Art connects us

30 
Mai 
2014  |  
 

 

logo art connects artArt connects us proiektuan parte hartzen duten herrialdeetako (Espainia, Frantzia, Erresuma batua, Polonia, Turkia eta Eslobakia) margolari europar errepresentatiboetan inspiratutako proiektua da. 

 

 

 

 

Proiektukideek margolari aipagarri bat proposatzen dute azterketarako eta lanerako gai hartutzeko.

Proiektuak baditu bere baitan aspektu berritzaileak, margolaritza lana beste arte esparru batzuetan jarduerak egiteko abiapuntutzat hartzen baita, hala nola, kantak, istorio irudimentsuak, sukaldaritzako errezetak, esku-lanak...; hala, margolanak egiten ikasteaz harantzago doa ikasketa .

Oro har, diziplinarteko lana egin da (Arte Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntzak, Hizkuntza eta Literatua, Ingurumenaren Ezagutza), eta 6 eta 13 bitarteko ikasle parte-hartzaileari arlo batetik abiatuta bere ikasketa beste arlo askotara zabaltzeko.

Nabarmendu behar dugu proiektu guztian irakasle parte-hartzaileen artean izan diren koordinazio eta lankidetza bikainak, proiektuaren ataletako batean jaso den hasierako plangintza onaren emaitza (helburuak, jardueren antolamendua eta aldez aurretik ikusitako emaitzak). Era berean azpimarratu behar dugu TwinSpace-ren antolamendu ona; argi eta garbi jaso dira bertan herrialde bakoitzaren ekarpenak eta proiektukide batzuek eta besteek izan duten erreakzioa. 

Proiektua egiteko erabili diren 2.0 tresnak egindako lana, ikusteko lana batik bat, gainerako proiektukideei erakutsi eta haiekin partekatzeko tresna egokiak izan dira: Voki, Picture Trail, SlideShare, YouTube, ProShow Web eta Animoto.

Zorionak ematen dizkidegu irakasle parta-hartzaileei proiektu ireki eta irudimentsu bat garatzen lagundu dutelako, ikasleei era bateko eta besteko arte adierazpenen bidez mintzatzea ahalbidetzen diena eta, halaber, beste kultura, jende eta ohitura batzuk ezagututa pertsona bezala aberastea ahalbidetzen diena.

Irudien iturria: Proiektuaren TwinSpace-a

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar