European Passport of Languages

10 
Urr 
2014  |  

eupasslan logoEuropean Passport of Languages eTwinning proiektu bat da, berritzailea, eta Espania, Georgia, Italia, Polonia, Errumania eta Esloveniako ikastetxe batzuek parte hartzen dutena.

 

 

 

 

 

 

Proiektuaren abiapuntuko ideia ikasleek Europan zehar era birtualean bidaiatzea da, Ingeles Hizkuntzaren arloko eduki kurrikularrak jasoko dituzten hizkuntza-pasaporte bat baliatuz. Ikasleek ikuspegi motibatzaile batetik lantzen dituzten era bateko eta besteko edukiak, aldi berean oinarrizko edukiak garatzen dituztela (hizkuntz komunikazioa, komunikazio digitala, soziala eta herritarra, autonomia eta ekimen pertsonala).

Pintando mapa european passport

Ingelesa egiazki komunikazioko tresna moduan baliatzen dutelarik, ikasleak proiektua diseinatuz eta proiektuaren garapenean iradokizunak egiten dituzte. Sormena sustatzen duten prozesu mentalak abiarazten dituzte hala, eta protagonista eran jarduten dute beren ikasketa propioan. Proiektuaren plana sei jardueraren inguruan egiten da, eta ikasleek bi herritariko taldeetan ari behar dute irakasle gidariarien oharrei jarraikiz.

europeanpassport measuringonmapEra bateko eta besteko jarduera eta dokumentuak aurkituko ditugu proiektuan, hala nola, aurkezpenak, gabon-kantak, joko eta botazioak, kirol-jarduerak, elkarrizketak, irakasleek sortutako tutorialak, emaitzen balorazio bitxi bat emotikoiak erabiliz egiteko, etab. Ohartuko gara batera erabiltzen direla eTwinning-eko baliagarritasun propioak eta 2.0. tresnak; esate baterako, Smore (multimedia orrixkak azken buruko jarduerak antolatu eta argitaratzeko), ooVoo (bideokonferentzia), Glogster (multimedia posterrak egiteko), Tripline (herrialde parte-hartzaileak geolokalizatzeko), MeetingWords eta Padlet (lankidetza bidezko idazketako horma), Goanimate (aurkezpen animatuak), Youtube, GoogleDrive (dokumentuak partekatzeko) eta gizarte sareak, hala nola, Pinterest, Facebook, Twitter eta Google+ (zabalkundea). Proiektukideek posta mezuak helarazten dizkiete elkarri, elkar ezagutzen dute, eta jarduerak gauzatzeko, fitxategiak kudeatzeko eta egitekoak esleitzeko prozedurei buruzko azalpenak ematen dizkiete elkarri. 

 European passport evaluation

Honela deskribatzen digute proiektuaren garatzen parte hartu duten irakasleek:

Proiektua da Smore-n pasaporte bat sortzea eta Ingeles arloan landutako eduki kurrikularrak jasotzea bertan, beroriek garatu eta norbereganatzea ahalbidetuko duten jarduerak eginez.

 

Egiteko askotan lankidetza handia egon da. Nazioarteko taldeak sortu dira atzerriko hizkuntza errealitatetik hurbilagoko inguruneetan erabiltzera bultzatzeko, eta horretarako, irakasle gidariaren figura sortu da nazioarteko talde bakoitzaren lana gainbegiratu eta gidatzeko.


Hainbat eduki landu dira, hala nola,  Glosterr-en egin genituen errezetak, jarduera bideokonferentzia batzuetan erakutsi genituen aurkezpenekin osatu genuen hiria, kirolari ospetsuei egiteko elkarrizketak prestatu genituen haien gustuak lantzeko, eta galdera ohikoenak.  Nazioarteko taldeei esker, egindako jarduerak aberasgarriagoak izan dira.

LZNZ-etik, zorionak parte hartu duten irakasle eta ikasleei beren ikastetxeetan dimentsio europarra sustatzeagatik, ikasleei Ingeles Hizkuntza ingurune errealean praktikatzeko aukera emateagatik, eta ikasketa aktibo eta motibatzailea sustatzeagatik.

Irudien iturria: Proiektuko TwinSpace

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar