Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / Konekta zaitez Our summer meeting point proiektura
.

Konekta zaitez Our summer meeting point proiektura

09 
Ira 
2010  |  

Hala uste baduzu, hona hemen ideia berritu eta harrigarriak dakartzan proiektu bat: izenburua Our summer meeting point du, eta, harrigarria badirudi ere, ikastetxeak oporretan zeuden garaian egina da.

our_summer

Udako abentura bat balitz bezala, Maria Sourgiadakik, Ierapetrako (Grezia) Vocational Lyceum ikastetxeko irakasleak eta Aureo Torres, Castilla (Espainia) ikastetxe Maristako irakasleak proiektu hau abian jartzeko erabakia hartu zuten, eta ondotik bildu zitzaizkien beste 59 irakasle, ez gehiago ez gutxiago, guztiek ere komuna duten lanbidea aprobetxatuz beren denbora elkarbanatzeko.


Ikasleak balira bezala, irakasleek blog bat garatzen egin dute lan elkarrekin eta artikulu irteresgarriz eta hezkuntzarako aukerez hornitu dute. eTwinning-eko proiektu gehienetan bezala, parte-hartzaileek elkar ezagutu ahal izan dute eta batzuk eta besteak bizi diren ingurunearen berri ikasi, gerora, hainbat hezkuntza aspektu eta arlori buruzko iritzi eta gogoetak konpartitzeko (artea, musika, poesia, berrikuntza, kultura, baliabideak, metodologia, etab.) eta ideiak garatu eta geroagoko eTwinning proiektu batzuetarako kide berriak ezagutzeko.

Zen urte-sasoia zela ahaztu gabe, uda, alegia, izan dute halaber oporretan joateko lekuak bilatzeko aukera ere; izan ere, zein aholkulari hoberik turismoa egiteko Europako hemezortzi leku horietako biztaleak baino.

our_summer_2

Gaur den egunean hezkuntza atari eta baliabidetan nolako ugaritasuna dugun gogoan harturik, Our summer meeting point proiektuaren emaitza atari eta baliabide horien guztien erakusleiho handi bat da, beste hainbat proiekturen aldean abantaila lanbide bereko lankideen iritzia eta zuzeneko eskarmentua duena. Proiektu honetara bildutako irakasleei errazago egingo zaiei beren ikasleei eTwinning-ek eskaintzen dituen abantaila eta aukeren berri ematea eta azaltzea; horrez gain, eskolako ikasturteari aurrea hartu ahal izan diote beren proiektu berrien plangintzan.

eTwinning-entzat ohore handia da europar hezkuntzan bidaia erakargarri hori egiteko proiektu hau hautatu izana.  Bisita ezazu bere bloga

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar