Minitutorialak
Nola aldatu TwinSpace-ko hizkuntza
TwinSpace-ko hizkuntzak ez du nahitaez Mahaigain pertsonalean agertzen dena bera izan beharrik. Hala lehenetsita dagoelako TwinSpace-n agertzen den hizkuntza aldatzeko aski da 6 pauso erraz eta xume hauek ematea:
1.- Sar zaitez TwinSpace-n:
2.- Klikatu saguaz goiko eskuin aldeko lauki beltzean eta honako zerrenda hau zabaltzen da:
Nola igo pausoz pauso dokumentuak Dokumentu-Bibliotekara
Minitutorial honetan TwinSpace-ra testu-fitxategiak nola igo azaltzen dizuegu.
1.- Lan egin nahi dugun jarduera-orrialdean –oraingo honetan PROBAKO ORRIALDEA du izena– Dokumentu-biblioteka sortutakoan,
Saguaz Karpeta erantsi klikatuko dugu. Sistemak orrialde hau erakutsiko digu:
Glosario eTwinning
Presentamos el siguiente documento, un catálogo de términos frecuentemente relacionados con eTwinning, con definición o explicación de cada una de ellos de una manera clara y sintética.
Glosario de términos eTwinning
Fuente Imagen: Banco de Recursos del ITE Autor: Félix Vallés Calvo
Publikoa eta pribatua TwinSpacen barruan
eTwinning laneko plataformaren ezaugarri nagusienetakoa ikasleekin interneten lan egitean irakasleei eskaintzen dizkien pribatutasuna eta malgutasuna dira. “Lineako ikasgela” batean adin txikikoekin lan egiten denean, zalantza asko sortzen dira. Oro har, edukiak argitaratu eta publiko egin nahi izango ditugu, ez, ordea, ikasleen datu pertsonalak, ez eta, segur aski, beren argazkiak ere, ikasleek berek beste ikastetxeko kideekin elkartrukatu nahi izango dituzten arren. Era berean, izan daiteke irakasleek lan edo ebaluazio dokumentu batzuk prestatu nahi izatea, ikasleen eskura zertan egonik ez duten dokumentu batzuk, biak proiektua berean lanean ari badira ere.
TwinSpacek erantzun egokia du, batetik, eduki pribatuak, eta bestetik, publikoak, edukitzeko asmoa hartzen duen proiektu baten diseinurako.
Orrialde publikoak eta pribatuak TwinSpace barruan.
Jardueren orrialde oso bat argitaratzeko, Proiektuko jardueren erlaitzean klikatuko dugu, hala, proiektuko jarduera bakoitza (TwinSpaceko orrialdea) Argitaratu/Ezkutatu ahal izateko.Informazio gehiago. Esate baterako, eduki genezake orrialde pribatu bat (ezkutukoa) Aurkezpenak izenekoa, kidetutako ikastetxeetako ikasleek, proiektuaren hastapenetan, elkar hobeto ezagutzen lagunduko dieten argazki, bideo edo deskribapenak konpartitu ditzaten.
Elementu publiko eta pribatuak TwinSpaceko orrialde beraren barruan
Orrialde beraren barruan eduki ditzakegu, batetik, kideek beste inork konpartituko ez dituzten jarduerak (ezkutukoak), eta, bestetik, jarduera publikoak. Esate baterako, egin genezake foro pribatu bat ikasleek beren inguruneari buruzko blog bat nola antolatu eztabaidatzen dutena (banbalinen atzean), eta beste bat publikoa, blog hori bera, jarduera planifikatu ondoren lan egiteko.
Irakasleentzat erreserbatutako gunea
TwinSpace bakoitzak irakasleak beste inor sartu ez daitezkeen gune bat izaten du: Irakasleen Gela. Hori izango da toki egokia irakasleak elkarren artean komunikatzeko, proiektuko atazen inguruko plangintza egiteko nahiz ikasgelaren kudeaketaren datuak gordetzeko, hala nola, ebaluazioak, kalifikazioak, eta abar. Ikasleek ere badute gune “pribatua”: Ikaslearen Txokoa –txoko horretan irakasleek ez dezakete edukirik idatzi edo aldatu, bai, ordea eduki horiek ikusi–.
Plataformak oso konfigurazio malgua ahalbidetzen du, edonolako planteamenduko proiektuetara egokitzeko modukoa. Irakasleok ez duzue besterik egin behar: proiektuaren zein atal argitaratu behar den eta, aitzitik, gordean eta seguru zein eduki zainduko diren erabaki.
Azken ebaluazioa
Artikulu gehiago...
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Minitutorialak
- Sácale partido al TwinSpace
- Bienvenidos a eTwinning Live
- Gestión de vídeos en el TwinSpace
- Gestión de páginas en el TwinSpace
- Un buen uso del diario del proyecto
- Invitar alumnos al nuevo TwinSpace
- Insertar herramientas 2.0 en el TwinSpace
- Subir vídeos e imágenes al nuevo TwinSpace
- Un paseo por el nuevo TwinSpace
- Crear una página de actividades en el TwinSpace