Hello Europe! Welcome Europe!

21 
04 
2010  |  

Hezkuntza etapa: Lehen Hezkuntza

Ikasgaia: Diziplinartekoa

Fama handikoak, funtzionalak, gogoraerrazak..., Hello eta Welcome berba ingelesak hamabi herri europarretako ikastetxeek, besteak beste, Sevillako Argantonio HLHIk, parte hartu duten arte-proiektu bateko izar protagonista bihurtu dira. Aktrizen antzera, hitz bikotea promozioan ibili da Europako ikastetxeetako ikasgeletan zehar, zeinetan beren pareko beste berba batzuen kartelkide izan baita, hala nola, Ciao, Merhaba, Benvenuti, Hola, Sdravo, Bienvenidos, Bonjour, Γεια σας  καλώς ήρθατε,  Bienvenu, eta abarren kartelkide. Hitz-andana osoa bildu da kontinentearen kultur aberastasuna eta ugaritasuna zabaltzeko.

1

Hasierako helburua helburu apala izan zen: anfitrioiek elkarri agur egin ziezaiotela herri partaideen hizkuntza batzuetan eta besteetan; baina ikusirik publikoak zeinen harrera ona egiten zion proiektuari, hasierako helburua helburu handinahiagoa bihurtu zen eta txangoaren ardura zuten irakasleek Europako ospakizun garrantzitsuenak aprobetxatu zituzten -Eguberriak, Inauteriak, Aste Santua, Bakearen Eguna, Amaren Eguna, San Valentin Eguna, besteak beste- ikastetxeek egun horiek ospatzeko antolatutako hainbat ekitalditan pertsonaia horiek aurkezteko. Hala, Hello eta Welcome gastronomi ekitaldietan izan dira, prozesioetan, maiatasun aitorpenetan, inauterietako desfileetan, eskulangintza erakusketetan eta/edo Errege Magoekin.

Proiektuan ikasle-laguntzaile izan direnen trebetasun plastiko eta artistikoek, eskura zituzten IKT tresnekin batera, ezin konta ahala material sortu dute izar protagonistei ikatetxeetan egin dituzten egonaldietan laguntzeko: postalak, kartelak, buru-hausgarriak, zorion-txartelak, ikurrak, bideoak, argazkiak, irudiak eta Hello Europe kantak protagonistek korritu dituzten antzeztoki-ikasgelak girotu dituzte.

2

Kritikak on iritzi dio Europan zehar egindako bidaldi honi. Elkarlan handiko hilabeteak eskatu ditu eta bi alderdi garrantzitsu nabarmendu ditu: ez da itzulpen-zerbitzurik izan; horregatik ahalegindu behar izan dute parte-hartzaile eta laguntzaileek elkarren artean adostutako hizkuntza batean mintzatzen. Horrez gain, adierazi beharra dago ikuskizun hau ikastetxeetan emateak ez duela behartu ez aldarazi aurrez, hilabe batzuk lehenago, irakasleek eta kudeatzaileek Klaustroan finkatutako lan-plana; aitzitik, ederki integratu dela lan-planean.

Jarrai diezaiokezu protagonista ospetsu horien ibilbideari lotura hauetan sartuta.

TwinSpace

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar