IKT tresnak

Zunal, Webquesten artean izarra

06
Mai
2011

menu_webquestWebquestak edozein hezkuntza maila eta gaitan aplika daitezke, eta ikasleen nahiz irakasleen lana antolatu eta bideratzeko benetako gidak dira. Berorien bidez iradoki eta plantea daiteke lan ongi egituratu, argi eta sortzaile bat, informazioa maneiatu, sintetizatu, ebaluatu, sailkatu eta antolatzeko ikasleen gaitasunak hobetzea helburu duten ataza eta guzti.

 

Dipity, testuinguru tenporal batean ikastea

16
Mar
2011
dipity

Dipity, lineako denbora-lerroak sortzeko web-tresna da. Dipityren bidez hautatu dezakegu gai baten inguruko informazio garrantzitsuena eta ordena kronologikoan antolatu.

   

Araka ezazu mundua Google Earth eta Google Mapsen bidez

19
Urt
2011

google_earth Getting CloserGoogle Maps mapa mugigarrien irudiak eta puntu batzuetatik besteetarako ibilbideak eskaintzen ditu. Aukera ematen dio erabiltzaileari helbide bat, bidegurutze bat edo eremu bat sartu, eta toki bat bilatzeko eta bertara iristeko jarraibideak eskuratzeko. Elkarlanaren aldetik, berriz, tresna honek duen aspekturik nabarmenenari dagokionez, Lurreko edozein tokitan zehar libre nabigatzea ahalbidetzen du eta era bateko eta besteko informazioa bertan itsasteko ere bai (besteak beste, informazio topografikoa, demografikoa, historikoa eta kulturala) testu eta irudien bidez.

  Google Earth osagarriak horri guztiari 3D irudiak, satelitetik hartutako irudiak, erliebeenak, GPS segimenduak bistaratzeko edo ozeanoak berak ere arakatzeko aukera gehitzen dio.

   

Xtranormal, baldin-eta idatzi badezakezu, filmak ere egin ditzakezu

02
Abe
2010

logo_xtranormalXtranormal 3D animazioak sortu eta konpartitzeko doako tresna da; testuetatik abiatuta istoriotxoak sortzeko ingurune erraz eta oso erakargarria. Bere leloa zera da: “Baldin-eta idatzi badezakezu, filmak ere egin ditzakezu”. Eszenako elkarrizketa idatzitakoan hurbildu diezaiokezu kamera aktore nagusiari, barre eragin edota beste pertsonaia batekin hizketan hasarazi eta kamera hurbildu une hori jasotzeko.

 

   

Istorioak kontatu Storybird-ez baliatuz

10
Ira
2010

sb_badge_storybird eTwinning-en badakigu elkarlanean aritzea ez dela beti erraza izaten. Irudimen eta ahalegin handia behar dira beste batzuekin batera elkarlanean aritzeko, bata bestearen pareko lan soilean geratu gabe. Horregatik nahi dizuegu lagundu eta horretarako talde-lanean aritzeko pentsatutako IKT tresnak proposatu.

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar