Azala / Ideiak / Gomendioak / TwinSpace-rako trikimailu eta aholkuak
.

TwinSpace-rako trikimailu eta aholkuak

10 
Eka 
2011  |  

twinspace

TwinSpace inguru bikaina da eTwinningeko proiektu batean lankideak elkarren artean komunikatzeko eta jarduerak garatzeko. Laguntza Zerbitzu Nazionalaren orrialdean tutorial eta gida asko topatuko dituzu eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko. Horiez gain badaude hor trikimailu eta aholku batzuk ere plataformari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Hona hemen horietako batzuk:

 Jarduera eta tresnak 

  • Har ezazu TwinSpace ikasgela balitz moduan. Taldelanerako taldeak antolatzerakoan ez da beharrezkoa ikasleak ikastetxe berekoak izan daitezen kontuan hartzea; aski da elkarren arteko antzeko ezaugarriak, interesak edo gaitasunak kontuan hartzea. TwinSpace-ko komunikazioko tresnek aukera ematen dute elkarlanean jarduteko, urruntasuna gorabehera. Ikasleak antolatzerakoan, ahalegindu zaitez eta susta itzazu nazio bat baino gehiagoko taldeak.
  • Wikiak tresna ezin hobeak dira urrititik elkarlanean jarduteko: horren bidez taldeko kide batek baino gehiagok esku har dezakete dokumentu bat eta berean eta dokumentu hori komentatu. Gainera, wiki-orrialde bakoitzeko "Historia" sekzioan jakin daiteke zer ekarpen indibidual egin diren eta zein unetan, eta horrek erraztu egiten du ikasle bakoitzaren gaineko irakaslearen kontrola. Aprobetxa ezazu!
  • TwinSpace-n egungo bertsioan, jardueren orrialdeak ordena kronologikoan erakusten dira, sortutako dataren arabera. Batzuetan, ordena hori ez da bat etortzen proiektuaren benetako garapenarekin. Zenbaitetan izan daiteke komenigarria orrialdeak berriro izendatzea hasieran erantsiz jarduerak gauzatutako ordena-zenbakia. Errazago egingo dio horrek edozein bisitariri proiektua ulertzea. 
  • Jardueren orrialde batean izena jartzean, hauta dezakegu letra-tipoa, neurria, kolorea, etab. Erants ditzakegu, gainera, loturak izenburuan bertan ere. Horretarako, aski da txertatu beharreko html kodeak txertatzea. Topa ditzakezu hemen kode horien adibide batzuk:  http://www.w3schools.com/html/ edo http://www.devx.com/projectcool/Article/19816.
  • Ustekabean tresna bat ezabatzen baldin baduzu, ez kezkatu! Orrialde berean instalatzen baduzu, lehen zenuen eduki guztia automatikoki berreskuratuko duzu.

Pribatutasuna

    • Orrialdeetako batzuk ezin dira inoiz argitaratu (Irakasleen Gela, Ikasleen Txokoa, chata). Azken produktuetako edozein ere, edo eztabaida bat erakutsi nahi izanez gero, jardueren orrialdeetako batean egin behar duzu.
    • Erabil dezakezu Ikaslearen Txokoa ikasleek elkarren artean informazio pertsonala, hots, proiektuko kideek beste inork eskura ez dezakeen informazioa, truka dezaten. Komeni da aukera ematea eta ahalbidetzea ikasleek beren esparrua kudea dezaten, eta horretarako ikasle-administratzaile (ikus behean) profileko erabiltzaile batzuk sortu beharko dituzu.

Erabiltzaileak

    • Irakasle bati TwinSpace-rako gonbita egin aurretik, pentsa ezazu ea ez ote den hobe eTwinningen erregistra dadila iradokitzea, eta hartara, mahaigainetik gehitu kide erantsi moduan. Hala eginez gero, beste tresna batzuetarako sarrera ere izango du, Proiektuaren Egunkarira, esate baterako, eta proiektuari ematen zaizkion errekonozimendu ofizial guztiak konpartitu ahal izango ditu (kalitate-zigiluak, sariak,...).
    • Proiektu bati kide erantsi bat gehitzen zaionean, plataformak irakasle-kide moduan sartzen du TwinSpace-n. Nahi baldin baduzu kide horrek proiektuan eskumen handiagoa izatea, komeni da profila aldatu eta irakasle-administratzailearena ematea.
    • Bost profil desberdin daude TwinSpace-n. Batzuen eta besteen arteko alderik garrantzitsuena da administratzaileek (irakasle edo ikasleak) beste inork ez dezakeela jarduera-orrialderik sor eta tresnak ekarri edo ezabatu. Irakasle-administratzaileek beste inork ez dezake kide bat gonbida edo ezaba, profilak aldatu eta zer argitaratuko den eta zer pribatuan zainduko erabaki. 
    • Erabil ezazu bisitariaren profila ikasleen gurasoek proiektua ezagut dezaten eta proiektuan nola egiten den lan ikus dezaten. Baliagarria da orobat zuzendaritza-taldeko kideentzat nahiz eTwinningen inguruan jakinmina duen beste lankide batzuentzat.
    • Kontu izan erabiltzaileak ezabatzerakoan: ustekabean zeurea ere ezabatzea gerta liteke eta.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar