Azala / Azala / Azken artikuluak eta berriak / Pecha-Kucha. Aurkezpen eraginkorrak egiteko.
.

Pecha-Kucha. Aurkezpen eraginkorrak egiteko.

26 
Urr 
2015  |  
 

 

profesor con varita

Ideia bikaina –eta xumea– 2003 urtean Japonian sortua eta mundu zabalean hedatuz joan dena. Kontua da arau zorrotz batekin egitea aurkezpen bat: 20 diapositiba aurkeztu eta bakoitzari 20 segundo eman, ez gehiago ez gutxiago. Diskurtsoaren denbora osoa: 6 minutu eta 40 segundo.

 

Ideia bikain hori ez da denbora mugatzea (aurkezpen gehienetan egon ohi da mugatuta, eta guztiok ikusi ohi dugu nola hizlariak hitz eta pitz jarraitzen duen). Klabea “20×20” hori da. Diapositiba baten erakuts tartea 20 minututara mugatzeak hizlariari eta entzuleriari konpartitzea eta nabarmentzea merezi duten ideia azpimarragarrien azalpen sistematiko eta dinamikoa bermatzen die. Formato horrek, jada probatua eta arrakasta izan duen formatoak, hizlariari aurkezpen tradizional batean egin beharko lukeena baino ahalegin handiagoa eskatzen dio; funtsezkoa dena nabarmendu behar du eta soberakoa baztertu.

pechacucha 1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1 Ilustrazioa: PechaKucha, aurkezpen arin eta bizkorrak. Nestor Alonsok.

Baliteke formato egokia ez izatea edozein hizlarirentzat, baina bada edonolako entzuleriarentzat, segurtatzen baitu hizlaria ez dela inprobisatzen ariko, ez duela astirik izango bere buruari entzuten eta bere hitzak ederresten ariko, eta zuzenean lotuko zaiola hariari.

Hona hemen eTwinning-eko LZNk bere ardurapean dituen egitekoetatik eginiko ibilbide laburra. 

 

 

Pechakucha formatoaren gauzarik interesgarrien eta baliagarriena ez da aurkezpen bakarra egoten den egoera; aitzitik, bata bestearen ondotik, eztabaidarako tartea eginda, aurkezpen bat baino gehiago egiten diren saioak izan ohi dira interesgarrien. Azalpen egitura horrek aplikazio didaktiko interesgarriak ditu ikasgelan eta lankidetza proiektuetan. Ikasleek gai izan behar dute pentsamendua era logikoan antolatzeko, informazioa laburtzeko, irudi egokienak hautatzeko eta prest egon behar dute ikaskideekin elkarreraginean eraginkortasunez jarduteko. Proiektu batean lanean ari baldin badira eta atzerriko hizkuntza bat erabiltzen badute, ahalegindu beharko dute hiztegi jakin bat eskuratzen eta beren burua ulertarazten.

Lankidetzabidezko proiektu batean, pechakucha baliagarria da ikasle proiektukideek gai berari buruzko azalpenak testuinguru desberdinetan egiten dituztenerako. Esate baterako, hiri bana aurkezten dute bakoitzak bere aldetik, eta gero galderak eta iruzkinak egiteko txanda bat zabaltzen da eta ondorioak ateratzen (aldeak, antzak). Proiektu baterako logo bat hautatu behar izaten denetan –oso ohiko jarduera eTwinning-eko lankidetzabidezko proiektuetan– proposamen ugari izaten da, ikasle guztiek edo ikasle-talde guztiek aurkezten baitute edo baitituzte beren logoak. Halakoetan antola daitezke pechakucha saioak herrialdeka egindako aurkezpenekin (edo elementu jakinekin) proposatutako logo bakoitzaren ezaugarriak nabarmenduz, hartara, boto-emaile bakoitzari hautatzeko aukera emanez, ikastetxearen botoa izan nahiz proiektukide batena izan.

Ikasleen sormena ebaluatu nahi izanez gero, eta aldi berean atzerriko hizkuntzan duten gaitasun linguistikoa (ahozko trebetasuna), eman daitezke 20 hitz klabe, eskatu ikasleari (ikasle-taldeari) 20 diapositibekin lotzeko, eta sor dezatela eta garatu diskurtso bat 20 irudi atxikitu horietan oinarritua. Horren bidez, eta denbora laburrean, ikasleen sormenaren aberastasuna ebaluatzen da (poema bat, ipuin bat, kanta baten letra, kontakizun bat, jario komunikatiboa, hiztegiaren erabilera, eta beste batzuk). Ikasle proiektukideekin lan egitekotan, gomendatzen da guztiek prozesuan esku hartu ahal izateko eran antolatzea jarduera: hitzen itzulpena, irudien hautua, irudiak segida batean antolatu, testuak sortu, eta beste batzuk). Klase saio batean egin daiteke lan pechakucha proposamen bat baino gehiagoren inguruan.

Proiektuaren zabalkundea egin nahi bada, hautatu 20 irudi errepresentatiboenak, eta arrazoitu hautu hori.

Edozein aldetatik ere, ikasleek gaitasun digitala garatuko dute eta informazioaren tratamendua, gaitasun soziala, autonomia eta ekimen pertsonala.

 

 

Ausartuko zinateke PechaKucha aurkezpen bat egiten? Hona aholku baliagarri batzuk:

 

1. Ideiak. Bana ezazu aurkezpena 3 edo 4 indar ideiaren inguruan. Antola itzazu kontakizuna eta diapositibak ideia horien baitan.

 

2. Kontatu. Azaldu itzazu zeure ideiak kontakizuna, ipuina balira bezala. Ez iezaiozu diskurtsoa diapositiba bakoitzari lotu; mezuak jarioa izan behar du. Lot ezazu puntu bakoitza hurrengoarekin era naturalean. .

3. Erabil itzazu argazkiak batik bat, eta saia zaitez kontatzen ari zaren esperientziatik etorriak izan daitezen. Irudiek kalitatezkoak izan behar dute, zure esana apaintzearekin batera ilustra dezatela. Kontakizuna da garrantzizkoa baina irudiek laguntzen dute mezua jasotzen.

4. Bila itzazu xalotasuna eta sinplizitatea. Ez ezazu informazioa diapositiba bakoitzean sar; irudiak eta ideiak soilik. Ezinbestekoa denean edo zure mezua helarazteko oso garrantzitsua denean baizik ez itzazu erabil testuak. Erabil ezazu tipogragia argia eta letra tamaina behar bezain handikoa, aretoko edozein tokitatik ere irakurtzeko modukoa.

5. Entseia ezazu prestatu duzuna Egin ezazu proba diapositiba bakoitza 20 segundotan landu dezakezun. Diapositibaren bat konplexua baldin bada, egin ezazu sintesi ahalegin bat, eta xumeagorik baldin badago, sar ezazu “detaile/keinuren bat”. Aprobetxa ezazu egokiera zuk zeuk ongi pasatzeko eta entzuleei ere ongi pasarazteko; zuk ezagutzen eta badakizun zerbait kontatzen ari zara eta gogo biziz diharduzu. Eta aukerarik baldin baduzu, graba ezazu zeure burua bideoz.

Pechakucha aurkezpen batera etorritakoek ez baldin badute formato horren berri, komeni da aldez aurretik zer den azaltzea, eta, nobedadeagatik besterik ez bada ere, zaude ziur tanturen bat irabazia izango duzula. Denbora aurrera hasiko da orain! 6’40’’...5’30’’...0’0’’. Ezagupena era eraginkor, entretenigarri bai eta dibertigarrian ere kontatzea lortuko duzu.

reloj

 

 

 

 

 

 

 

Eskubideez libreko irudia. www.morguefile.com. Missyredboots-ek.

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar