Jalgi hadi kanpora eta ikas!
Go outside and learn! (GOAL) Hala du izena ikastetxe galiziar batek bere kide europarrekin batera burutu duten proiektuak. Aldez aurretik ezin hobeki prestatu eta koordinatutako proiektua da, eta, egin den azken ebaluazioa ikusi besterik ez dago, matematika gaiaz ikasle askok zuten pertzepzioa aldatu duena.
Aldapak neurtu, eraikinen altuera kalkulatzeko sestanteak egin, lurraren zirkunferentzia neurtzeko Erastotenesen esperimentua erreproduzitu, eskualdeko zuhaitz kopurua kalkulatu,...; horra ikasleek lekuan bertan egin dituzten jarduera askotarikoetan batzuk. Izan ere, ikasgelako mugetatik jalgirik, ikasleak landako lana egitera irten dira kanpora. Jarduera horiek ikasleen maila desberdinetara egokituak dira, eta, besteak beste, balioetako heziketa eta berdinen arteko irakaskuntza bezalako aspektuak ere biltzen dituzte. Hala, ikasle batzuek sortutako sestanteak gainerako kideek baliatzen dituzte, eta, ikasleek era bateko eta besteko IKT tresnen erabilerari buruzko tutorialak sortu dituzte; tresna horien ugaritasuna eta kopurua da, hain zuzen ere, proiektuaren indar-alderdietako bat. eTwinning plataformako tresneria baliatzeaz gain, hala nola, TwinSpace eta Proiektuko Egunkaria, software espezifikoa ere erabili da, bideoak sortu dira, bideokonferentziak, chatak eta aurkezpenak egin dira, bai eta Mixxten bidez gizarte-sare bat sortu ere.
Hala, matematikak era berri eta motibatzailean tratatzen dira, testuinguru erreal batean, eta, hala berean, hizkuntz gaitasuna hobetzen da eta hezkuntzan europar dimentsioa lantzen, guztia elkarlaneko izaera nabarmeneko lan-esparru batean.