Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / AIMS Alternatives for Innovative Maths Study
.

AIMS Alternatives for Innovative Maths Study

27 
Ots 
2014  |  
 

 

logo AIMS projectDiziplinarteko proiektua da, 11 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako. Valentina Cuadrado Marcos irakasleak eta haren ikastetxeko (Alonso de Madrigal BHI, Ávila) beste irakasle batzuek hartzen dute parte. Helburua dute ikuspegi pedagogiko berritzaile batetik matematikak ikasteko gogoa eta interesa handitzea. 

 

 

Proiektuaren oinarria adimen anitzen (MI) teoria da, eta helburu du ikasle bakoitzaren trebetasun partikularrak atzematen eta areagotzen laguntzea, ikaslearen zaletasunak zein diren igartzen, eta kasu kasuan irakaskuntza metodorik egokienak antolatzen laguntzea. Hala, ikaslearen autoestimua handitzeko ez ezik, lagungarria da, era berean, ikasleen artean elkarrenganako errespetua, eramanpena eta ikasteko gaitasun desberdinak daudela ulertzeko ahalmena sustatzeko ere. 

Lankidetza metodologia bidez ikasleak era aktiboan hartzen du parte ikasle den aldetik berak dituen premia eta bere ezaugarrien arabera bere ikasketa-material propioak sortuz. Ikaslearengan ikerketarako gogoa pizten eta sustatzen da, eta gaitasun digitalak eta hizkuntza gaitasunak ere bai, eta, hala berean, matematiken eta beren inguruko munduaren arteko lotura eta konexioak aurkitzeko aukerak eskaintzen zaizkie. Matematikak mundu errealeko arazoak ulertu eta ebazteko baliatzeko trebetasunak ikasleen autonomia bultzatzen du eta beren pentsamentu kritikoa garatzen. 

Bi eratako jarduerak egiten dira:

- Tokikoak: 2 hilabeteko aldi batean ikastetxe kide bakoitzak era bateko eta besteko lineako jarduerak garatzen ditu eta partekatzen adimen mota bererako: hitz gurutzatuak, mapa mentalak, istorio matematikoak, WebQuestak, buruhauskailuak, mezuen kodetzeak, kontzeptu matematikoetan inspiratutako bideo eta kantak, eraikuntza matematikoen analisiak, etab. Matematiken eta beste arlo batzuen arteko erlazioak finkatzen dira: kirola, Biologia, Geografia, Geometria antzematea Artean, naturan simetria estudiatzea, matematikak arkitekturan, etab. 

 

dipityAIMS

- Nazioez gaindi kidetutako ikastetxe guztietan bilerak proposatzen dira: Espainia, Frantzia, Italia, Polonia, Grezia, Herbehereak eta Errumania. Proiektuko bileretako bakoitzean, partaide guztiek egingo dute lan adimen mota baterako jarduera espezifikoetan. 

 

geolocalizacion AIMS

 

geogrebraAIMSHarrigarria gertatzen zaigu proiektua garatzen zenbat eta zenbat tresna eta euskarri digital baliatu diren (hitz-hodeiak, Geogebra softwarearen erabilera, denbora-lerro birtualak, geolokalizazioa, aurkezpenak, bideoak, podcatak, blogak, wikiak, etab.)

 

Proiektuaren azken emaitza gisa proposatzen da adimen mota bakoitzerako egokia den material pedagogiko kit bat sortzea ikasleengan matematikazaletasuna sustatzeko. Jarduera guztiak blog formatoan bilduko dira, eta DVD euskarrian ere banatuko dira. Badago asmoa, halaber, irakas-gida bat sortzeko hasiera eman eta egindako metodo eta estrategiak gerora ere beste irakasle batzuek erabili ahal izan ditzaten. Bada amaierako beste produktu batzuk sortzeko asmoa ere, hala nola, matematika terminoen hiztegi eleanitz bat wiki formatoan, mahaiko jokoa, erakusketak, argazki-album digitalak, era bateko eta besteko orriska eta kartelak, eta baita kanta eta bideoak ere.

 

blogAIMS

LZNz-k zorionak ematen dizkie proiektu honetan parte hartu duten irakasle eta ikasleei materialen eta baliatutako euskarrien kalitatea eta anistasunagatik eta matematiken mundura hurbiltzeko bide berritzaileak bultzatu dituztelako. 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar