Azala / Ideiak / Gomendioak / Kalitateko proiektu baterako errubrika: 1. Berrikuntza
.

Kalitateko proiektu baterako errubrika: 1. Berrikuntza

24 
Ots 
2015  |  
 

 

Innovacion magnifying glass2Orain dela egun batzuk argitaratu genuen artikulu bat Kalitate Zigiluak ebaluatzeko irizpideak biltzen zituena (ikus dezakezu hemen). Irizpide horiek ez dirahirugarren batzuek ebaluatzeko erabiltzeko tresna soilik: balia dakizkiguke irakasleoi eta lagungarri izan gure proiektuen plangintza egin eta proiektu horiek gauzatzeko ere.

 

 

 

 

 

 

 

Kalitateak ez du ezinbesteak proiektu haundi bat eskatzen, konplexutasun haundikoa. Kalitatea heziketaren aldetik eraginkorrak diren eta irits daitezkeen helburuak planteatzea da. Horregatik, irizpide horiek ezagutzea eta ulertzea tresna baliagarria izan daiteke, gure proiektuetan hasieratik sartzen ahalegindu behar genukeen “kualitate” zerrenda, nahiz eta Kalitate Zigiluak, Sariak edo bestelako errekonozimenduak jasotzeko geure proiektuak aurkezteko asmorik ez izan.

Datozen asteetan argitaratuko ditugu artikulu batzuk sei irizpideoi buruz, eta berorietan jasoko ditugu errubrika eran adierazle batzuk, ez proiektuaren azken fasean ebaluazio eta autoebaluazioa egiteko soilik, baita hasiera-hasieratik planifikazioari ekiteko ere.

1. irizpidearekin hasiko gara: “Berrikuntza pedagogikoa eta sormena”. Tituluak hala adieraz badezake ere, kontua ez da proiektu bakoitzean irakaskuntza metodo berriak asmatzea; badago nahiko gauza asmaturik gure irakaskuntzan jaso eta txertatzeko. Kontua ikasgela ohiko praktikatik apur bat urruntzea da. Egunerokoak ez diren tresnak erabiltzen ari gara: ordenagailuak, Internet, beste ikastetxe batzuetako ikasleekiko lana... Balia dezagun aukera hau egunez egunekoez bestelako metodologiak ere sartzeko.

Irizpide bakoitzak sei deskribatzaile ditu kalitate maila desberdinei dagozkienak. Berrikuntza pedagogikoa eta sormenaren kasuan, honakook dira:

0. Ez dago ez ikasleen ez beste irakasle batzuen inolako parte-hartzerik.

1. Jarduera gehienak irakasleek sortu eta eratuak dira, eta ikasleek egiten dituzte. Ez zaie aukerarik ematen ikasleei era aktiboagoan parte har dezaten.

2. Jardueretako batzuk behintzat klase espositiboaz bestelako metodologiak erabiliz diseinatu dira. Lan metodoek ahalbidetzen dute ikasleek beren proiektukideekin elkarreragitea (esate baterako, informazioa konparatzen, denen arteko produktu komun bat lortzeko elkarrekin lan egiten).

3. Proiektuaren xedea zera izan da ikasleek beren ikaskideekin elkarreragitea eta ikasleek beren lana batzuetan era batera eta besteetan bestera antolatzeko aukera izatea (banaka, taldeka, nazioarteko taldeetan).

4. Proiektuaren bidez pedagogia interaktibo eta kolaboratiboa sustatzen da: ikasketa metodoak argiro identifikatzen dira (informazio bilketa, konparatze lana, arazoak ebaztea, sorkuntza kolaboratiboa: literatur sorkuntza, artistikoa, teknikoa, zientifikoa, kazetaritza sorkuntza,…).

5. 4. puntuan deskribatu guztiaz gain, proiektuaren kudeaketan lotura estua dago zorroztasun akademikoa eta proiektuaren kudeaketan eta garakuntzan erakutsitako sormenaren artean, originaltasuna dago hautatutako laneko gaian.

Alde horretatik, kalitateko produktu bat "Cyberdiscovery" proiektua da, M.ª del Carmen Rodríguezena, IES "Viera y Clavijo" ikastetxekoa, San Cristobal de la Laguna, 2015eko eTwinning Sari Nazionala. Ikus dezakezu proiektuari buruzko artikulu bat, emaitzetarako lotura eta guzti, hemen sakatuta.

Ikusten duzunez, hiru kontzeptu nagusiak metodologia askotarikoa, lankidetza eta ikasleen protagonismoa dira (“jarduera gauzatzaile eta egile” huts izatea baino harantzago). Zein mailatan kokatuko zenuke zeure ohiko irakats praktika? Noraino iritsi nahi duzu zeure proiektuan?

 

 

 

Irudien iturria: eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionala.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar