Azala / Ideiak / IKT tresnak / Bihur itzazu zure dokumentuak aurkezpen erakargarri Issuu eta Scribd-en bidez
.

Bihur itzazu zure dokumentuak aurkezpen erakargarri Issuu eta Scribd-en bidez

12 
Mar 
2010  |  
 

Biak ere Web 2.0 ezarpenak dira, fitxategi bat azkar eta erraz Web dokumentu bihurtzen dutenak. Scribd-ek ia esateko edozein fitxategi (Word, Excel, PowerPoint, PDF, etab.) aldatu eta webean erakutsi eta konpartitzeko eran uzten du; Issuu-k, berriz, PDF dokumentu bat kalitate handiz bistara daitekeen flash bat bihurtzen du eta aldizkari bat balitz bezalaxe irakurtzeko aukera ematen.

Isuu_logo


Marina Cebrián BHIko DBHko 4. mailako ikasleek, ikastetxe europar batzuetako beren ikaskideekin batera, Scribd tresna baliatu zuten “EU-topical” aldizkaria argitaratzeko, Into news! proiektuan barruan dagoen aldizkaria. Lortu zuten, hala, hainbat zenbaki argitaratzea, eta zenbaki horietako bakoitzean ikasleek elkarlanean jardun zuten gai batzuk eta besteak tratatu eta argitaratzen.

Beste alde batetik, berriz, Issuu ezarpenaren erabilera EU online magazine proiektuan erakusten da adibideen bidez. Herri desberdinetako 14 ikastetxek hartu zuten parte proiektuan, besteak beste, Aragoiko Colegio Rural Agrupado-k. Kasu honetan, eta tresna honekin egin diren hainbat ediziotan, herri partaideen kultur aspektu batzuk konparatzea egin da aukera (Eguberriak, nazio ikurrak, Aste Santua, etab.).

Kontuan izan beharreko gauza garrantzitsua da Issuu ezarpenak fitxategi bakoitzeko 100 Mb.eko edo 500 orrialdeko muga duela.

IKT tresna horiei buruzko ezagupenak zabaldu nahi izanez gero, tresna bakoitzaren web ofizialera jo dezakezu:

Scribd

Issuu

Biek dituzte beren tutorial propioak erabilera errazteko. Hemendik bertan sar zaitezke zuzenean Scribd-en eta Issu-ren tutorialetan.

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar