Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / Zenbakiek hiria inbaditu dute My town in numbers proiektuan
.

Zenbakiek hiria inbaditu dute My town in numbers proiektuan

23 
Mar 
2010  |  
 

Izenburua: My town in numbers

Hezkuntza etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Ikasgaia: Matematiak / Geometria

Zenbat litro ur hartzen ditu nire hiriko iturriko askak? Zenbateko azalerako lur zatia behar da gutxienik kilo erdi azenario ereiteko? Kalkula dezaket eraikin baten altuera oinezko batena baldin badakit? Honelako galderei erantzuna eman nahirik ekin diote Txekiar Errepublika, Errumania eta Herbeheretako 12 eta 14 urte bitarteko ikasleek eta erantzun ere erantzun dituzte ikerketa-prozesu dibertigarri baten bidez.

Hori guztia My town in numbers Matematika proiektuaren barruan, 2010eko eTwinning Sari Europarretan 12 eta 15 urte bitartekoen mailan finalista izan den proiektu batean. Hiru irakasle kideek, ederki asko koordinaturik, lanen plana eta antolamendua egin dute, eta emaitza bikaina izan da: dokumentuen ekarpena oso orekatua da kopuruaren aldetik, tratatutako gaien aldetik, berriz, homogeneoa eta proposatutako jardueretan askotarikoa. Ikastetxe bakoitzak ariketa sorta bat hautatu du, beste bi ikastetxeek, berriz, ariketak egin, eta hirurek konpartitu. Ariketa horiek ikastetxeak dauden testuinguruari egokituta eta moldatuta daude.

My_town

Argazki, irudi eta aurkezpenek kontzeptu matematikoak jarrera berritzaile batekin lantzeko balio izan dute: luzera, azalera, bolumena, mezu enkriptatuak, eskala, abiadura, etab., hurrenez hurren agertzen dira arkitekturan, baratzean, mapetan eta testuetan. Hiru herrietako gizartearen eta kulturaren aberastasuna ezagutarazteko aitzakia hutsa baino zerbait gehiago bai behintzat. Erreparatuko ote zien ikasleren batek parlamentu errumaniarraren neurri itzelei? Edo Darkov zubiaren luzerari? Asmatuko ote zukeen Ymnx nx sty inkknhzqy testua deszifratzen?

Eta ikasleak ez dira matematika atazak egite hutsean geratu; beren lankide europarrak gogoan izan dituzte eta elkarren artean logo-ezaugarri bat hautatu dute, beren gustuak konpartitu dituzte, Eguberrietako txartelak diseinatu dituzte eta beren ikasgela erakutsi dute. Hori guztia egiteko IKT aukera zabala baliatu dute.

Mtinn3

Alde horretatik, TwinSpace-ko tresnak erabiltzeaz gain, blog bat sortu dute irakasleek elkarren artean etenik gabe komunikatzeko eta web-orri bat ongi antolatua eta irudiztatua jardueren emaitzak argitaratzeko.

 Ikasleek beste era batera ikasi dituzte Matematikak (igarkizunak, animazioak, buru-hausgarriak, mezu enkriptatuak, jokoak, etab.), elkarlanaren balioa zein den ikasi dute, ingeles hizkuntzan gaitasuna hobetu dute eta ikusi dute nola IKTak integratzeak beren lanari eta irakasleenari sormena erantsi eta eman dion.  

Mtinn2

 

Loturak:

Web-orria

Bloga

TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar