Azala / Ideiak / IKT tresnak / Erants azpitituluak edozein bideori dotSUB-en bidez
.

Erants azpitituluak edozein bideori dotSUB-en bidez

23 
Mar 
2010  |  
 

Tresna honen bidez idatzi eta sor daitezke azpitituluak hainbat hizkuntzatan era errazean edozein bideo fitxategitarako

dotsub

Ángel Luis Gallegok “An ET (proiektu irabazea) between us” bere proiektuan bi proposamen desberdinetan erabili du: lehenengoa Adeste fideles da, gabon-kanta ezin ezagunagoa. Ikasleek azpitituluen bidez hitz berriak ikas ditzakete eta itzuli ere bai, beren eguberri esanahia ulertzen dutelarik.

Bigarren kasuan oso ezaguna den kanta baten bideo musikala hautatu du, “I gotta feeling” kantarena, eta latinezko azpitituluak erantsi dizkio. Zer helbururekin? Lehenik, ikasleek uler dezatela kantaren edukia latinaren bidez (hizkuntza bizi bezala erabilita), metodologia induktibo testuinguruzko batez eskurako hiztegi batekin jokatuz.. Bigarren mailan ahalegina egin dezakegu ikastetxe batzuetako eta besteetako ikasleek elkarreragin dezaten, kanta zatikatuz eta bakoitzak zati desberdina kanta dezaten, latinez!!! eta gero berriro zatiak lotuz.. Segur aski, esperientzia amaitutakoan ikasleek ikasiak izango dituzte kantan agertzen diren gramatika kontu batzuk (erakusleak, agintera formak, infinitibo perpausak, eta abar) era motibagarri eta iraunkorrean.

Ángel Luisek beste aukera batzuk ere iradoki dizkigu: bideo bat grabatu eta ikasleek beste hizkuntza batean ipin diezazkiotela azpitituluak; hitzaldi batean, berriz, seinala dezatela zein diren eta non dauden eduki nagusiak... Irudimen kontua da.

Ikas ezazu tresna hau erabiltzen dotSUB-eko tuturialetan hemendik sartuta.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar