IKT tresnak

Voicethread-en bidez elkarlaneko jardueretan

06
Mai
2010
 

Voicethread aurkezpenak prestatzeko tresna da, irudi, dokumentu eta bideoak batera erabiltzeko aukera ematen duena. Tresna honen bidez erants daitezke iruzkinak aurkezpeneko orrialde batzuetan eta besteetan testu, audio nahiz bideo formatuan; horrek egiten du tresna hau aplikazio bikain elkarlanak garatzeko.

voicethread


 Let’s give Breath to Earth! proiektuan, Polonia, Grezia eta Erresuma Batuko lau ikastetxek egin duten honetan, ikus dezakegu bere baliagarritasunaren adibide bat. Dagokigun kasu honetan, Voicethread-en bidez 5 eta 7 urte bitarteko neskato-mutikoek, irudien bidez elkarren artean historia bat sortzeaz gain, neskato-mutikoek berek beren lankideekin konpartitu dute bineta bakoitzak zer iradokitzen zien, nork bere ama-hizkuntzan. Oso lan ederra, ezbairik gabe.

Gainera, Voicethread-ek har ditzake PDF,  Microsoft Word, Excel eta PowerPoint fitxategiak eta inporta ditzake irudiak Flickr eta Facebook-etik ere.

Voicethread-ez gehiago jakin nahi izanez gero, bisita dezakezu bere web ofiziala eta honako tutorial hau ere bai.

 

Erants azpitituluak edozein bideori dotSUB-en bidez

23
Mar
2010
 

Tresna honen bidez idatzi eta sor daitezke azpitituluak hainbat hizkuntzatan era errazean edozein bideo fitxategitarako

dotsub

Ángel Luis Gallegok “An ET (proiektu irabazea) between us” bere proiektuan bi proposamen desberdinetan erabili du: lehenengoa Adeste fideles da, gabon-kanta ezin ezagunagoa. Ikasleek azpitituluen bidez hitz berriak ikas ditzakete eta itzuli ere bai, beren eguberri esanahia ulertzen dutelarik.

Bigarren kasuan oso ezaguna den kanta baten bideo musikala hautatu du, “I gotta feeling” kantarena, eta latinezko azpitituluak erantsi dizkio. Zer helbururekin? Lehenik, ikasleek uler dezatela kantaren edukia latinaren bidez (hizkuntza bizi bezala erabilita), metodologia induktibo testuinguruzko batez eskurako hiztegi batekin jokatuz.. Bigarren mailan ahalegina egin dezakegu ikastetxe batzuetako eta besteetako ikasleek elkarreragin dezaten, kanta zatikatuz eta bakoitzak zati desberdina kanta dezaten, latinez!!! eta gero berriro zatiak lotuz.. Segur aski, esperientzia amaitutakoan ikasleek ikasiak izango dituzte kantan agertzen diren gramatika kontu batzuk (erakusleak, agintera formak, infinitibo perpausak, eta abar) era motibagarri eta iraunkorrean.

Ángel Luisek beste aukera batzuk ere iradoki dizkigu: bideo bat grabatu eta ikasleek beste hizkuntza batean ipin diezazkiotela azpitituluak; hitzaldi batean, berriz, seinala dezatela zein diren eta non dauden eduki nagusiak... Irudimen kontua da.

Ikas ezazu tresna hau erabiltzen dotSUB-eko tuturialetan hemendik sartuta.

   

Bihur itzazu zure dokumentuak aurkezpen erakargarri Issuu eta Scribd-en bidez

12
Mar
2010
 

Biak ere Web 2.0 ezarpenak dira, fitxategi bat azkar eta erraz Web dokumentu bihurtzen dutenak. Scribd-ek ia esateko edozein fitxategi (Word, Excel, PowerPoint, PDF, etab.) aldatu eta webean erakutsi eta konpartitzeko eran uzten du; Issuu-k, berriz, PDF dokumentu bat kalitate handiz bistara daitekeen flash bat bihurtzen du eta aldizkari bat balitz bezalaxe irakurtzeko aukera ematen.

Isuu_logo


Marina Cebrián BHIko DBHko 4. mailako ikasleek, ikastetxe europar batzuetako beren ikaskideekin batera, Scribd tresna baliatu zuten “EU-topical” aldizkaria argitaratzeko, Into news! proiektuan barruan dagoen aldizkaria. Lortu zuten, hala, hainbat zenbaki argitaratzea, eta zenbaki horietako bakoitzean ikasleek elkarlanean jardun zuten gai batzuk eta besteak tratatu eta argitaratzen.

Beste alde batetik, berriz, Issuu ezarpenaren erabilera EU online magazine proiektuan erakusten da adibideen bidez. Herri desberdinetako 14 ikastetxek hartu zuten parte proiektuan, besteak beste, Aragoiko Colegio Rural Agrupado-k. Kasu honetan, eta tresna honekin egin diren hainbat ediziotan, herri partaideen kultur aspektu batzuk konparatzea egin da aukera (Eguberriak, nazio ikurrak, Aste Santua, etab.).

Kontuan izan beharreko gauza garrantzitsua da Issuu ezarpenak fitxategi bakoitzeko 100 Mb.eko edo 500 orrialdeko muga duela.

IKT tresna horiei buruzko ezagupenak zabaldu nahi izanez gero, tresna bakoitzaren web ofizialera jo dezakezu:

Scribd

Issuu

Biek dituzte beren tutorial propioak erabilera errazteko. Hemendik bertan sar zaitezke zuzenean Scribd-en eta Issu-ren tutorialetan.

 

   

Komunika zaitez Skype-ren bidez

11
Mar
2010
IKT tresnak

Doako softwarea da Internet bidez hitz egin, istanteko mezuak bidali nahiz doako bideo-deiak egiteko. Erabil daiteke PC ekipo batean nahiz telefono mugikor batean behera kargatu, non-nahi ere zaudela komunikatuta egon ahal izateko.

Skype_logo

TRIÁNGULO proiektuaren kasuan Skype-k eskaintzen duen doako bideo-deien zerbitzua baliatu da. Vic (Cataluña) eta Faroko (Algarve, Portugal) ikasleek bideokonferentzia bat egitea adostu zuten. Ordua zehaztuta, Marta Pey eta Isabel Monteiro irakasleen agurrarekin eman zitzaion hasiera; ondoren bi herrietako ikasleek beren burua banan-banan aurkeztu zuten. Ikasleek berek beren proiektuko Blog nagusian kontatzen digutenez, esperientzia aberasgarria izan da, hilabete batzuetan elkarlanean jardun ondoren elkar ezagutzeko aukera eman diena.

Skype_Triangulo1

Gauza da bideokonferentzia hori garaturik komunikazioa ikus-entzunezko hizkuntza bihurtu dela, eta testu bidezko komunikazioa, ikusizkoa edo entzunezkoaren gainetik, hainbat ikus-entzunezko eta multimedia bitarteko erabiltzea ahalbidetu duela.

Skype_Triangulo2

IKT tresna erabilera anitzeko honetaz gehiago jakin nahi izanez gero, bisita ezazu bere  web-orri ofiziala. Gainera, badira Skype-ren funtzionaltasuna osatzen duten tresna ugari, esate baterako, SuperTintin (bideokonferentziak grabatzeko).

 

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar