Maiz egiten diren galderak - Proiektuen kudeaketa
Nola jakin dezaket eTwinning proiektua onetsia zaidala?
eTwinning-eko zure mahaigainean Nire jakinarazpenak moduluan jakinarazpen bat jasoko duzu. Era berean, zure mahaigainean Nire proiektuak atalean sartzen zarenean, ikusiko duzu TwinSpace berri bat dagoela aukeran proiektuaren izena duena. Horrek esan nahiko du onetsia dela eta has zaitezkeela lanean.
Aspaldi da eTwinning proiektu bat erregistratu nuela eta oraindik ez dakit ezer.
Prozesuan zehar inolako arazorik gertatzen ez bada, egun gutxian jaso dezake onespena proiektuak. Hala ez bada, hiru gauza gerta daitezke:
1. Zure kideak oraindik ez du onetsi zure proiektu-proposamena. Horretarako zure kideak bere eTwinning-eko Mahaigainean sartu behar du. Nire jakinarazpenak moduluan proiektua onesteko edo ezesteko mezu bat topatuko du. Onespena ematen ez duen artean, eTwinning proiektua ez da bere Laguntza Zerbitzu Nazionalera iritsiko eta ezin izango dute gestionatu. Zure kideak proposamena onetsitakoan, zuk jakinarazpen bat jasoko duzu zure mahaigainean.
2. Laguntza Zerbitzu Nazional espainolak oraindik ez du onetsi zure proiektua. Kideek proiektua onetsitakoan, LZNZk dagokion autonomi erkidegoari jakinaraziko dio, eta azken hau ikastetxeko zuzendaritzarekin harremanetan jarriko da proiektuan parte-hartzeari bere onespena eman diezaion. Pauso horiek guztiak eman eta betetakoan, onetsi ahal izango da proiektua. Egin iezaiozu kontsulta zure ikastetxeko zuzendaritzari, zure autonomi erkidegoko eTwinning-eko ordezkariari (ikus Kontaktua), edo, azkenik, LZNZri. Zure profilean ageri diren Ikastetxearekiko kontaktuko datuak okerrekoak baldin badira, aldatu egin behar dituzu eta zure autonomi erkidegoko eTwinning-eko ordezkariekin kontaktuan jarri behar duzu informazio zuzena helarazteko.
3. Zure kidearen Laguntza Zerbitzu Nazionalak oraindik ez du proiektua onetsi. Arrazoizko denbora aldi bat igarotakoan egoera aldatzen ez baldin bada zure kideari iradoki beharko diozu bere LZNZrekin harremanetan jartzeko.
Ikastetxe batek proiektu bat proposatu dit, nola emango diot nire onespena?
eTwinning-eko zure mahaigainean mezu bat topatuko duzu Nire jakinarazpenak moduluan. Onartu klikatu besterik ez duzu. Komeni da aldez aurretik komunikazioa izan duzun kideen proiektuetan, eta aldez aurretik proiektuaren edukiak eta helburuak adostu dituzunetan soilik parte hartzea onartzea
Proiektu bereko irakasleek, gai berekoak edo arlo berekoak izan behar dute nahitaez?
Ez, inondik ere ez. Hainbat eratako eTwinning elkarlan-proiektu posibleak egon daitezke. Gainera, eTwinning-en malgutasunak aukera zabala eskaintzen da, bai lantzeko gai eta arloen aldetik bai pertsona parte-hartzaileen aldetik. Hala, gerta daiteke arlo edo irakasgai bakarraren inguruko proiektuak topatzea, bat baino gehiagoren ingurukoak, kurrikulu osoaren, zehar-gaien ingurukoak, edo, eskola-bizitzaren beste alderdi batzuen ingurukoak, hala nola, bibliotekak, ikastetxeen antolaketa, etab.
Parte-hartzaileen profilak ere era batekoak eta bestekoak izan daitezke. Besteak beste, hor ditugu:
-
Irakasleak eta ikasle-taldeak
-
Irakasle-taldeak
-
Zuzendaritza-taldeak, orientatzaileak, biblioteka-arduradunak.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, klika ezazu hemen.
Parte har dezakete ikastetxe bi baino gehiagok eTwinning proiektu berean?
Bai. Parte har dezakete ikastetxe bi baino gehiagok eTwinning proiektu berean. Baldintza bakarra dago horretarako: kide sortzaileek bi herrialde desberdinetakoak izan behar dute.
Artikulu gehiago...
- Zein ebaluazio-irizpide dago Kalitate Zigiluetarako eta eTwinning Sarietarako ?
- Nola lortzen da Kalitate Zigilu Europarra?
- Noiz eta nola aurkez dezaket proiektu bat Saritara?
- Aurkez dezaket proiektu bukatu bat Sari batera?
- ¿Quién se puede presentar a Premios?
- ¿Qué son los Premios y Sellos de Calidad?
- ¿Puede haber en un mismo centro más de un proyecto eTwinning?
- ¿Hay un número máximo de alumnos participantes?
- ¿Tenemos que hacer la propuesta del proyecto los dos socios?
- ¿Qué condiciones tiene que cumplir un proyecto eTwinning para ser aprobado?
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL