Robot planetaren lagunak

13 
04 
2011  |  

angosturaLa Angostura de Santa Brígida (Gran Canaria) HLHIko ikasleak oso arduraturik dauzka gizakiaren jarduketaren ondorioz planetan gertatzen ari den hondaketak. Arazo horri aurre egiteko Let's be friends of the Earth proiektua planteatu zuten, ingurumenari, haren zainketari eta prozesu naturalen eta gizakiaren ekintzen ondorioz gertatzen diren aldaketei buruzko proiektua.

Comenius elkarte bateko partaide den ikastetxe batean garatu da eta CLIL programa baten barruan, era dinamiko, dibertigarri eta metodologikoki ikasleen mailari egokitutako programa batean. Haurrek zuzen-zuzeneko inplikazioa dute aurrera eraman diren jardueretan, eta natura ingurumenetik, klimatik eta urtaroekin erlazionatutako kultur gertakarietatik ikasi dute eta horietaz gozatu dute. Beste ikastetxe europar batzuek ere gauza bera egiten dutela ikusirik, eta emaitzak konparaturik, ingurumena zaindu beharrari buruzko ikasleen kontzientziazioa sendotzen da eta bateratzen da, hori baita helburu nagusia.  

                 

Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek izan dute aukera -zenbait kasutan lehenengo aukera- IKT tresnekin esperimentatzeko, hala nola, testu-prozesatzaile, aurkezpen, bideo, kamera digital, bideokonferentzia, foro, Voicethread..., eta abarrekin. Batzuek, gainera, irakasleak lagunduta Ikaslearen Txokoan beren karpetan eseki ere egin dituzte.

 
Material birziklatuez robotak egiteko ideia La Angostura HLHIko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleen artean sortu zen, ingeleseko klaseko bideo bat ikusi zutenean. Hala kontatu digu haien irakasle Cecilia Cantizanok: "Oso xalo geratu ziren eta gure kameraren bidez betiko jasota gordetzea erabaki genuen, Let´s Be Friends of the Earth gure proiektuko TwinSpace-n sartu eta Voice Thread-en hasi genuen jarduera hau CLIL proiektura atxikitako gure ikasleekin (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetakoak) . 

Voice Thread tresna bikaina izan da atzerriko hizkuntzan mintzamena indartzeko, bai eta txikienen artean ere, adin horietako ikasleak dibertitzen dituen hizkuntzaren erabilera komunikatibo baten bidez ikasleen ikasketari zentzu handiagoa emanez, eta, horrez gain, norberaren jardunaren grabaketa entzunarazita autoebaluazioa ere bultzatuz. Horren guztiaren emaitza espazioa eta denboran zabaldutako jarduera bat izan da: espazioan, beste ikastetxe eta herri batzuetako ikasleek parte har dezaketelako beren komentarioak eginez, eta, denboran, eskolako orduetan nahiz eskola orduez kanpo ere parte har dezaketelako, eta eten-mugarik gabe... Nola amaituko den kontua...? Ikusiko da!"   

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar