Europe on string
Europe on string Comenius-eTwinning-eko proiektua da. Gaia du arte adierazmena eta aspektu soziokulturalen elkartrukea. Proiektuaren sortzaileetako bat CEIP San Fernando da (Aranjuez), eta Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Turkia, Txekiar Errepublika eta Finlandiako.
Europe on string proiektuaren helburu nagusietako bat sentimendu eta baloreen adierazpen askatasuna sustatzea da, baita, halaber, Europako beste hizkuntza eta kulturekiko errespetua ere. Irakasle parte-hartzaileentzat, aukera aparta da proiektuan parte hartzen duen herrialde bakoitzeko hezkuntza-sistema barrutik ezagutzeko eta ideia eta irudipenak elkarri helarazteko.
Proiektuaren ardatza txotxongiloen antzerkia da, herrialde bakoitzaren kultur, historia alderdiak, tradizioak eta folklorea ezagutarazteko aitzakiatzat eta ezagutzaren iturritzat hartuta. Ikasleek aktiboki hartu dute parte eszenagintzan, elkarrizketak, istorioak eta dekoratuak sortzen, eta pertsonaiak sortzen ere bai, ikasleek berek egindako txotxongilo dibertigarriak, istorio, kantu eta irudimenezko bidaien bidez herri bakoitzaren berezitasunak gainerako proiektukideei erakusten dizkietenak.
Ikasleek taldean lan egiten ikasten dute, ikustezko komunikazioaren eta atzerriko hizkuntzaren erabileraren garrantziaz jabetzen dira, eta, batik bat, komunikaziorako tresnak (postak, txata, bideokonferentzia, blogetan parte hartu, etab.) eta ikusentzunezkoak (logoak eta aurkezpenak sortu, argazki bildumak, filmak, txontxongiloen marrazki bizidunak, etab.) erabiltzen trebatzen dira.
Zorinak eman behar dizkiegu irakasle eta ikasleei, arte irudimena eta arte adierazpen askatasuna pizten duen proiektu horretan parte hartzeagatik, hizkuntza gaitasunak jolas ingurune esanguratsuan garatzen laguntzen duena, eta europar nortasun komunaren sentimendua sustatzen duen proiektuan.
Proiektuko TwinSpace-rako lotura
Irudien iturria: TwinSpace.