SMILIE Maths Com'eT

31 
Urr 
2013  |  
 

 

logoSMILIE mathsSMILIE (Some Maths In Life In Europe) Maths Com'eT Comenius-eko proiektua da, bi urtekoa. Carmen Belén Muñoz Carmona, José Navarro y Alba BHIko irakasleak (Archidona, Andalucía) parte hartzen du bertan koordinatzaile gisa, Frantzia, Espainia, Alemania eta Erresuma Batuko beste zazpi ikastetxerekin batera.

 

 

 

 

 

 

Proiektuak helburu du matematika jarduerak diseinatu eta garatzea funtzioak eta geometria ardatz direla, eguneroko bizitzan aplikazio aukera garbiarekin, eta kurrikuluko beste arlo batzuk ere txertatuta, hala nola, Fisika eta Atzerriko Hizkuntzak. Azken produktua wiki bat da, TwinSpace-ren beraren barruan kokatua. Ikasleek berek proposatutako jarduera eta problema matematikoak, diseinuan eta ebazpenean nazio batzuetakoek eta besteetakoek nahastean taldeetan parte hartu dutenak, eskaintzen dira. TwinSpace

problemas SMILIE

Proiektuaren alderdirik nabarmenenetako bat da proiektukide izan diren herrialdeen artean egindako eginkizunen banaketa garbia, horrek erraztu eta ekarri baitu proiektuaren faseetako bakoitza behar bezala garatu ahal izatea. Laneko eta komunikazioko hizkuntza ingelesa izan da. 

 

Ikaslek bi eratara jardun dute elkarlanean; linean, batzuetan, eta besteetan, berriz, aurrez aurre Comenius bisitak aprobetxatuz. Lankidetza aktibo horren emaitza izan dira problema matematikoak ebazteko eta Geogebra erabiltzeko tailer praktikoak, eraikinen arkitekturan atzemandako alderdi matematikoei erreparatzeko egindako bisita kulturalak, hiztegi matematikoak, baita, halaber, egindako bideo eta posterrak, non deskribatzen duten ikasleek taldeei planteatutako problema batzuk eta besteak ebazteko jarraitutako prozesua. 

 

Materialak, dokumentuak partekatzeko erabili dute TwinSpace, eta Comenius proiektuaren plangintza egiteko, baita, halaber, garapeneko fase bakoitzaren hedapen eta zabalkunderako ekintzak batzuk eta besteak ere. Sortutako material guztia, aurrerago ere esana dugun bezala, barneko wiki batean kokatuta dago. Laneko prozesu guztia zein ikastetxeetarako egin bisitak ongi dokumentatuta daude Timetoast-en; horregatik da, argi eta garbi esanda, etorkizunean ere beste irakasle batzuek berrerabil dezaketen lan-eredua. Gauza bera esan liteke wikian jasotako material espezifikoaz, hots, eskuragarri eta aukeran ipinitako 150 problema matematikoko datu-base baliotsua, ikasleek berek eman ebazpenak erantsiak dituztela. Timetoast

SMILIE timeline

Proiektuak lortu du, parte hartu duen herrialde bakoitzean, ikastetxeko komunitatea eta toki administrazioetako erakundeak inplikatzea, eta egin da proiektuaren zabalkundea tokiko prentsa idatzian.

foto grupo SMILIE visita Granada

SNAtik zorionak ematen dizkiegu parte hartu duten irakasle eta ikasleei bizitza errealean aplikatzekoa den matematika ikasteko modelo berritzaile bat sustatzeagatik; abileziaz konbinatu dira talde-lana, atzerriko hizkuntzaren erabilera komunikaziorako euskarri gisa, eta nortasun europar komuna indartzea. Zorionak guztioi.

Irudien iturria: Proiektuko TwinSpace.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar