Azala / Ideiak / Gomendioak / eTwinning-i buruzko ikerketa
.

eTwinning-i buruzko ikerketa

12 
Abe 
2011  |  

Image_lupaLaguntza Zerbitzu Nazional honetan poza hartzen dugu gure parte-hartzaileek eTwinning akzioaz egin duten ikerketa lanaren berri ematean.

 

 

 

 


Maria Luisa March Blasco, Bigarren Hezkuntzako aholkulari denak, bidali digun tesiaren laburpena dakarkizuegu hemen.  Lan hau UNEDek babestua da, eta 'eTwinning y competencias básicas en la Unión Europea du izenburu, Tesiaren oinarria da eTwinning programa-ereduaren aplikazioa oinarrizko gaitasunak norbereganatu eta garatzeko ekimen sustatzailea izatea. Horrez gain, tesiak aukera eman du eTwinning akzioak kurrikulu formala eta informala uztartzeko euskarri gisa izan duen eragina aztertzeko, ikasketako ingurune birtualetako esperimentazioa eta diziplina arteko lana eta kulturen artekoa trukea aztertzeko.

eTwinning eta oinarrizko gaitasunak Europar Batasunean.

GAKO HITZAK

eTwinning, Oinarrizko Gaitasunak, Europar Dimentsioa Hezkuntzan, Kurrikulu irekiak, Lankidetza bidezko Ikasketa, Proiektuetan Lan egitea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

LABURPENA

Europar Batasunak argitaratutako dokumentu batzuek sortu duten bultzadak elkartea osatzen duten herrietan eskola-kurrikuluak berriro formularazi ditu gaitasun kontzeptuaren inguruan, gaitasuna hezkuntza-etapa guztien diseinua eta garapenaren ardatz egiten duten kontzeptuaren inguruan.


Laguntza telematikoa sartu izanari esker eskola-erakundeetan sortu diren ezagutza-sareek Informazioaren Gizartean parte hartu beharra dagoela berresten dute, eta horrek ikasleak oinarrizko gaitasun jakin batzuetan prestatzea eskatzen du. IKTak, Elkarlaneko Ikasketarekin uztartuta, erabil daitezke ikasketa-ereduetan aldaketako elementu didaktiko moduan.

Europako Batzordeak abiarazi zuen eTwinning ekimenaren helburua IKTak baliatuz ikastetxe europar bi senidetzea da, zein bere inguruneari zabaldutako ikastetxearen ideian sakonduz eta irakasketa-ikasketa prozesuan europar dimentsioa sartuz europar herritartasuna eta gure kontinentearen hizkuntz eta kultur aberastasuna uztartzea ahalbidetzeko.

Orientazioa ikastetxeko aldaketa-eragiletzat harturik, ikerketaren helburu nagusia eTwinning programak aplikatzea gaitasunak garatzeko lagungarri den eta eragin ona duen ebaztea izan da.

Ikerketako gai jatorri desberdineko hiru populazio hartu ziren: Andaluziako Autonomia Erkidegoko eTwinning proiektuetako Irakasle Koordinatzaileak, Campaniako (Italia) eskualdeko Irakasle Koordinatzaileak eta herri europar batzuetako eta besteetako Irakasle Koordinatzaileak. Izandako emaitzen eta egindako laginen hautaketa prozesuaren balidazioaren arabera, 69 proiektu izan ziren Andaluziako ikastetxeetan, 3 proiektu italiar eta 10 proiektu Europar Batasuneko gainerakoen artean. Ikerketan parte hartzeko gonbitea luzatu zitzaien ikastetxe laginak populazio osoarekin kointzidituarazi ziren.

Ikerketarako hautatutako diseinu esperimentalari dagokionez, datu kuantitatibo eta kualitatiboen bilketan oinarritutako diseinu misto baten hautua egin zen. Ikerketarako propio sortutako tresna bat baino gehiago erabili ziren: eTwinning proiektuetako irakasle koordinatzaileentzako Galdetegi Elektronikoa hiru hizkuntzatan, Elkarrizketa Erdiegituratua eta eTwinning Atariko Edukien Azterketarako beste tresna batzuk.


Analisi mota hautatutako tresnen araberakoa izan zen. Egin zen, halaber, konparaketa oraingo azterketa honetan jasotako datuen eta orain baino lehenago ere egindako beste ikerketa batzuetakoen artean, eta topatu dira bai kointzidentziak bai aldeak eTwinning-eko erabiltzailearen eta proiektuen profilari dagokionez eta izandako emaitza eta onurei dagokienez.

Ondorio nagusi moduan, esan dezagun aski adostasun zabala dagoela irakasleen artean Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eTwinning programak aplikatu eta garatzeak  Oinarrizko Gaitasunak eskuratzen eta handitzen bete-betean eragiten duelakoan.


Oinarrian, eskuratu, garatu eta indartzen diren batzuk besteekin erlazionatutako gaitasun multzoa dugu: Linguistikoa, Gizartea eta Herritartasunarena eta Ikasten Ikasi.

eTwinning programen aplikazioak berekin dakartzan beste ondorio batzuk: kurrikulu formala eta informala uztartzea, ingurune birtualak ikaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak baliatzea, diziplinarteko lanaren sustapena eta kulturen arteko trukea. Egin den azterketak orain artean ia urratu gabeko bide zabala ireki dio ikerketari.

Entzun dezakezu tesiaren egileak RTVErentzat egindako elkarrizketa:

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar