Jolas eginez ikasi

07 
Eka 
2011  |  

perla_juegosJolasa gizakiaren berezko jarduera da; alde horretatik, gure garapen psikomotore, intelektual, afektibo eta sozialerako lagungarri da, eta hala, helduak garenerako prestatzen gaitu. Beraz, dibertsio modua ez ezik, ikasteko modua ere bada. Jolasa heziketarako eraginkorra dela egiaztatzen duten frogak gero eta gehiago badira ere, hezitzaile askok ez dute asmatzen ikasgelako metodologia moduan txertatzen. Hemen jarraian jolasa hezkuntza maila batzuetako eta besteetako baliabide didaktiko eran azaltzen diguten adibide batzuk dakartzagu.

Jolasa gauza ohikoagoa den ikasgeletako adibide batekin hasiko gara, hots, Haur Hezkuntzakoekin. Hala, lan ildo honi jarraikiz,  Grandi quadri e piccoli pittori, Grandes cuadros y pequeños pintores, proiektuan, parte-hartzaileek, bost urte baino ez dituzten parte-hartzaileek, jolas-jarduera baten bidez ezagutu dute elkar: italiar ikasle bakoitzak bere autorretratua marraztu du beren kide espainiarrek ikasgela-talde osoaren argazkian errekonozitu dezaten. Harremana hasteko ariketa dibertigarria da, gerora ikasleen arteko lankidetza erraztu dezakeena.

 

Make @ wiz proiektuan ikastetxe bateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu dute parte. Oraingo honetan jolas-izaera hori metodologiak berak hartu beharrean sortutako produktuek hartu dute: Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egindako animazioak dira, 3. eta 4. mailako beren ikaskideek  Tuxpaint y Pívot. eta Pívot-en bidez sortutako eszenatoki eta figuretatik abiatuta. Azken buruan, sortutako materiala baliabide animatuen biltegi edo banku bat da, ikastetxeen, hirien, eta baita munduko ere, arazoak, eta konponbideak, azaltzeko balia daitekeena. Proiektuaren orrialdean  ikus ditzakezu animazio horiek guztiak.

make_wiz

Getting closer proiektua, jolasa bere baitan txertatzen duen proiektua baino gehiago, bera da jolas bat bere horretan. Planteamendu orokorra gymkana digital bat da, zeinetan nazio bitariko taldeek era bateko eta besteko probak gainditu behar izan dituzten bidaia birtual bat burutu eta talde bakoitzeko kideak hiri europar batean elkartu ahal izateko. Lortzen lehenengo taldea txapeldun izendatzeak eta aldarrikatzeak proiektuari halako lehia ukitu dibertigarri bat eman dio. Horri guzti horri gehitzen bazaio probetako batzuetan baliatu zen  lineako heziketa jolasen plantaforma, Getting closer hezkuntza formaleko ikasketa ludikoaren adibidea da dudarik gabe.

Helduak ere diberti daitezke ikasi ahala; hori erakusten du An ET (winning project) between us proiektuak, batxilergoan diharduten ikasle batzuek egindako proiektuak. Beren irakasleek jarduera, batzuk planteatu dituzte, benetan misterioak balira bezala, ET estralurtarrari erreferentzia klasikoen bidez egungo bizimodua ulertzen laguntzeko. Misterio horietako bat, esate baterako, merkataritza markak bilatu eta mundu klasikoarekin duten erlazioa aztertzea izan da. Horrez gain, ikasleek enigmas mordoa jarri diote elkarri: Erdi Aroko kantu batzuen esanahia, publizitate iragarkien eta erreferentzia klasikoen arteko erlazioa, zineman eta komikian figura mitologikoen bilaketa eta esanahia argitzea. Mundu klasikoa deskubritu eta ulertzea esperientzia ahaztezina izan da, dudarik gabe, ikasle horientzat.

 

 
Askoz adibide gehiago ere badaude; jolasak, den gaiari, ikastetxeari, ikasleriari, eta abar, egokitu eta moldatuz gero, eskaintzen dituen ezin konta ahala aukeren lagintxoa besterik ez da hori. Ausartuko ote zara jolasten?

Add comment


Security code
Refresh

Twitter Contacto Boletín mensual Lo más leído

jTweet

twitter Bird
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Licencia de Creative Commons
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte | Instituto de Tecnologías Educativas | Contactar
C/ Torrelaguna 58. 28027 Madrid - Tlf.: 913 778 377, Fax: 913 680 709. NIPO: 820-10-018-4