TARAP

30 
Mar 
2012  |  

logotarap

TARAP (Take a role and Play) akronimoak proiektu baten izena ordezten du, hots, Juan F. Peñas Viso, San Babil HLHIko irakaslea, garatzen eta gauzatzen ari den proiektua, Erresuma Batuko eta Poloniako beste ikastetxe batzuekin elkarlanean; horietaz gain, hartzen dute parte proiektuan, era berean, bi irakasle txiletarrek beren ikasleekin.

 

 

 

 

 


 

Proiektuaren helburua 8 eta 12 urte bitarteko ikasle parte-hartzaileei antzerki obra txikien egitasmoak sortu eta eszenara eramanaraztea da, gero bideoz grabatu eta Interneten koka ditzaten, beren proiektuko kideekin eta beren hezkuntza-komunitateko gainerako kideekin konpartitzeko. Kurrikulu proposamen originala da, hasiera-hasieratik plangintza argikoa, Ingurumenaren Ezagupena, Arte Hezkuntza, Geografia, Hizkuntza eta Literatura arloak eta Antzerkia irakasgaia biltzen dituena.

 

imagen 2 tarap

 

 

Proiektuak bere helburu bereziak ditu, hala nola, eszenako elementuak ezagutaraztea, testuak idazten, dekoratuak eta jantziak diseinatzen ohitzea, eta horietaz gain, grabaketarako eta sarean kokatzeko tresnarik egokienak hautatu eta horiekin trebaraztea. Proiektuaren helburu dira, era berean, ikastetxeen arteko senidetzeen kokatze geografikoa egitea eta kideen artean komunikazioa sortzea eta antolatzea.

 

 

 

Gaurdaino zenbait jarduera egin dira; besteak beste, irakasle parte-hartzaileek ikasleak motibatzeko egindako bideoa, ikasleek beren burua eta beren taldeak aurkezteko egindako beste bideo batzuk, eta senidetutako ikastetxeen herriak ezagutarazteko sortutako dokumentu grafikoak.

 

    

 

 

Eguberrietan ikasleek aukera izan dute antzerki-pieza txikien estreinaldia egiteko. Hil hauetan, berriz, asmo handiagoko proposamenak nola garatzen diren ikusten ari gara, 'we write - you act' printzipioari jarraikiz, alegia, ikasleek proiektuko kideek idatzitako antzerki-lanak elkarlanean antzezten dituztela.

 

imagen 3 tarap

Hirugarren hiruhilabetekoan, 'we start you continue' teknikaren bidez, proiektuko beste kide batzuek hasitako antzerki-lanari heldu eta jarraipena eman beharko diote ikasleek, eszena-esparruko elementu, dekoratu, jantziak aztertu, berriro ere eszenaren aurrez aurre jarri, eta materialen zabalkundea eta hedapena egin: audio eta bideo edizioko programak erabiltzen ikasi beharko dute eta sarean esekitzeko euskarri digitalik egokiena zein den aztertu. Dudarik gabe, oso proposamen biribila da, eta motibatzailea; ikasleen interpretazio gaitasuna ez ezik, sormenari aukera handia emanez erronka berriei ekiteko gaitasuna ere eskatzen duena. eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalak zorionak ematen dizkie parte hartu duten irakasleei egin dituzten proposamenengatik, ikasteko autonomia, dibertsioa eta irudimena abileziaz erabiltzen diren proposamen horiengatik.

.

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar