Fermaten gela

09 
Mai 
2011  |  

Izen bereko filmetik ideia hartuta, Francisco Javier Martín eta José María Gallego irakasle espainiarrek eta Lucia Dorina Gutu eta Marzanna Miąsko errumaniarrek asmo handiko proiektu bati ekin diote beren ikasleei erronka jo eta berengan intuizio matematikoa pizteko.

Argumentua zeraren inguruan sortu da: matematikari talde bat, PDAz hornituta, etxalde misteriotsu batean duten hitzordu batera bildu da. Luxuz apaindutako gela batean itxita daude, eta halako batean beren gailu mugikorretan buruhausgarri eta igarkizunak jasotzen hasi dira. Puzzle bat asmatzen minutua baino gehiago behar izaten dutenetan... gela hori estutu egiten da! Hormak mugitu egiten dira, eta itxitako esparru hori gero eta estuago eta itogarriago egiten da.

Irakasleak zailtasun maila desberdineko igarkizunak biltzen eta planteatzen hasi ziren, filmekoetan ideia hartuta, baina proiektua askoz ere asmo handiagokoa da: gela eraikitzea du asmo. Maketa diseinatzean, ikasleak berak Luis Piedrahitarekin, filmaren zuzendarietako batekin, harremanetan jarri ziren, mekanismoen gakoetako batzuk argitze aldera.

Proiektu hau izan zen Madrilgo MediaLab-Pradok Jugando con números bere erakusketa interaktiborako hautatu zituen seietako bat. Javierrek eta José Maríak deskribatu dute hemen beren proiektua:

 

Badute bideojokoaren lehen bertsio bat (Geogebra instalatuta eduki behar da) eta gelaren maketa bat ordenagailuari konektatua eta Arduino plaka baten bidez kontrolatua. Baina laguntzaileak eta lankideak ere behar dituzte: programatzaileak, teknologia, matematika, fisika, elektronika,... irakasleak. Animatuko zinatekete? Era berean, ongi hartuko dira joko eta igarkizunen katalogora egindako ekarpenak ere.  

 

Loturak

Proiektuaren weba (ingelesez eta polonieraz): http://class.vel.pl/room

Proiektuaren bloga (ingelesez): http://fermatroom.blogspot.com/

Lineako bideojokoa (Geogebra instalaturik eduki behar da): http://instrumentales.webcindario.com/jmelis-web/fermat.html

Zenbakiekin jolasean, MediaLab Pradoko erakusketa: http://medialab-prado.es/article/jugando_con_numeros_proyectos_seleccionados

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar