Fermaten gela
Izen bereko filmetik ideia hartuta, Francisco Javier Martín eta José María Gallego irakasle espainiarrek eta Lucia Dorina Gutu eta Marzanna Miąsko errumaniarrek asmo handiko proiektu bati ekin diote beren ikasleei erronka jo eta berengan intuizio matematikoa pizteko.
Argumentua zeraren inguruan sortu da: matematikari talde bat, PDAz hornituta, etxalde misteriotsu batean duten hitzordu batera bildu da. Luxuz apaindutako gela batean itxita daude, eta halako batean beren gailu mugikorretan buruhausgarri eta igarkizunak jasotzen hasi dira. Puzzle bat asmatzen minutua baino gehiago behar izaten dutenetan... gela hori estutu egiten da! Hormak mugitu egiten dira, eta itxitako esparru hori gero eta estuago eta itogarriago egiten da.
Irakasleak zailtasun maila desberdineko igarkizunak biltzen eta planteatzen hasi ziren, filmekoetan ideia hartuta, baina proiektua askoz ere asmo handiagokoa da: gela eraikitzea du asmo. Maketa diseinatzean, ikasleak berak Luis Piedrahitarekin, filmaren zuzendarietako batekin, harremanetan jarri ziren, mekanismoen gakoetako batzuk argitze aldera.
Proiektu hau izan zen Madrilgo MediaLab-Pradok Jugando con números bere erakusketa interaktiborako hautatu zituen seietako bat. Javierrek eta José Maríak deskribatu dute hemen beren proiektua:
Badute bideojokoaren lehen bertsio bat (Geogebra instalatuta eduki behar da) eta gelaren maketa bat ordenagailuari konektatua eta Arduino plaka baten bidez kontrolatua. Baina laguntzaileak eta lankideak ere behar dituzte: programatzaileak, teknologia, matematika, fisika, elektronika,... irakasleak. Animatuko zinatekete? Era berean, ongi hartuko dira joko eta igarkizunen katalogora egindako ekarpenak ere.
Loturak
Proiektuaren weba (ingelesez eta polonieraz): http://class.vel.pl/room
Proiektuaren bloga (ingelesez): http://fermatroom.blogspot.com/
Lineako bideojokoa (Geogebra instalaturik eduki behar da): http://instrumentales.webcindario.com/jmelis-web/fermat.html
Zenbakiekin jolasean, MediaLab Pradoko erakusketa: http://medialab-prado.es/article/jugando_con_numeros_proyectos_seleccionados