Azala / Prestakuntza / Minitutorialak / Zer egin irakasle bat beste ikastetxe batera aldatzen denean
.

Zer egin irakasle bat beste ikastetxe batera aldatzen denean

23 
Mar 
2011  |  

cambio_centro

Lehendik ere eTwinning plataforman erregistratua den irakasle bat beste ikastetxe batera aldatzen denean, ez du berriro erregistratu beharrik ez eta bere profilean ikastetxearen datuak aldatu beharrik ere. Irakasle horrek bere profileko datuak aldatuko balitu eTwinning-en ikastetxe horrekin erregistratutako irakasle guztien datuak aldatuko lituzke. Zera egin behar du, bere profilean beste ikastetxe bat gehitu.

 

 

Hau da prozesua:

1.- Sartu eTwinning-eko Mahaigainean.


cambiar_centro1

 

2.- Klika ezazu profila aldatu eta zure profileko informazio guztia ikusi ahal izango duzu honelako pantaila batean:


cambiar_centro2

 

3.- Informazioa lau eremutan azaltzen da: informazio pertsonala, ikastetxearena, zure hobespenak eta argazki-galeria (hasieran zeure informazio pertsonala bistaratuko duzu). Saka ezazu Ikastetxearen erlaitza eta eTwinning-en erregistratuta zauden ikastetxearen informazioa ikusiko duzu honelako pantaila batean:

 

cambiar_centro3

4.- Zure ikastetxe berriaren datuak sartzeko, klika ezazu IKASTETXE BAT GEHITU (AÑADIR UN CENTRO ESCOLAR). Lehendik ere baduzun profilari beste ikastetxe bat gehitzeko erregistro-prozesuari hasiera emango diozu hartara.

a.- Hauta itzazu herria, eskualdea eta hiria, eta behean agertuko zaizu jada eTwinning-en erregistratuta dauden ikastetxeen zerrenda bat. Begira ezazu ea zure ikastetxe berri hori lehendik ere plataforman erregistratuta dagoen. Hala balitz, klika ezazu “Hau da nire ikastetxea” (Este es mi centro escolar). Denbora aurreztuko duzu hala egiten baldin baduzu.

cambiar_centro4

b.- Zure ikastetxe berria zerrenda horretan ez baldin badago, saka ezazu “Klika ezazu hemen beste ikastetxe bat gehitzeko” (Haga clic aquí para inscribir un nuevo centro escolar) eta inprimaki bat agertuko zaizu, hemen beheko irudiko hau bezalakoa; ikastetxe berriaren datuak sartu behar dira hor, eta senidetzeko zehaztu dituzun hobespenekin zerikusia duten beste datu batzuk ere bai.

cambiar_centro5

 

5.- Inprimakia betetakoan, ez ahaztu  cambiar_centro6 klikatzea.

 

6.- Itzul zaitez Mahaigaineko HASIERA orrira eta ikusiko duzu zure profilean hor agertzen dela ikastetxe berria.

cambiar_centro7

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar