Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / Bidaia ezazu Europa osoan zehar Syrius-ekin
.

Bidaia ezazu Europa osoan zehar Syrius-ekin

12 
04 
2010  |  
 

Izenburua: The diary of Syrius’ travels

Hezkuntza etapa: Lehen Hezkuntza

Ikasgaia: Ingurumen Zientziak, Atzerriko Hizkuntza, Geografia, Matematika eta Geometria, IKT,  Natur Zientziak.

The diary of Syrius’ travels Kataluniako Les Aigües HLHIko Cristina Asensio Soriano eta Poloniako Szkoła Podstawowa Nr 1 ikastetxeak koordinatutako proiektua da, geroago beste ikastetxe batzuk bildu zitzaizkiona..

syrius

Proiektu honetako protagonista, Siryus, ikasleei proiektua aurkezteko hari eroalea da. Siryusek bere GPSarekin Europa osoan bidaiatu du, baina, bere bidaldiaren azkenean, egon den tokien koordenatuak baizik ez ditu eta parte hartzen duten bederatzi herrietako ikasleei eskatzen die laguntza informazio osoa biltzeko; horretarako ikasleek era bateko eta besteko jarduerak sortu behar dituzte beste jarduketa sorta zabal batekin erlazionatuak.

Moodle

TwinSpace-az gain, proiektuan Moodle plataforma bat ere erabili da lana burutzeko, eta horrek ikaslea bere lanaren kontzientze egin du. Gainera, beste IKT tresna batzuk ere erabili dira, hala nola, Google Earth, tokiak kokatzeko eta koordenatuak aurkitzeko, Camstudio, "Syriusen gutuna" grabatzeko, Photobucket, argazkiak aurkezteko, JCloze, distantzia eta denboraren kalkulu errealak egiteko, JQuiz, abiadura, norabidea eta denborarako, edo JMatch, herri bereko argazkiak batzuk besteekin lotzeko.

Alumnos_trabajando

Ikasleek lan-plan hau jarraitu dute:

  1. Lehenengo, Syriusen postal bat jaso zuten, beste partaide batek bidalia.
  2. Syriusen gutuna irakurri ondoren, zegokien bidaia-etapa diseinatu zuten ikasleek, beren herriko toki garrantzitsuen koordenatuak bilatu zituzten eta partaideei lana errazteko informazioa erantsi zuten.
  3. Herri bakoitzaren PowenPoint aurkezpena egin zen.
  4. Matematika problemak prestatu zituzten.
  5. Proposatu ziren atazak ebatzi zituzten partaideek.
  6. Ikasleek "Syrius' game'" jokoan jardun zuten eta Syriusen gutuna hainbat hizkuntzatan grabatu zen.

Oro har, “The diary of Syrius’ travels” proiektuan matematikekin zerikusia duten edukiekin lan egitea planteatzen da diziplinarteko ikuspegi batetik eta Gizarte Zientziekin, Natur Zientziekin, Atzerriko Hizkuntzarekin eta IKTekin erlazionatutako aspektuak ere sartuta. Lanaren ezaugarri nagusi bezala bereziki nabarmendu beharra dago proiektuan partaide izan direnen arteko elkarlana, xedea eta arreta nagusia jarduerak egiten eta ebazten ikasleek hartu beharreko protagonismoa, irakasleen bitartekari lana eta IKT tresnen ugaritasuna zirela.

Gauza izan dira ikasleak Syriusi bere bidaiko informazio osoa biltzen laguntzeko? Ez ibili zalantzan eta eman begiratu bat proiektuari.

Loturak:

TwinSpace

Moodle plataforma

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar