Azala / Ideiak / Gomendioak / Talde berriak eTwinning Live-n
.

Talde berriak eTwinning Live-n

13 
Urr 
2015  |  
 

 

grupo freepik image

eTwinning Live abiarazi ondoren berrantolatu eta berregin dira eTwinning-eko taldeak, plataformako ingurune pribatu batean irakasleek elkarren artean gai espezifikoez eztabaidan aritzeko sortutako taldeak.

 

 

 

 

 

 

 

Ingurune horiek aukera ematen die parte-hartzaileei elkarrizketatzeko, adibideak partekatzeko, metodo pedagogikoak eztabaidatzeko eta beren irakasle lana garatzeko laguntza jasotzeko.

Talde berriak eTwinning-eko moderatzaile ikastaroa egindako eTwining-eko erabiltzaileek moderatzen dituzte. Talde bakoitzean prestatzen dira egiteko eta eztabaidatzeko jarduera eta atazak. Gaiak izan daitezke, esate baterako, hizkuntzen irakaskuntza edo ekintzailea gogoa hezkuntzan, edota zientziak, teknologia, ingeniaritza edo matematikak. Dei egiten dizuegu horietan guztietan nabiga dezazuen eta parte hartzea gustatuko litzaizuekeenak hauta ditzazuen.

Nola atxikiko naiz eTwinning talde batera?

Atxikitzea oso gauza erraza da; aski da zeure mahaigainera sartu eta ‘Taldeak’ sekziora joatea, eta handik sartzea, hurrengo irudi honetan azalduko dizugun bezala.

eTwinningLive grupos acceso

 

eTwinning Live-ra aldatu diren talde ezagunak

Bringing eSafety into eTwinning projects
Moderatzen: Aneta Wilk

Taldearen helburu nagusiak hauek dira: batetik, irakasleei linean material didaktikoak sortu eta garatzeko aukera emango dien segurtasunaren inguruan aholku ematea eta gidatzea, eta, bestetik, ikasleak baliabide digitalak arduraz erabili beharraz jabearaztea, bereziki eTwinning proiektuen testuinguruan.

Creative Classroom
Moderatzen: Irene Pateraki

Sortu zela zazpi urte baino gehiago egin dituen irakasle komunitatea, esperientzia eta ideiak konpartitzen diren eta jarduera sortzaile eta webinar erako saioetan parte hartzen den komunitatea.

English as a Second Language
Moderatzen: Jan Christer Sannes

Atzerriko hizkuntza eran ingelesa irakasten duen eTwinning-eko edozein irakaslerentzat ere talde interesgarria. Inspirazioa, ekarria eta lankidetza non topatua.

Entrepreneurship in education
Modera: Kornelia Lohynova

Hezkuntza arloko ekintzaile gogoari buruzko taldea. Enpresarako eta ekimenerako senaren gaitasun klabeak lantzen dira, eta eduki horiek maila guztietako hezkuntza irakasgaietan txertatzen egiten da lan.

 

Game-based classroom
Moderatzen: Glykeria Gkouvatsou

 

Talde honen helburua jolasek gazteen artean pizten duten gogoa eta interesa aprobetxatzea da, hartara jolas dinamika horiek, lankidetza eta pentsamendu kritikoa irakaskuntza/ikaskuntza prozesuetan txertatzeko.

 

Inclusive education
Moderatzen: Marijana Smolčec

Heziketa premia bereziko ikasleekiko irakas lanerako norbere trebetasun pedagogiko eta gaitasunak hobetu nahi dituen edonorentzako taldea. Hezkuntza inklusioa helburu duten irakas eskarmentua eta material eta jarduerak partekatzeko laguntza-taldea.

 

Non-formal education
Moderatzen: Violeta Hortensia Solomon

 

Estrategia eta pedagogia interaktibo eta ludikoak deskubritu eta proposatzeko taldea, ikasketa prozesu esanguratsu eta entretenigarri bihurtuko dutenak, hots, norbere burua eta inguratzen gaituen mundua ezagutzearekin zerikusi handiagoa duen prozesu.

 

On s'amuse en classe FLE
Moderatzen: Lydia Huskens

Zure frantseseko klaseei bizitasuna emateko jarduera dibertigarrien bila zabiltza? Zure ikasleak Molière-ren hizkuntza ikas dezaten animatzeko ideia berrien bila zabiltza? Beste herrialde europar batzuetan frantsesa nola irakasten den jakin nahian zabiltza? Hala baldin bada, hona talde honetan frantses irakasleentzako inspirazio iturria.

 

STEM
Moderatzen: Rafael Montero

Maila guztietako zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika irakasle taldea (CTIM). Talde hori topagune bat da arlo eta esparrurik askotarikoenetan ikasi eta konpartitzeko aukera ematen duena, hala nola, nanoteknologia, IKT, astronomia, ikerkuntzan oinarritutako ikasketa, adimen anitzak, bokazio zientifikoak bultzatzea, lankidetza, zientzia azokak....

 

Sustainability Education Network Service eTwinning (SENSE)
Moderatzen: Agustín Bastida Rodríguez

Hezi berde giroan! Zain dezagun planeta etorkizuneko belaunaldiek baliatu ahal izateko eran. Karbonoaren aztarna, negutegi efektua, aldaketa klimatikoa, berziklaia, energia, ura... ingurumenaz dihardugunean ukitu ohi ditugun aspektuetako batzuk baino ez dira. Iraunkortasunerako heziketa, ordea, harantzago doa. Ez diezazutela kontatu beharrik izan! Egiazta ezazu zerorrek zeure kabuz.  You know it makes SENSE!

 

Agustín Bastida Rodríguezek, SENSE taldeko koordinatzaileak, gauza gehiago ere kontatzen dizkigu talde horretan egiten duten lanaz honako dokumentu honetan:

Artikulu honetan egiaztatuko zenuenez, talde eskaintza ugaria da eta askotarikoa. Anima zaitez eta har ezazu parte talde berrietan!

 

 

Irudien iturria: eTwinning Live eta Freepik.es-ek diseinatu irudia.

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar