Azala / Ideiak / Gomendioak / Kalitateko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, eragina eta dokumentazioa.
.

Kalitateko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, eragina eta dokumentazioa.

05 
Urr 
2015  |  
 

 

resultados magnifying glasseTwinning proiektu bat diseinatzeari ekitean abiapuntu ideala azkenetik hastea da. Bidaia bat balitz moduan, jomuga zehaztuko dugu etapak erabaki aurretik. Jomuga horretaraino eramango gaituzten urratsen inguruan hartu beharreko erabakiak hartu aurretiko emaitza zehatz eta argia. 

“Emaitza, Eragina eta Dokumentazioa” kalitateko eTwinning proieku baterako Errubrikako seigarren eta azken irizpidea da. (Sakatu hemen irizpide guztietara iristeko).

 

 

 

 

eTwinning proiektu baten azken buruko produktuak, era digitalean aurkeztuta, ahalbidetuko digu berori lortzeko beharrezko diren helburua eta edukiak zehaztea, bai gaien aldetik bai prozeduren aldetik. Eduki horiek antolatu beharko ditugu eta hurrenez hurren sekuentziatu eta jarduera batzuetan eta besteetan jarraitu beharreko prozedurak planifikatu, bai eta, halaber, hori lortzeko bitarteko bihurtuko diren tresna digitalak hautatu ere.

Besteak beste proiektu bat nabarmentzen duen kalitate faktoreetako bat, azken buruko produktua erakusteaz gain, prozesua argiro dokumentatu izana, proiektuaren bera sortzen eta eraikitzen izandako fase batzuen eta besteen egiaztagarriak eta konstantzia jasotzen dituena. Dokumentazio horretan ez dago ahazterik parte-hartzaile batzuen eta besteen inplikazioa jasotzea ere, batik bat ikasleena. Proiektua diseinatzean ikasleak motibatuko dituen jardueretan pentsatu behar dugu, proiektu bera sortzen eta eraikitzen buru belarri ekitera bultzatuko dituztenak, berak bihurtzen direla benetako protagonista.

Bestalde, berriz, nahitaezkoa da proiektuaren emaitza begi-bistakoak ez direnak neurtzeko balio izango duten ebaluazio-tresna diseinatzea. Tresna horiek lagundu behar dute neurtzen proiektuak zenbaterainokoan handitu eta zabaldu dituen irakasleen trebetasunak eta ikasleen ezagupenak, eta zenbaterainokoan lagundu duen oinarrizko aginpideak eskuratzen. Ebaluatu behar ditu, era berean, proiektuan izandako parte-hartzearen bidez batbederak gizartetasunean eta pertsonatasunean jaso dituen onurak.

Azkenik, eskuzabal izan zaitezten gomendatzen dizuegu eta gure esperientzia geure inguru hurbilekoekin konpartitzea: gure hezkuntza komunitatea, gure herria, beste irakasle eta komunitate batzuekin, geure proiektua zabaltzeko eskura ditugun era bateko eta besteko baliabide edo esparruak erabiliz: ikastetxeko korridoreak, ikastetxeko weba, gizarte sareak…

Ikus ditzagun azken irizpiderako, hots, “Emaitzak, eragina eta dokumentazioa” Kalitate Zigiluen ebaluaziorako Errubrikarako, zehaztutako kalitate-maila batzuen eta besteen deskribatzaileak.

Ez dago begi-bistako emaitzarik, ez ikaslearen jarduerarenik ez proiektuari buruzko dokumentazioarenik.    

Eskasa – Emaitza gutxi (prozedurazkorik nahiz azken burukorik) lortu da, edo argiro egiaztatu da ez dituztela ikasleek egin (irakasleek baizik). Dokumentatu diren jardueretan oso txikia edo hutsaren hurrengoa izan da ikasleen inplikazioa. Ez dago proiektuaren dokumentaziorik, edo oso etena eta sakabanatua da. 

Onargarria – Erakutsi dira proiektuko emaitza batzuk (prozedurazkoak nahiz azken burukoak), bada aldian behingo ikasleen esku-hartzea. Proiektuko dokumentazioa osatugabea da edo ez dator bat aurkezten den materialarekin.     

Ongi – Proiektuaren emaitza asko erakutsi dira (prozedurazkoak nahiz azken burukoak). Ikasleek sortuak dira, gehienetan oinarrizko tresna egokiak baliatuz. Proiektuko dokumentazioak ebaluazioa jaso du (ikasleek behintzat adierazi dituzte beren iritziak, hobekuntza proposamen ere izan daitezkeenak). Gainera, egin da gogoeta eta hausnarketa helburuak zenbateraino iritsi diren, zein neurritan lortu diren. Materiala, gehiena, dokumentazioari atxikitzen zaio eta jaso dira izan duen eraginari buruzko ohar batzuk ere (ikasle, irakasle eta gainerako erkidegoa).           

Oso ongi – Era askotako emaitzak erakutsi dira proiektuarenak, batzuk oso kalitate handikoak, ikasleek tresna egokien bidez sortuak. Proiektuko dokumentazioa osatuta dago eta ebaluazioa ere jaso da (ikasleen artean izan duen eragina, ikasleen gaitasunak, irakasleen gogoetak), eta azaltzen da zehaztutako helburuak iritsi direla, bai eta, halaber, gainerako erkidegoan ere eragina izatea. Aurkeztatutako materiala bat dator dokumentazioarekin.             

 5  Bikain – Era askotako emaitzak aurkeztu dira, gehienak kalitate bikainekoak. Proiektuko dokumentazioa xehea da, ongi jaso baititu informazio eta ebaluazioa (proiektuaren atal gehienena edo atal guztiena), jaso du halaber ikasleen artean eta haien gaitasunetan/ikaskuntzan, irakasleen gaitasunetan, eta gainerako erkidegoan  izan duen eraginari buruzko informazioa. Zehaztutako helburuak argiro iritsi dira, eta xehetasunez jaso da dokumentazioa. Aurkeztutako materiala bat dator dokumentazioarekin.

CPEIP (HLHIP) San Babil ikastetxeko, Abilitas, Nafarroa, Juan Peñas Viso irakaslearen “Cuído mi entorno” proiektua, hiru aspektu hauetako bakoitza nola garatu adibide argia da: emaitzak, eragina eta dokumentazioa.  (Sakatu hemen proiektuko TwinSpace-ra iristeko).

Dokumentazioa: proiektuari jarduera batez ekiten zaio  “Planificando”, eta jarduera horretan garbiro konpartitzen dira helburuak, edukiak, jarduerak eta proiektuaren bidez iristea espero den azken buruko emaitzak. Gainera, proiektu honen kasuan, TwinSpace osoa bihurtzen da proiektuaren garapen osoa dokumentatzen duen egiaztagarri egituratu eta argia.

Eragina: TwinSpace-n bertan, jardueran “Evaluación”, ebaluazio prozesuaren eta emaitzak dokumentatu dira. Emaitza horien bidez neur daiteke proiektuak izan duen eragina eta proiektutik eratorri diren emaitza ez begi-bistakoak. 

Azkenik, proiektuaren zabalkundea egin da ikastetxean eta ikastetxearen inguruan. Proiektukide guztiek egin duten proiektuaren zabalkundea espresuki horretarako sortutako "Difusión" orrian dokumentuta da.        

 

Irudien iturria:  eTwinning LZN.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar