Nola igo pausoz pauso dokumentuak Dokumentu-Bibliotekara
Minitutorial honetan TwinSpace-ra testu-fitxategiak nola igo azaltzen dizuegu.
1.- Lan egin nahi dugun jarduera-orrialdean –oraingo honetan PROBAKO ORRIALDEA du izena– Dokumentu-biblioteka sortutakoan,
Saguaz Karpeta erantsi klikatuko dugu. Sistemak orrialde hau erakutsiko digu:
2.- Karpetari izena jarriko diogu eta bere edukiaren deskribapena gehituko; Gorde sakatutakoan, mezu hau agertuko da eta jarduera-orrialdearen itxura berri hau ere bai:
Mezuak adierazten digu prozesua ongi doala. Karpetaren izenaren eskuinean bertan jaso diren azpikarpeta eta dokumentu kopurua erakusten da; oraingo honetan, 0.
3.- Documento 1 de colaboración Karpetara fitxategi bat igotzeko, karpeta horretan klikatuko dugu eta leiho hau agertuko zaigu:
4.- Dokumentua erantsi klikatuko dugu:
Igo nahi dugun dokumentua bilatuko dugu, Glosario_de_términos_eTwinning WORD dokumentua.
5.- Behe aldean eskuinean Ireki klikatutakoan, hau agertuko da
6.-. Fitxategiak igo klikatuko dugu… Eta sistemak egiaztatuko du fitxategi hori igoa den edo ez.
7.- Saka ezazu hurrengo irudian gezi batez markatua dugun lotura urdin argixka hau Documento 1 de colaboración
eta hor ikusiko duzu dokumentua karpetaren barruan jasoa.
8.- Atzera botoia sakatuz gero, ikusiko dugu PROBAKO ORRIALDEA jarduera-orrialdeak beste itxura hau erakusten duela:
Minitutorialak
- Sácale partido al TwinSpace
- Bienvenidos a eTwinning Live
- Gestión de vídeos en el TwinSpace
- Gestión de páginas en el TwinSpace
- Un buen uso del diario del proyecto
- Invitar alumnos al nuevo TwinSpace
- Insertar herramientas 2.0 en el TwinSpace
- Subir vídeos e imágenes al nuevo TwinSpace
- Un paseo por el nuevo TwinSpace
- Crear una página de actividades en el TwinSpace