Hizkuntza eta gizarte gaietarako elkarlaneko jarduerak
Orain artean kontatu izan dizuegun bezala, Colaboramos en español eTwinning 2011, Laguntza Zerbitzu Nazionalak Madrilen antolatutako topaketa aldeaniztunekoaren barruan tailer batzuk eratu eta eman ziren. Gaur hemen, “Lengua y Sociales, con las manos en la masa” tailerrean proposatutako lankidetza-jarduerak dakartzagu argitara.
Lankidetza-jardueren plana egitean bi ideia giltzarri iradokitzen dizkizuegu: IKT tresna egokiak hautatzea, hots, era naturalean eta berez ikasleen parte-hartzea bultzatzen dutenak, eta, multimediak buruan harturik pentsatzea. Testua ez da beti izaten edukiak lantzeko aukerarik onena; bideoa, podcastak eta argazkiek ikasleak motibatzen dituzte eta haien sormena pizten dute.
Eskolako aldizkaria lehendik ere frogatutako proiektu-eredua da. Ikasleak ikerketa lanera bultzatzen ditu eta adierazmena eta argudio-gaitasuna lanarazten die. Horretarako oso garrantzitsua izaten da kazetariarena "egitea", benetako erredakzio-taldea planteatzea, ikasleek beren interesen eta gaitasunen arabera rol edo egiteko desberdinak izango dituzten erredakzio-taldea: erredaktorea, argazkilaria, zuzentzailea, dokumentalista, diseinatzailea, editorea,... Ikasleen arteko elkarreragina bilatzeko, zergatik ez antolatu laneko bilerak Skypen bidez?
Bigarren proposamena ibilbide turistiko tematikoak sortzea da. Hiri batean berean ibil daiteke hara eta hona bertan girotutako nobela bateko hitzei jarraikiz, fatxada modernistak edo erromatarren garaiko hondakinei jarraikiz. Ibilbideak esaten dugunean, mapak eta geolokalizazioa esan behar dugu: Google Maps
Azkenik, nola aurkeztu irakurketa klub bat XXI. mendeko ikasleei? Nobelen trailerrak, bideo-kritika literarioak eta VoiceThreaden bidez egindako ahots biziko iruzkinak. Irakurtzeak ez du zertan banakako jarduera izan.
Honekin erlazionatutako beste artikulu batzuk
Beste harribitxi
- eTwinning proiektu baten Making of-a
- eTwinning 2.0 ikastaroko proiektuetako ideiak
- Jolas eginez ikasi
- Hizkuntza eta gizarte gaietarako elkarlaneko jarduerak
- Actividades colaborativas para Matemáticas y Ciencias
- Presentarse ¿quién está al otro lado?
- Cómics para el aula
- Las matemáticas aplicadas a la vida real
- Diseñar y planificar colaborativamente un proyecto
- ¿Qué función dar al TwinSpace cuando no se trabaja en él?
- Ikas ezazu hala berean dibertituz
- Zer dakizu Europaz?
- Ez ezazu idatz... konta iezadazu!
- Gorputz-lengoaia europarra
- Erakuts ezazu zure lana!
- Egin ezazu hegan europar kultur ondarean zehar
- Basapiztiei buruzko hizketaldi bitxiak
- Baduzu lana, Herkules
- Europar herritarren esparrua