Azala / Ideiak / Gomendioak / Parte har ezazu Irakasle-geletan
.

Parte har ezazu Irakasle-geletan

08 
Mar 
2011  |  

Berrogeita hamahiru irakasle-gela daude aldi jakin baterako sortuak. Hasteko, bi hilabeterako. Helburua? Ez soilik irakasleek material, esperientzia, zailtasunak eta horiek ebazteko ideia proposamena elkarren artean konpartitzea; baita era bateko eta besteko gaiak eztabaidatzeko gune edo esparrua izatea ere, eta halaber mintegiak eta tailerrak prestatzeko edo jada bukatuta daudenen esperientzia konpartitzea.

salas_de_profesores_lista

Irakasle-geletako kide kopurua oso desberdina da; hots, gela txikienetan izan daitezke bi irakasle, handienetan, aldiz, bederatziehun eta berrogeita hamaika ere bai; hainbat komunikazio hizkuntza, hala nola, ingelesa, alemana, frantsesa, turkiera, besteak beste… Eta hala, eTwinning proiektuetan sartutako eragile batzuen eta besteen arteko –irakasle, enbaxadore, LZNko eta LZNZko kide…– komunikaziorako bitarteko oso bizia bihurtu dira.

Irakasle-gela ezagunenak

Irakasle-gelarik aktiboenetakoa Helpdesk delakoari buruzkoa da: irakasle-gela hau publikoa da, eta eTwinning-en ari direnek zalantzak planteatzen dizkiote elkarri, baita eta zalantza horien erantzunak ere; elkarren arteko lankidetzaren adibide egokia da.

Salas_de_profesores_Helpdesk

Parte-hartze handia izan da Applications and IT-tools for projects, Web 2.0ri buruzko irakasle-gelan ere. Sarrera mugatukoa da –gela horretan ekarpenen bat egin nahi izanez gero, gonbidatu egin behar zaituzte–; jarraipena izan du aurtengo sortu den edizio berri batean.

Salas_de_profesores_web_2.0_applications

Irakasle-gela horretan irakasleek proposamenak egiten dituzte, bilaketak eta elkarri informazioa helarazten diote beren proiektuetan erabil daitezkeen 2.0rako tresnei buruz: Issuu, Slideshare, myebook, Flashmeeting, Voicethread eta beste asko.

Sar zaitez irakasle-gela horietan zure mahaigainetik bertatik, anima zaitez eta har ezazu parte, horietako batera bilduta edo zerorrek zeure interesei egokituko zaien beste gela bat sortuta; era guztietako irakasle-gelak daude: eTwinning sustatu, Irakurketa gauza dibertigarria da, Sareko segurtasuna, Drama,… baina, orain artean behintzat, bakar bat ere ez espainolez!

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar