Azala / Ideiak / Gomendioak / Kalitate Zigilu Nazionaletarako ebaluazio irizpideak.
.

Kalitate Zigilu Nazionaletarako ebaluazio irizpideak.

17 
Ots 
2015  |  
 

 

qlArtikulu honetan Kalitate Zigilu Nazionaletarako ebaluazio-irizpideei buruzko informazioa eguneratu dugu. Zigilu horiek azken fasean eska ditzakezue edota proiektu bat eTwinning-en sartzen duzuenean.

 

 

 

 

Esan dezagun, egokiera hau baliatuz, Kalitate Zigilu Nazionalak eTwinning proiektuetan egindako lanaren eta ahaleginaren errekonozimendua direla. Norbanakoari ematen zaizkio, hots, eskatzen duten irakasle parte-hartzaileei, ez proiektuko irakasleria osoari. Horrek esan nahi du parte-hartzaile bakoitzak egin behar duela bere kalitate zigilu eskabidea proiektuari egin dion ekarpen pertsonalaren ordainetan errekonozimendua jasotzeko. 

Hurrengo irudian erakusten dizuegu zeuen eTwinning-eko mahaigaineko Proiektua erlaitzean eskabidea nola egin:

solicitud en escritorio de qL

Hemen ondoren, sei ebaluazio-irizpideak eta horien deskribapenak azaltzen ditugu. Irizpide horiek irizpide berak dira eTwinning-en parte-hartzen duten herrialde guztientzat, baina Zerbitzu Nazional bakoitzak zehaztu eta interpreta ditzake testuinguru nazionalaren edo bertako lehentasunen arabera.

Eskura dezakezu errubrika osoa, irizpide bakoitzari dagozkion maila batzuekin eta besteekin honako lotura honetan.

Kalitate Zigilu Nazionala jasoa izatea nahitaezko eskakizuna da sari nazional eta europarretako deialdietan parte hartzeko.

criterios de evaluación para sellos de calidad

 

 

 

Berrikuntza pedagogikoa eta sormena. (artikulurako lotura)

Irakasleek era bateko eta besteko metodo pedagogikoak proposatu izan dituzte, hala nola: galdera bideratuak planteatzea ikasleei ikertzera eta analisiak egitera eragin eta bultzatzeko, lan taldean antolatzea hartara lankidetza segurtatzeko, ikasleei berei aukera ematea informazioa nola aurkitu eta erakutsi hauta dezaten, etab.

Ikasle horien testuingurua zein den eta ikasleak zer adinetako diren, hala egoerak erraztu du eta lagundu proiektuaren benetako protagonistak izan daitezen, protagonista sortzaile, arduratsu eta autonomoak, eta ez irakaslearen ideien gauzatzaile huts.

Ikasketa planean txertatu. (artikulurako lotura)

Proiektuaren lana kurrikuluan eta programazioan oinarritua da. Lanik gehiena eskola-orduetan egin dute ikasleek; proiektua ez da ikasleek etxean egindako lana soilik.

Atzematen da argiro ahalegina egin dela ikasleen gaitasunak arlo/irakasgai batean baino gehiagotan gararazten.

Proiektuko lana argiro dago arlo/irakasgairen batean eskolan egindako lanean txertatua. Irakasleak garbiro garatzen du kurrikulua eTwinning proiektu honen bidez.

Ikastetxe parte-hartzaileen arteko komunikazioa eta elkarreragina. (artikularako lotura)

eTwinning-eko proiektu gehienek egiten eta garatzen dituzte irakasle eta ikasleen arteko komunikazio eta informazio trukeko prozesuak. Irizpide honek irakasleek ikasleentzat eta ikasleekin proiektuan landutako gaiez ikasle-talde bakoitzak egin duen lana partekatzeko diseinatutako komunikazio jardueren kalitatea ebaluatzen du.

Komunikazio hori izan daiteke banakakoa nahiz talde txikitakoa, eta sar daitezke bertan botazioak, lehiaketak, etab., ikasleak beren ikaskideen lana irakurri, entzun edo ikustera bultzatu eta animatzeko.

 

Ikastetxe proiektukideen arteko lankidetza. (artikulurako lotura)

 

Jarduera kolaboratiboak komunikazioaz harantzago doaz: proiektukideak ez dira informazio jasotzaile hutsak; taldeetako kide dira, autorekide dira eta sorkuntzan kide. Lankidetzak dakar ikasle-talde bakoitzak proiektukide duen ikasle-taldearen laguntza behar izatea jarduera bat osatzeko.

Lankidetzabidezko azken emaitzen adibideak: aldizkaria, txostena, proiektuan landutako gai guztien laburpen komuna, gai jakin baten inguruan idatzitako gutun bilduma, errezeta-liburua, poema sorta, fikzio lana (misterio eleberria, maitagarrien ipuina, marrazki bizidunak, filmea, etab.). Zerrenda hori ez da xehea eta bere horretan amaitzen dena; askoz adibide gehiago ere izan daitezke.

Nazioarteko taldeak oso praktika eraginkorra dira lankidetzarako (ikasgela bateko talde txiki + beste ikasgela bateko talde txikia = nazioarteko taldea).

Teknologiaren erabiltzen. (artikulurako lotura)

Nola erabiltzen dute teknologia ikasle eta irakasleek jardueretako eztabaidetan eta nola ikasleen artean informazioa trukatzean? Nola erabili da teknologia proiektuan lana errazteko, azken buruko produktuak sortzean, etab.?

Irizpide hauen ardatza irakasle eta ikasleek erabilitako tresnen –TwinSpace nahiz bestelakoak – behar bezalako egokitzapenaren ebaluazioa da, hots, elkarreragina eta komunikazio erreala gertarazteko behar den informazioa konpartitu eta jarduera kolaboratiboak gauzatzerakoan egindako egokitzapenarena. Proiektuak helburu dituen xede didaktikoak iritsiko direla bermatuko den eran erabiltzen dira tresnak.

Emaitzak, eragina, dokumentuak. (artikulurako lotura)

Atal agerikoa. Proiektuaren emaitzek agerikoak izan behar dute:

  • proiektuaren emaitzak eta/edo horien lineako agerpena
  • ikasleen jarduera/inplikazioa (TwinSpace)
  • proiektuko dokumentazioa (plangintza, ebaluazioa eta gogoeta, hobekuntzarako proposamenak, etab.).

Atal ez begi-bistakoa:

  • irakasleen trebetasunetan
  • ikasleen trebetasunetan eta ikasleen ezagupenak handitzen
  • gizarte eta pertsona alderdietan (irakasle eta ikasle)
  • erkidego zabalagoetan 

 

 

Irudien iturria: eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazioanal. Freepik.com-eko libre erabilitako irudiez baliatuz egin fotokonposizioa.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar