Booky's books for you
Booky’s Books for you Lehen Hezkuntzako 10 urtetik 12ra bitarteko ikasleak irakurtzera bultzatzeko animazio proiektua da. Proiektua Maite Elejalde irakasleak ( Virgen de la Guía LHI, Portugalete) eta haren proiektukide Anna Zywica poloniarrak (Szko?a Podstawowa nr 30 im. Marii Zientary-Malewskiej) koordinatzen dute.
Booky’s Books for you proiektuak hizkuntza gaitasunak garatzea du helburu eta lineako lankidetza sustatzea. Halaber du helburu ikaslearen baitan bere ikasketa-prosezuaren beraren inguruko jakin-mina piztea, europar esparruko beste errealitate batzuk deskubritu eta bere sormena eta pentsamendu kritikoa erabat garatzea eta bitarteko digitalak komunikaziorako eta materialak aurkezteko euskarri gisa baliatzea.
infografía Bookys Books.
Proiektuaren lehen fasean, parte hartzen duten irakasleek desberdintasunak, aldeak eta antzak bilatzen jardun dira proiektuan parte hartzen duten hezkuntza-maila batzuetarako eta besteetarako atzerriko hizkuntzetako kurrikuluen edukietan. Horretarako, kontzeptu-mapak sortzeko Mindomo tresnaz baliatu dira:
mindomo booky books
Ikasleek asmatu egin behar izan dute zein nor den ikastetxe partaide bakoitzak bidalitako audio fitxategi eta argazki-sail batzuk besteekin lotuz. Booky's books-eko lehen adibideak prestatzen dihardute, lehen eta bigarren zikloko ikasleek berek egindako eta ikasleentzako berentzako ilustrazio-bilduma bat, ebook formatuan, atzerriko hizkuntzako kurrikulu edukiak joko eran deskribatzen eta aurkezten dituena.
Bideozko aurkezpen bat ere erantsi da: liburuak irudiztatzeko lan-prozesua ikusten dugu, non ikasleek Draw it live tresna erabiltzen duten aldi berean bideokonferentzia bidez bere proiektukideen lanaren jarraipena egiten dutela.
Proiektukide bakoitzak, Answer Garden tresnaren bidez, proiektukideak garatutako liburuan txertatuko den hitz-zerrenda prestatzen du.
answer garden bookys
Eta proiektukideak hitz-korpus horrekin liburua erantzuten du ikusentzunezko formato erakargarri bat erabiliz.
Proiektukideek sortutako liburuak berak baliatzen dira proiektukideentzako berentzako ikasketako euskarri gisa.
Azkenik, sortu eta landutako material guztiak Pinterest (http://www.pinterest.com/bookysbooks/bookys-books-for-you/) sare-sozialean jasotzen dira zabalkundea egiteko eta kontsultarako aukera izan daitezen.
Proiektuan aurreikusita dauden hurrengo jardueretan nabarmentzekoak dira egitekoak diren bi komiki (nazioko ikasle taldea, nazionalitate mistoko ikasle taldeak), bai eta 5. eta 6. mailako ikasleekin antzerki-lan bat sortzea eta garatzea ere. Etwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionaletik zorionak ematen dizkiegu proiektuan parte hartu duten irakasleei berdinen arteko ikaskuntza sustatzeagatik, lankidetzaren aldeko gogoa pizteagatik eta eduki kurrikularrak ikasleentzako formato erakargarrian erakusteagatik. Era berean ematen dizkiegu zorionak proiektuan parte hartu duten ikasleei aurrerantzean ere beren ikasketa prozesu propioan era aktibo eta jolastian aurrera egiten eta parte hartzen jarrai dezaten.
Irudien iturriak: Booky's Books Proiektuko TwinSpace-ko irudiak. ETwinning SNArako Miguel García Bermejok egindako goiburuko irudia.