Azala / Prestakuntza / Minitutorialak / Publikoa eta pribatua TwinSpacen barruan
.

Publikoa eta pribatua TwinSpacen barruan

12 
Urt 
2011  |  

eTwinning laneko plataformaren ezaugarri nagusienetakoa ikasleekin interneten lan egitean irakasleei eskaintzen dizkien pribatutasuna eta malgutasuna dira. “Lineako ikasgela” batean  adin txikikoekin lan egiten denean, zalantza asko sortzen dira. Oro har, edukiak argitaratu eta publiko egin nahi izango ditugu, ez, ordea, ikasleen  datu pertsonalak, ez eta, segur aski, beren argazkiak ere, ikasleek berek beste ikastetxeko kideekin elkartrukatu nahi izango dituzten arren. Era berean, izan daiteke irakasleek lan edo ebaluazio dokumentu batzuk prestatu nahi izatea, ikasleen eskura zertan egonik ez duten dokumentu batzuk, biak proiektua berean lanean ari badira ere.

TwinSpacek erantzun egokia du, batetik, eduki pribatuak, eta bestetik, publikoak, edukitzeko asmoa hartzen duen proiektu baten diseinurako.

Orrialde publikoak eta pribatuak TwinSpace barruan.

Jardueren orrialde oso bat argitaratzeko, Proiektuko jardueren erlaitzean klikatuko dugu, hala, proiektuko jarduera bakoitza (TwinSpaceko orrialdea) Argitaratu/Ezkutatu ahal izateko.Informazio gehiago. Esate baterako, eduki genezake orrialde pribatu bat (ezkutukoa) Aurkezpenak izenekoa, kidetutako ikastetxeetako ikasleek, proiektuaren hastapenetan, elkar hobeto ezagutzen lagunduko dieten argazki, bideo edo deskribapenak konpartitu ditzaten.

paginasTS2

ATT00264

Elementu publiko eta pribatuak TwinSpaceko orrialde beraren barruan

Orrialde beraren barruan eduki ditzakegu, batetik, kideek beste inork konpartituko ez dituzten jarduerak (ezkutukoak), eta, bestetik, jarduera publikoak. Esate baterako, egin genezake foro pribatu bat ikasleek beren inguruneari buruzko blog bat nola antolatu eztabaidatzen dutena (banbalinen atzean), eta beste bat publikoa, blog hori bera, jarduera planifikatu ondoren lan egiteko.

 ATT00267

Irakasleentzat erreserbatutako gunea

TwinSpace bakoitzak irakasleak beste inor sartu ez daitezkeen gune bat izaten du: Irakasleen Gela. Hori izango da toki egokia irakasleak elkarren artean komunikatzeko, proiektuko atazen inguruko plangintza egiteko nahiz ikasgelaren kudeaketaren datuak gordetzeko, hala nola, ebaluazioak, kalifikazioak, eta abar. Ikasleek ere badute gune “pribatua”: Ikaslearen Txokoa –txoko horretan irakasleek ez dezakete edukirik idatzi edo aldatu, bai, ordea eduki horiek ikusi–.

salas de profesores y alumnos

Plataformak  oso konfigurazio malgua ahalbidetzen du, edonolako planteamenduko proiektuetara egokitzeko modukoa. Irakasleok ez duzue besterik egin behar: proiektuaren zein atal argitaratu behar den eta, aitzitik, gordean eta seguru zein eduki zainduko diren erabaki.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar