Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / Matemáticas para viajar a las ciudades (in)visibles
.

Matemáticas para viajar a las ciudades (in)visibles

30 
04 
2014  |  
 

 

matemáticas invisibles cabeceroMatematika ikusezinak lerroburua Hiri ikusezinetara bidaiatzeko matematikak proiektu irudimentsua da helburu sei hiriburu ezagutaraztea eta hiri horietan kurrikuluaren era bateko eta besteko alderdi matematikoak aurkitzea duena. 

 

 

 

 

Matematikak bizitza errealean, ikasgelatik kanpo, bilatzea, eta ezagupen-arlo hori itxuraz humanistikoak baino ez diren beste arlo batzuekin lotzea fokatzeko era guztiz originala da. Proiektua sortu duten bi irakasleek kontatzen digute hurrengo artikulu honetan proiektua gauzatzen izan duten esperientzia eta hezkuntza-komunitateari zer onura dakarzkion:

Proiektu honi eman zaion izena Italo Calvinoren “Hiri ikusezinak” liburuaren izenburutik hartua da, Marco Poloren bidaia-kaieretan inspiratutako fantasiazko lana. “Hiri ikusezinetan” Calvinok, bere prosa poetikoaren bidez, ezkutuko lekuez osaturiko ispilu poliedriko batera hurbiltzen gaitu (hiri ikusezinak), beren oroitzapen, desio, truke, zeinu, eta abarrekin... hiri horietara hurbiltzeko ikuskera desberdinak azaltzen dizkigula.

Ideia hori interesgarria gertatu zitzaigun, pentsatu baikenuen guri ikasleei, beren hiriez bestelako beste hiri europar batzuk erakusteko modu bat zela, dituzten hainbat eta hainbat aurpegi ezagutuz beraietan. Pentsatu genuen egokia izan zitekeela eTwinning programa barruko proposamen baterako, programaren helburu garrantzitsuetarikoa baita gure inguru europarreko beste herrialde batzuekin batera ezagutza zabaltzea eta esperientzia trukea egitea.

viajar matemáticas ciudades invisibles

Marco Polo eta hura bezalako beste bidaiari batzuek, zetaren ibilbidearen bidez, esate baterako, beste kultura batzuetako ezagupenak eta jakintza ekar zituzten, Europa gaur den hau, eta aurrerantzean ere izaten jarrai dezan nahi dugun hau, bihurtu zuten,  kultura desberdinek tokia duten eta nahasten diren lekua. Doris Lessingek Asturisko Printzearen saria jasotzean egin zuen hitzaldian zioen bezala: 1:

1: “Munduaren egoerak ezkor sentiarazten nauenean, sarritan, behialako egoera hura ekartzen duten gogora, hemengo, Espainiako hura, Erdi Aroaren hasieran, Kordoban, Granadan, Toledon, hegoaldeko beste hiri batzuetan, kristauak, musulmanak eta juduak harmonia onean elkarren ondoan bizi zireneko hura; poeta, musika sortzaile, idazle, jakintsu, guztiak elkarrekin, elkar miresten zutela, elkarri lagunduz. Hiru mendez iraun zuen hark. Kultura liluragarri hark hiru mendez iraun zuen. Ikusi ote inoiz munduan halakorik? Izan dena berriro ere gerta daiteke”.

Premisa horiekin ekin genion gure proiektuari. Sei hilabete eman genuen buru-belarri lanean, eta 44 ikasle espainiar eta txekiarrek egin zuten espainieraz.

Ikuspegi diziplinarteko batekin egin genuen lan bi herrietako hirien inguruan.  Horregatik, bada, lehen-lehenik proiektuan zer hiri sartu behar ziren erabakitzeko irizpide objektibo bat hautatu genuen. Ideia izan zen hiria bera bere osoan edo monumenturen bat UNESCOren gizateriaren hondarearen zerrendan zuena izatea. Honako hiri hauek hautatu genituen:

Brno, Ceský Krumlov, Lednice, Praga, Telc, Zd'ar nad Sazávou Txekiar Errepublikan eta Santiago de Compostela, Toledo, Granada, Madrid, Barcelona eta Valentzia en Espainian.

matemáticas viajar ciudades invisibles map

Hautaketa honen bidez ikasleek hirien alde ikus(ezinetako) batzuk ezagut zitzaten lortu nahi genuen, eta aspektu desberdinetatik helduta, ez matematikarenetik soilik, baita artea, historia, literatura, eta abarrenetik ere. Hala, neska-mutilei  “hain bistakoak ez diren” beste alderdi horiek aurkitzen lagunduko zieten unitate didaktikoak andana sortzeko abenturari ekin genion, hala nola, Konpostelako barrokoan, Tugendateko Hiribilduko urrezko laukia eta Mies van den Rohe, Dali eta urrezko zenbakia aZd'ar nad Sazávouko bisita dela eta, Alhambra de Granadako Alhambrako mosaikoak, Valentziako merkatarien behebarrua, Sagrada Familiako katenariak,...

viaje matemáticas invisibles 1

TwinSpace laneko esparruak talde-lan ona egin ahal izateko oso tresna baliagarriez hornitzen du, proiektua urrunetik egiteak berekin dakartzan zailtasuna zailtasun. Gu ahalegindu ginen TwinSpace-k eskaintzen zizkigun tresnei probetxua ateratzen: txata, foroak, wiki editorea, web editorea,... Hala ere, lanetako batzuk egiteko kanpoko tresnak ere erabili genituen: Webquest, Skype,...

videoconfernc viajar matematicas invisiProiektuaren lehen fasea elkar ezagutzeko izan zen. Ikasleek elkar ezagutzea nahi genuen, eta beren herrialdeaz hitz egin zezaten, zer duten gustuko, azken batean, elkarrengana zitzakeen edozerez.

Horretarako TwinSpace langunean foro bat sortu genuen, hots, “Café Doña Urbanita” kafe birtuala. Han ohartu ziren –gero kontatzen ziguten klaseetan– liburu berak zituztela gustuko, musika bera, telesail berak;  eta herri bateko eta besteko eskualde batzuetako inauteri tradizionaletako mozorroek bazuten antza!

Gainera, foro honetan egiteko batzuk ere bazituzten, hala nola, Italo Calvinoren liburuko zati bati buruz eztabaidatu:

 

 

 

 

 

Marco Polok zubi bat deskribatzen du, harriz harri.

  • Baina zein harrik eusten dio zubiari? –galdetu du Kublai Kanek.

  • Zubiari ez dio harako harri hark edo honako beste honek eusten –erantzun dio Marcok – baizik eta harriek osatzen duten arkuaren lerroak.

Kublai isilik dago, gogoetan. Eta gero eransten du:

  • Zergatik hitz egin didazu harriez? Arkuak bestek ez dit niri axola.

    Polok erantzun du:

  • Harririk gabe ez dago arkurik.


Jarduera horietaz gain, foroan, bidea urratzen hasteko, herrialde bakoitzak taldeka lan eginez hiriei buruzko dokumentu txiki batzuk prestatu zituen langunera igotzeko eta besteei bideokonferentzia bidez aurkezteko.

https://picasaweb.google.com/lh/photoEj9l9IHpgdfKIT6RCqINQtMTjNZETYmyPJy0liipFm0?feat=directlink

Gainerako lan-prozesua eta atal bakoitzean erabilitako metodologia honako lotura honetan ikus daitezke.  enlace.

Hiri ikusezinetako eTwinautei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero honako lotura hauetan ere topa dezakezue:

Radio Praga matemáticas invisiblesOndorio gisa, esan nahi genuke proiektuaren bidez iritsi ditugun helburuak benetan gogobete gaituela. Alabaina, ez dira eragozpena falta izan. Horietako batzuen berri  ere eman nahi genizueke;  baliteke baten bati baliagarri izatea nola konpondu eta bideratu genituen jakitea:

 

 

CPI Viaño Pequeño landa inguruko zentroa da, eta arazo asko egon zen Internetekin; ikasleek ere beren etxeetan izan zituzten arazo berak. Sarerako konexio aukera handiagoa eskatzen zuten jarduerak ahalik eta gutxien izan zitezen saiatu ginen, eta horretarako lana webquest eran aurkeztea hautatu eta erabaki genuen, hala offline egiteko aukera emanda, txekiar taldeak ez bezala, TwinSpace-ko wikiaren bidez egin baitzuten haiek lana.

Ordutegiak ere oso desberdinak ziren ikastetxe batean eta bestean; hala, murriztu egin behar izan genituen bideokonferentzia saioa hasiera batean pentsatuak genituen haietatik, eta tresna asinkronoak gehiago erabili, blog eta foroak, esate baterako.

viajar ciudades invisibles videoconference2Pentsatzen dugu gure anbizio handi-handiak zaildu zuela lan-prozesua gehien: denbora laburrean gauza askori heltzen zion proiektua egin genuen. Hain zuzen ere, horregatik gaude hain hunkiturik eta horregatik da halako poza ikasleek egin duen lanagatik. Gainera, guratzako saririk onena ikasleak berak aurten ere jarraituko ote genuen itxaropenetan zeudela jakitea izan da, abiarazi ere abiarazia dugu 2014an “etwinautak hiri ikusezinetan”, aurreko proiektuari berriro helduta,  proiektukide gehiagorekin eta Europan ezagutzeko toki gehiagorekin.

Esperientzia honen ondotik, oso balorazio ona egiten dugu eTwinning proiektuez, Europaren etorkizuna izango diren gazteen arteko harremanerako duten baliogatik. Gure ustetan, bereziki proiektu horretan lanean jardun izanak nazioen arteko elkarte honen kultur aberastasunaz jabearazi zituen gura ikasleak ordura arte baino gehiago.

 

Mª del Carmen Buitrón Pérez

CPI Viaño Pequeno, Viaño Pequeno, España

Olga Martínez Cancelas

Klasické a španelské gymnázium, Brno-Bystrc, Brno, República Checa

Mª del Carmen Buitrón Pérez

CPI Viaño Pequeno, Viaño Pequeno, Espainia

Olga Martínez Cancelas

Klasické a španelské gymnázium, Brno-Bystrc, Brno, Txekiar  Errepublika


 

Irudien iturria: proiektuko TwinSpace-a.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar