Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / ETT Comenius (European Tales and Treasures)
.

ETT Comenius (European Tales and Treasures)

12 
Ira 
2014  |  
 

 

ETT logoETT Comenius (European Tales and Treasures) sei herrialdek elkarren artean herri ipuin eta kondairen gaiaren inguruan egindako eTwinning-Comenius proiektua da. Proiektuak 12-16 urte bitarteko ikasleak ditu helburu, eta joera diziplinartekoa du (Atzerriko Hizkuntza, eta gainera Kulturaren Historia, Hizkuntza eta Literatura, Ikusentzunezko Komunikazioaren alderdi propioak ere bai).

 

 

Herrialde bakoitzak bere herri kondaira bat azaltzen die proiektukideei era bateko eta besteko formatuez baliatuz irudika dezaten, hala nola, komikia, posterra, Powerpoint eta Shoebox bidez egindako aurkezpenak, ikasleek egindako eskulanak, antzezpenak. Material horiek guztiak elkarri helarazten dizkiote proiektukideek, eta TwinSpace-n biltzen dituzte. Horrez gain, proiektuaren ereserki komun bat sortzen dute proiektukide diren ikastetxeek idatzitako istorioak biltzen dituela, eta errezeten atal bateratu bat ere bai. Herrialdez herrialde bidaiatzen duen kutxatila batez baliatzen dira herrialde bakoitzeko dokumentu-saila barnean daramala.

Harrerako ikastetxe bakoitza da irudikatze lanaren eta jardueren antolakuntzaren arduradun bisitak dirauen aldian. Blog bat sortzen da kondairaka antolatutako ikasleek egindako irudikapen eta material batzuk eta besteak biltegiratzeko. Horrez, aktiboki erabiltzen dira TwinSpace-ko komunikazio eta elkarlaneko tresnak, eta Facebook-en proiektuari buruzko talde bat sortzen da parte-hartzaileen arteko elkarreragina sustatzeko.

Proiektua garatzea lagungarri izan da ikasleriaren oinarrizko gaitasunak indartzeko eta handitu egin du ikasleengan beste kultura batzuk ezagutzeko eta talde-lana baloratzeko motibazioa eta gogoa.

Bereziki nabarmentzekoa da ebaluazio atala; parte hartu duten ikasleek berek ez ezik, ikasleen gurasoak ere esku hartu baitute. Proiektuak ikastetxean dimentsio europarra indartzeko balio izan du ikastetxe proiektukideen artean egindako ikerketaren eta kondaira trukearen emaitza gisa. Proiektua lagungarri izan da, era berean, ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzeko. 

Irudien iturria: European Tales and Treasures Proiektua

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar