Enjoy Learning Science

31 
Urt 
2012  |  

Imagen_enjoy_learning_scienceInoiz ez da berandu zientziarekin esperimentatzen ikasteko. Horra 'Enjoy Learning Science' proiektuaren leloa. Hil honetan proiektu hori aipatu nahi izan dugu bereziki, Madrilgo San Juan Bautista LHIko Mar Bermejo ikasleak parte hartzen duena, Bulgaria, Errumania, Portugal, Polonia eta Esloveniako beste zortzi kide europarrekin batera.

 

 

 

Oraindik garatze-bidean den proiektua da, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta ikasleengan ikasketa aurkikuntzaren bidez sustatzea helburu duena. Galdera xumeak eginez ematen zaio hasiera, hala ikasleen jakin-mina pizteko eta behaketa egin, datuak bildu eta egiaztatu, besteekin eztabaidatu eta taldean ondorioak ateratzeko gogoa sentiarazteko. Prozedura horren bidetik ikasleek beren ingurua deskubritzen eta ikertzen dute, unibertsoan beren tokia zein den ulertzen dute, era bateko eta besteko materialak manipulatzen dituzte, informazioa bilatu eta biltzeko IKTak erabiltzen ikasten dute, baina, baita, horrez gain, komunikatzen eta baliabideak era sortzailean konpartitzen ere. Lanerako hautatutako hizkuntza ingelesa da; horrek, eta horrekin batera beste gainerako ezaugarriek, laguntzen dute proiektu horrek irakaskuntza elebidunaren eta kurrikulu bateratuaren (CLIL) beharrei erantzun diezaioten.

Imagen_trabajos_alumnosProiektuaren partaideek TwinSpace-n deskribatzen dituzte garatze-faseak hurrenez hurren, eta kideen arteko koordinaziorako tresna eran erabiltzen dute, nahiz eta Wikispace-ak (http://enjoyscience.wikispaces.com/) erabiltzen dituzten materialak sarean jaso eta aurkezteko eta era bateko eta besteko esperimentuak elkarri helarazteko. Ikusten dugu 2011ko irailaz geroztik eduki ugariri heldu zaiola, besteak beste, My Body, My Family, My House, My Food, Living and Non-living Things, Water, Weather, My Neighbourhood, My Birthplace, Day and Night, etab.

Gauza asko legoke partaideek gaur egun egiten ari diren lan horretan nabarmentzeko, baina, batik bat, zera nahi genuke bereziki azpimarratu, orain artean ekin eta hasi dituzten proposamen guzti-guztiei darien gogoa, kolore ugaritasuna eta sormena. Ikusten dugu, gainera, koordinazio ona dutela kideek elkarren artean atazen egutegi komun baten bidez; horri esker aplikatzen dituzte edukiak eta esperimentuak aldi berean parte hartzen duten ikastetxe guztietan.

Azpimarratzekoa da aurkezpenerako euskarrietan dagoen ugaritasuna (Isuu, Prezi, Smilebox); hala, oreka egokia lortzen da eskuz egiteko lanen eta IKTen erabileran, hain baitira beharrezkoak esku-lanak adin txiki horretan psikomotrizitatea garatzeko. Amaitzeko, azpimarratu beharrean gaude proiektuaren garapenari buruzko dokumentazioa zeinen ona den: jarduera bakoitzean eman diren urratsei buruzko informazioa ematen da eta ederki erakusten da komunikazioak zer ibilbide egin duen partaideen arteko bideokonferentzietan.

Izugarri da gogobetegarri eta motibagarri ikustea eTwinning nola txerta daitekeen ikastetxearen bizitzan eta nola hain ikasle gazteetan emaitza garrantzitsuak lor daitezkeen.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar