Kalitate Zigilu Nazionaletarako ebaluazio irizpideak.
Artikulu honetan Kalitate Zigilu Nazionaletarako ebaluazio-irizpideei buruzko informazioa eguneratu dugu. Zigilu horiek azken fasean eska ditzakezue edota proiektu bat eTwinning-en sartzen duzuenean.
Esan dezagun, egokiera hau baliatuz, Kalitate Zigilu Nazionalak eTwinning proiektuetan egindako lanaren eta ahaleginaren errekonozimendua direla. Norbanakoari ematen zaizkio, hots, eskatzen duten irakasle parte-hartzaileei, ez proiektuko irakasleria osoari. Horrek esan nahi du parte-hartzaile bakoitzak egin behar duela bere kalitate zigilu eskabidea proiektuari egin dion ekarpen pertsonalaren ordainetan errekonozimendua jasotzeko.
Hurrengo irudian erakusten dizuegu zeuen eTwinning-eko mahaigaineko Proiektua erlaitzean eskabidea nola egin:
Hemen ondoren, sei ebaluazio-irizpideak eta horien deskribapenak azaltzen ditugu. Irizpide horiek irizpide berak dira eTwinning-en parte-hartzen duten herrialde guztientzat, baina Zerbitzu Nazional bakoitzak zehaztu eta interpreta ditzake testuinguru nazionalaren edo bertako lehentasunen arabera.
Eskura dezakezu errubrika osoa, irizpide bakoitzari dagozkion maila batzuekin eta besteekin honako lotura honetan.
Kalitate Zigilu Nazionala jasoa izatea nahitaezko eskakizuna da sari nazional eta europarretako deialdietan parte hartzeko.
Berrikuntza pedagogikoa eta sormena. (artikulurako lotura)
Irakasleek era bateko eta besteko metodo pedagogikoak proposatu izan dituzte, hala nola: galdera bideratuak planteatzea ikasleei ikertzera eta analisiak egitera eragin eta bultzatzeko, lan taldean antolatzea hartara lankidetza segurtatzeko, ikasleei berei aukera ematea informazioa nola aurkitu eta erakutsi hauta dezaten, etab.
Ikasle horien testuingurua zein den eta ikasleak zer adinetako diren, hala egoerak erraztu du eta lagundu proiektuaren benetako protagonistak izan daitezen, protagonista sortzaile, arduratsu eta autonomoak, eta ez irakaslearen ideien gauzatzaile huts.
Ikasketa planean txertatu. (artikulurako lotura)
Proiektuaren lana kurrikuluan eta programazioan oinarritua da. Lanik gehiena eskola-orduetan egin dute ikasleek; proiektua ez da ikasleek etxean egindako lana soilik.
Atzematen da argiro ahalegina egin dela ikasleen gaitasunak arlo/irakasgai batean baino gehiagotan gararazten.
Proiektuko lana argiro dago arlo/irakasgairen batean eskolan egindako lanean txertatua. Irakasleak garbiro garatzen du kurrikulua eTwinning proiektu honen bidez.
Ikastetxe parte-hartzaileen arteko komunikazioa eta elkarreragina. (artikularako lotura)
eTwinning-eko proiektu gehienek egiten eta garatzen dituzte irakasle eta ikasleen arteko komunikazio eta informazio trukeko prozesuak. Irizpide honek irakasleek ikasleentzat eta ikasleekin proiektuan landutako gaiez ikasle-talde bakoitzak egin duen lana partekatzeko diseinatutako komunikazio jardueren kalitatea ebaluatzen du.
Komunikazio hori izan daiteke banakakoa nahiz talde txikitakoa, eta sar daitezke bertan botazioak, lehiaketak, etab., ikasleak beren ikaskideen lana irakurri, entzun edo ikustera bultzatu eta animatzeko.
Ikastetxe proiektukideen arteko lankidetza. (artikulurako lotura)
Jarduera kolaboratiboak komunikazioaz harantzago doaz: proiektukideak ez dira informazio jasotzaile hutsak; taldeetako kide dira, autorekide dira eta sorkuntzan kide. Lankidetzak dakar ikasle-talde bakoitzak proiektukide duen ikasle-taldearen laguntza behar izatea jarduera bat osatzeko.
Lankidetzabidezko azken emaitzen adibideak: aldizkaria, txostena, proiektuan landutako gai guztien laburpen komuna, gai jakin baten inguruan idatzitako gutun bilduma, errezeta-liburua, poema sorta, fikzio lana (misterio eleberria, maitagarrien ipuina, marrazki bizidunak, filmea, etab.). Zerrenda hori ez da xehea eta bere horretan amaitzen dena; askoz adibide gehiago ere izan daitezke.
Nazioarteko taldeak oso praktika eraginkorra dira lankidetzarako (ikasgela bateko talde txiki + beste ikasgela bateko talde txikia = nazioarteko taldea).
Teknologiaren erabiltzen. (artikulurako lotura)
Nola erabiltzen dute teknologia ikasle eta irakasleek jardueretako eztabaidetan eta nola ikasleen artean informazioa trukatzean? Nola erabili da teknologia proiektuan lana errazteko, azken buruko produktuak sortzean, etab.?
Irizpide hauen ardatza irakasle eta ikasleek erabilitako tresnen –TwinSpace nahiz bestelakoak – behar bezalako egokitzapenaren ebaluazioa da, hots, elkarreragina eta komunikazio erreala gertarazteko behar den informazioa konpartitu eta jarduera kolaboratiboak gauzatzerakoan egindako egokitzapenarena. Proiektuak helburu dituen xede didaktikoak iritsiko direla bermatuko den eran erabiltzen dira tresnak.
Emaitzak, eragina, dokumentuak. (artikulurako lotura)
Atal agerikoa. Proiektuaren emaitzek agerikoak izan behar dute:
- proiektuaren emaitzak eta/edo horien lineako agerpena
- ikasleen jarduera/inplikazioa (TwinSpace)
- proiektuko dokumentazioa (plangintza, ebaluazioa eta gogoeta, hobekuntzarako proposamenak, etab.).
Atal ez begi-bistakoa:
- irakasleen trebetasunetan
- ikasleen trebetasunetan eta ikasleen ezagupenak handitzen
- gizarte eta pertsona alderdietan (irakasle eta ikasle)
- erkidego zabalagoetan
Irudien iturria: eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazioanal. Freepik.com-eko libre erabilitako irudiez baliatuz egin fotokonposizioa.
Gomendioak
- Sinergias educativas: eTwinning como complemento al programa de Estancias Profesionales
- La evaluación en proyectos, ¡viva la rúbrica!
- Talde berriak eTwinning Live-n
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, eragina eta dokumentazioa.
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 5. Teknologiaren erabilera
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 4. Lankidetza
- Balance eTwinning 2014/15
- La competencia digital en los alumnos
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 3. Ikastetxe proiektukideen arteko komunikazioa eta elkarrer
- 33.000 usuarios registrados en School Education Gateway