Azala / Premios eTwinning 2012 / A Taste of Maths (ATOM). Ezin esan gustagarria ez denik.
.

A Taste of Maths (ATOM). Ezin esan gustagarria ez denik.

16 
Mar 
2012  |  

Izenburua: A Taste of Maths (ATOM)

Hezkuntza Etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakasgaia: Matematika

logo_atomSei herrialde: Espainia, Grezia, Holanda, Italia, Txekiar Errepublika eta Errumaniak izan dituzte beren ordezkari irakasle eta ikasleak proiektu honetan.

 

 

2011ko martxoan hileko proiektu izendatu zuten, eta ordu hartan ere eman genuen aditzera zekarren kalitatearen berri gure webean. Oraingoan, berriz, Valentina Cuadrado Marcos irakasle espainiarrak aurkezten du ATOM.

"Proiektuak lotura estua du CLIL metodologiarekin, sekzio elebidunetan guk hautatu dugun eta apustu egin dugun metodologiarekin. Ingeleseko Sekzio Elebiduna eskatzean, Matematika eta Teknologien irakaskuntza ere txertatuko zen sekzioa, estrategia funtsezkoenetako bat irakasgai horietako edukiak landuko ziren eTwinning-eko proiektu batean parte hartzea zen. Horregatik egokitzen zitzaizkion bete-betean sekzio elebidunari ATOMeko jarduera diziplina artekoak, helburu nagusi parte-hartzaileen artean matematika-zaletasuna eta Matematikarekiko jakin-mina piztea zuten jarduerak.

Betiere ahalegintzen gara uztartzen parte hartzen duten herrien matematika kurrikuluetako eduki komunak eta Europako hango eta hemengo ohiko bizitzaren  eta kulturaren aspektuak. Janaria, artea, literaturarekin erlazionatutako gauza konkretuak eta matematiketako kontzeptuen errepresentazioak erabili izanak erraztu egin die parte-hartzaileei ikerketa aktiboa eta Matematikaz zuten ikuspuntua aldarazi die.

Era bateko eta besteko IKT tresnak ugari izatea da parte-hartzaileek eta beren familiek gehien baloratutako aspektuetako bat, bide eman baitie horrek irudimena eta sormena garatzeko beren gaitasun propioei eta beren ikasketa-estiloei jarraikiz. Bereziki gertatu da deigarri beren aurkezpenetarako VUVOX eta Glogster erabiltzen lortu duten trebezia, eta beren idazkiak sortu eta argitaratzeko, berriz, Mixbook erabiltzen hartu dutena.

Bi bide ditugu matematika problemak ebazteko parte-hartzaileen jakin-mina pizteko: bata hizkuntza, "problema" hitza erabili beharrean "riddles" ("igarkizun") erabilita; bestea, berriz, teknologikoa, parte-hartze guztiak era entretenigarrian aurkeztuta.


Beren ikaskideekin komunikatzeko Flashmeetings-en modu aktibo eta zuzenean parte hartu izanak, elkarrengana hurbiltzea bultzatzeaz gain, partaideei ingelesa era errealagoan erabiltzeko aukera eman die. Bereziki aipatu behar dut PIren Nazioarteko Eguna zela-eta ospatutakoa. PI(E) Lunch bat antolatu genuen, ikasle guztiek PI letraz dekoratutako opil edo tarta bat ekarri eta kameraren aurrean erakutsi behar zuten otordu bat: The PI on our PIE. Parte-hartzea oso handia izan zen; baita familiena ere. ATOMen barruan zuen interesaz gain, jarduera honek adiskidetasuna eta talde barruko elkarlana sendotzeko balio izan du; horregatik da bi aldeetatik garrantzitsua.

 

 

Nire ikuspegitik begiratuta, ATOM proiektu arrakastatsu bihurtu duten "osagaiak" honako hauetan laburbildu daitezke: jarduera motibatzaileak segida batean azaltzea, IKT tresna era bateko eta bestekoak, familia, ikasle eta irakasleen arteko talde-lana, parte-hartze aktiboa eta etenik gabeko ahalegina. Ni naizen ingeles irakasle honentzat,  talde-lanean gozatzea lortu dudan erronka bat izan da ATOM, Matematika eta Teknologiako nire lankide Sergio San Victoriano eta Luis Vaquerizorekin, eta Irina, Erik, Maria Teresa, Eva, Heleni eta Efiren lan egiteko eta jarduteko era ezin hobearekin".

Familiek oso iritzi ona dute lanari buruz, eta hala adierazten du Mercedes Serret Jornetek, ikasle espainiar baten amak: “Asko baloratzen dugu teknologia berrien, informatikaren eta Interneten erabilera. Gure seme-alabek oso ingeles maila handia iritsi zuten, ingeles mintzatuan batik bat, eta oso hiztegi zabala ere bai. Eransten badiogu horri eskola pozik joaten zirela, lan guzti-guztiak egiten ahalegintzen zirela, egunez egun hobetzen, irakasgai bakar batean ere ez zirela atzera geratu, uste dut ez dezakegula gehiago eska…”.

José Luis Sardón Martín IES Alonso de Madrigal ikastetxeko zuzendariak, berriz, dio: “Jasotako sariak erakutsi eta egiaztatu baizik ez du egiten «A Taste of Maths» proiektua kurrikuluaren aldetik eta pedagogiaren aldetik proiektu berritzailea dela, IKTen erabilera, kurrikuluen integrazioa bultzatzen duena eta elkartutako ikastetxeetako irakasle eta ikasleen arteko elkarlana sustatzen duena”.

Eta, A Taste of Maths (ATOM), ez da 2012ko eTwinning Sari Nazionala soilik; aitzitik, badakigu, horretaz gain, 2012ko eTwinning Europako Sariaren irabazlea ere badela, 12 eta 15 urte bitartekoetan. Gerta ote daiteke Urteko Konferentzian 2012ko eTwinning Proiektu Onena izendatzea?

Valentinak gonbita publikoa luzatuta esan du agur: "Proba itzazu Matematikak gurekin, gerta daiteke gustatzea ere".

Aurkezpen honen bidez –2012ko eTwinning Sari Nazionalak eman zirenean proiektatu zen– ikusi ahal izango duzu proiektuaren ezaugarri nagusiak zein diren.

 

Embed Embed this video on your site

Loturak:

TwinSpace: http://new-twinspace.etwinning.net/web/p38463/welcome

Bloga: http://atasteofmaths.blogspot.com/

Wikia: http://english4madrigal.wikispaces.com/

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar