So Far, So Near, komunikazio erakargarria
Izenburua: So Far, So Near
Hezkuntza etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Ikasgaiak: Atzerriko hizkuntza (Ingelesa)
Proiektu honetan inplikatutako irakasle poloniar eta nafarren artean sortutako komunikazio bikainaren fruitu izan dira era askotako emaitza ikusgarriak. Alde handiz gainditu dute hasierako helburua zena, hots, atzerriko hizkuntza egiazki praktikatzea eta horrekin batera era bateko eta besteko IKTak erabiltzea.

Proiektu honetan proposatu diren jarduerak ez dira ingelesaren arloan egin ohi direnen oso bestelakoak, bai, ordea, jarduerak gauzatzeko erabilitako metodologia. Hala, ikasleek benetako komunikazioa izan dute beren kideekin Eguberriak, musika, janaria, zinema eta antzeko gaien inguruan. Ikasleek gai horietako bakoitzaren inguruan gogoeta egin dute eta IKT tresna batzuek eta besteek berekin dakartzaten ezaugarriei buruz ere bai, eta hala, era erakargarriagoan landu ahal izan dituzte horiek beren kideekin. Ikasleek lan honetan erakutsi duten gogo eta motibazio handiaren fruitu da beraiek beren kideei elkarlan berri batzuei ekitea proposatu izana, hala nola, mini-hiztegi bat sortzea.
Jardueren artean nabarmentzekoa da argazki-lehiaketa; horren bidez konpartitu dituzte beren kulturak bi ikastetxeek. Halako kalitatea iritsi du lehiaketak, ez baitu profesionalek egindakoen inbidiarik.
Hurrengo aurkezpenean eskura dezakezu proiektu honi buruzko informazio gehiago, ikasleek berek kontatuta:
Bisita ditzakezu halaber bere TwinSpace eta José Javier Baile Irakaslearen bloga José Javier Baile.