Azala / Ideiak / Gomendioak / Hobekuntzak eTwinning-eko mahaigainean
.

Hobekuntzak eTwinning-eko mahaigainean

09 
04 
2012  |  

nube copia

Joan den apirilaren 4an eTwinning-eko mahaigainaren bertsio berri bat abiarazi zen. Hobekuntza nabarmenak egin dira sekzio batzuetan eta besteetan; hurrenez hurren zehaztuko ditugu hemen jarraian.

 

 

 

                                                       

Image_gestionarnotificaciones

1. Hasiera orria
Jakinarazpenak ezkerreko laukian agertzen dira orain. Lauki hau ez dugu sortu, besterik gabe, goiko barrako goitibeherako menua ordezteko, baizik-eta ikuserrazago egiteko. Hemendik aurrera kontsultatu ahal izango dituzu jakinarazpen berrienak begiratu bakar batean, eta kudeatu  ere bai zerrendaren goiko aldean dagoen ''manage notifications'' (''jakinazpenak kudeatu'') loturan klikatuta. Gogorarazten dizugu, zuk nahi izanez gero, egin dezakezula jakinarazpenen harpidetza eta mezu elektroniko bat jaso jakinaren gainean egoteko.


 

2. Irakasle-gelak

Image_missalas

a. Iragarkiak. Irakasle-gela horiek sortzen dituztenek erants ditzakete iragarkiak gelen orrialde nagusian, berriak, laburpenak, eta abar, argitaratu nahi izanez gero. Iragarki horiek noiznahi edita daitezke eta kide guztiek ikusteko eran egongo dira. Anima zaitez, eta erabil ezazu aukera hori! Baietz baliagarri gertatu!
b. Jakinarazpenak jasotzeko harpidetza egin. Edozein erabiltzailek egin dezake irakasle-gela horien harpidetza, eta izan dezake foro horietan idatzitako sarrera berri bakoitzaren berri. Aukera hori jakinarazpenen laukian zegoen gordeta lehen. Orain, ordea, arazo hori konpontzeko, irakasle-gela horien orrialde nagusian bertan ikusteko eran dago. Egin ezazu zure geletako jakinarazpenen harpidetza, eta ez ezazu huts egin horietan gertatzen den ezer.


suscribete

c. Irakasle-gela berri bat sortu. Zure beharretara egokitzen den irakasle-gelarik topatzen ez baldin duzu, jarrai dezakezu aurrera zure irakasle-gela propioa sortuta; oraingoan, ordea, gela berria sortzeko aukera ez dago sekzioko orrialde nagusian. Irakasle-gela berri bat sortu nahi izanez gero, lehenik "Mis salas" ("Nire irakasle-gelak") sakatu behar duzu.

Image_crear_nuevas_salas

3. Kideak bilatzeko foroa
Klik bakarrarekin ikus ditzakezu zure mezu guztiak eta jaso dituzun erantzunak. Horretarako, "Encontrar socios" ("Kideak topatu") sekziora jo behar duzu, eskuineko goiko laukian "Ver todos mis mensajes" ("Nire mezu guztiak ikusi"). Aurrerantzean ez dituzu gehiago banaka-banaka bilatu beharko!


Image_ver_mensajes

4. Proiektua erregistratu

Hemendik aurrera, proiektu bat erregistratzen duzunean, zein ikastetxerekin erregistratu nahi duzun hautatu beharko duzu. Hala, zure profilean ikastetxe bat baino gehiago baldin baduzu, erraz hautatu ahal izango duzu zein ikastetxetan garatuko den proiektu hori.

Image_elección_centro_escolar

5. Profila desaktibatu

Kontuak desaktibatzea hautatu duten erabiltzaileei egiaztapen mezuak bidaltzen dizkiei plataformak.

desactivarperfilymensaje

6. Proiektu baterako gonbita egin

Erabiltzaile batek plataforman proiektu bat erregistratutakoan, kide fundatzaileetako bigarrenak mezu bat jasoko du adierazten diona bere mahaigainean sartzeko eta onartzeko proiektua. Aukera horrek hobetu egiten du kide arteko hasiera-hasieratiko komunikazioa.  

Espero dugu hobekuntza horiek baliagarri izango zaizkizula. Guzti-guztiak diseinatu dira zuri eTwinning plataformaren erabilera errazteko. Bisita ezazu zure mahaigaina eta egiazta ezazu nola funtzionatzen duten.  

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar