Azala / Ideiak / Gomendioak / Kalitateko proiektu baterako errubrika: 3. Ikastetxe proiektukideen arteko komunikazioa eta elkarrer
.

Kalitateko proiektu baterako errubrika: 3. Ikastetxe proiektukideen arteko komunikazioa eta elkarrer

25 
Mai 
2015  |  
 

 

comunicacion magnifying glass Hirugarren artikulua da eTwinning proiektu baten kalitatea ebaluatzeko Errubrikako irizpide batzuetako eta besteetako adierazlea aurkeztea helburu dutenetakoa (ikus ditzakezu sei kalitate irizpideak hemen). Kasu honetan, Komunikazioa eta elkarreragina ikastetxe proiektukideen artean. Irizpide honek ebaluatzen du proiektuan landutako gaien inguruan egin lana partekatzeko proiektukide eta ikasleentzako irakasleek diseinatu komunikazio jardueren kalitatea. 

 

 

 

eTwinning proiektu batean, proiektuko egileen arteko komunikazioa eta elkarreragina nahitaezko eskakizun gutxienekoa da. Irakasle proiektukideen arteko Komunikazioa eta Elkarreragina, beharrezkoa hasieran proiektuaren diseinua eta planifikazioa eztabaidatu eta adosteko, bai eta bere garapenaren etapa bakoitzean eta proiektuaren amaieran ere. Orobat ikasleen arteko komunikazioa eta elkarreragina ere, beharrezkoa elkar ezagutzeko, lan egiteko, emaitzak konpartitzeko eta/edo azken buruko proiektu komun bat lortzera begirako proiektuko ataza batzuk eta besteak gauzatzean elkarrekin erabakiak hartzeko.

Errubrikako adierazleek azaltzen duten bezala, proiektuan iritsi den irakasle eta ikasleen arteko komunikazioak eta informazio trukeak erakutsiko dute proiektu batzuen eta besteen arteko aldea. Erakutsiko du, halaber, alde hori erabilitako komunikazio motak, hots, bana-banakoa edo talde txikitakoak, eta helburu desberdinak izan ditzaketenak: botazioak, lehiaketak, etab., ikasleak beren lankideen lana irakurtzera, entzutera edo ikustera animatzeko diseinatuak.

red

 

Hauek dira “Komunikazioa eta elkarreragina ikastetxe proiektukideen artean” irizpiderako gutxienekotik gehienekora mailakatutako kalitate adierazleak. Badu eTwinning proiekturen bati ekiteko asmorik? Baduzu proiekturik abian? Aplika iezazkiozu adierazle horiek zeure ideiari eta erabil itzazu errubrika eran. Zein mailatan zaude?

1. Planifikatutako jarduerek ez dute nahitaez ikasleen arteko komunikaziorik eskatzen gauzatu ahal izateko. Ikasleek, besterik gabe, hainbat produktu sortzen dituzte eta TwinSpace-n edo beste tresnaren batean konpartitzen dituzte; ez dago elkarreraginik eta ez dago komunikazio horien aurrean erreakziorik. Ikasle bakar batek ere ez, edo oso gutxik dute TwinSpace edo beste komunikazio tresnarik erabiltzen: informazio pertsonaleko posta mezu truke hutsa izanda ere, irakasleek dute jasotzen gora ikasleen lana. 

2. Ikasleek hainbat eratako produktuak sortu dituzte eta TwinSpace-n konpartitzen dituzte, edo beste tresnaren baten bidez, hala nola, kanpoko blogen bidez. Alabaina, irakasleek jarduera gutxi proposatu dituzte (edo batere ez) ikasleek benetan elkarren artean konpartitzen dituztela segurtatze aldera. Ikasleek herrialde bakoitzekoek beren aldetik jarduten dute, kidetutako irakasleek jorratzen dituzten gaien inguruan oso koordinazio gutxi dago. 

3. Ikasleek konpartitu dituzte elkarren artean beren produktuak, eta hobetu ere egin dira horiek bestelako ekarpenekin, irakasleek jarduera espezifikoak proposatu baitituzte herrialde bateko eta besteko ikasleen arteko elkarreragina gerta dadin. Ikastetxe batzuek eta besteek egin duten lanean gai bat eta bera landu dute instrukzio berdinei edo antzekoei jarraituz; hala, ikasleei jakin-mina piztu die horrek beren proiektukideen sorkariak ikusteko eta sorkari horien aurrean erreakzionatu egin dute. Konpartitu dituzte gaiak (irakasleak proposatuta), baina ez dago azken buruko produktu jakin komunik ez eta TwinSpace-n edo beste tresnaren batean prozedura produkturik ere.  

4. Argiro definitutako helburuekin konpartitu da informazioa: konparaketa, ikaskuntza sakondu, ikaslearen jomugak zabaldu. Helburu horiek irakasleek diseinatu eta ikasleek praktikaratu eta gauzatutako ikaskuntza-prozesuen bidez iritsi dira. Ikasleen arteko komunikazioa lehentasunezko helburua izan da, irakasleen gidaritzapean (bikainki baliatu dira TwinSpace-ko komunikazio tresnak, baita beste batzuk ere, hala nola, Bideokonferentzia). Lana konpartitu egin da, gai komunak tratatu dira, ikasleek elkarren artean eztabaidatu dute gaien inguruan; materiala antolatuta eta egituratuta dago, baina ez dago azken buruko produktu konpartiturik. Ikasleen azken buruko produktua ongi antolatuta jaso da TwinSpace batera –edo beste plataformaren batera–, nahiz eta azken buruko produktu kolaboratiborik ez egon.

5. Aurreko guztiaz gain, irakasleek elkarren arteko truke eta informazio partekatzea bultzatu dute ikasleen arteko elkarlanerantz lehen urrats moduan. Lana konpartitu da, gai komunak tratatu dituzte, ikasleek elkarren artean eztabaidatu duten gaien inguruan eta badago azken buruko emaitza bat.

Profes

Irakasleen arteko komunikazioa elementu erabakigarria da proiektu baten planifikazioan, baina prozesu guztian zehar mantentzekoa, behar izanez gero, proposatutako helburuak iristeko planifikatutakoa adostasunaren bidetik berrikusi, aldatu eta birbideratzeko. Irakasleen arteko komunikazioan erakutsitako kalitatearen adibide bat Juan F. Peñas Visoren proposamena da, CPEIP (HLHIP) San Babil, Nafarroa: gure webeko artikulu batean irakasleen arteko komunikazio eredu bikaina erakusten du, eta eredu hori gauzatu ahal izateko oso aholku eta tresna baliagarriak jasotzen ditu. (Eskura dezakezu artikulua hemen sakatuta).

Ondorioa: bila ezazu adostasuna eta sustatu eztabaida zure proiektukideekin proiektuaren plana egiterakoan eta garatzerakoan. Ziurta ezazu eTwinning-eko zeure proiektua zure ikasleak komunika daitezen beharrezko tresna eta egoerez hornituta dagoela.

 

 

Irudien iturria: eTwinning LZN.

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar