Azala / Prestakuntza / Maiz egiten diren galderak - Gai orokorrak
.

Maiz egiten diren galderak - Gai orokorrak

Lot dezaket eTwinning proiektu bat Comenius elkarte batekin edo Leonardo proiektu batekin?

26
Mar
2010

Horixe lot dezakezula. Izan ere, eTwinning tresna bikaina izan daiteke beste ekintza horiek egiteko kideak bilatzeko. Gainera, eTwinning plataforma erabil daiteke proiektu horietako jarduerak non garatua eskainiko duen laneko toki modura.

 

Nor erregistra daiteke eTwinning-en?

25
Mar
2010

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle oro erregistra daiteke: Haur Hezkuntzako, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako, edo beste hezkuntza aukera batzuetakoak, hala nola, Hizkuntza Eskola Ofizial edo Kontserbatorioetaak. Aski da dagokien hezkuntza arduradunek gainbegiratutako ikastetxeren batean lanean aritzea.

   

Nola eska dezaket laguntza edota informazioa?

18
Urt
2010

Erabil ditzakezu Informazio inprimakiak (programari buruzko informazio orokorrerako) eta Laguntza inprimakiak (aholkuak jaso ahal izateko); webaren orri nagusian ageri dira eta “Kontaktua” sekzioan. Egiazta ezazu zure helbide elektronikoa behar bezala idatzi duzula.

   

Zer da eTwinning?

14
Urt
2010

eTwinning hezkuntza-programa bat da eta Europako herri batzuetako eta besteetako ikastetxe bi edo bi baino gehiagoren artean Internet bidez elkarren arteko hezkuntza-proiektuak sortzeko tresnak eskaintzen ditu, elkarlanean, IKTen erabileran eta hezkuntzan europar dimentsioaren sustapenean oinarrituak.

eTwinning 2005ean hasi zen Europako Batasunaren eLearning informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) Europako hezkuntza eta prestakuntza-sistemetan txertatzeko programaren atal modura. Gaur egun,  2007an abiarazi eta egungo fase hau 2013 amaituko duen Biziarteko Ikaskuntza Programaren (Lifelong Learning) barruan Comenius ekintzaren neurri lagungarria da. eTwinning plataformak 90.000 inguru irakasle ditu Europan erregistratuak (horietatik 8.300 espainiarrak) eta 5.000 proiektu aktibo gutxi gorabehera (2010eko martxoko datuak).

Baterako eskola-proiektuak gero eta gehiago ari dira sortzen Europan eta herri batzuetako eta besteetako ikasleentzat pizgarria dira elkarlanean jardun dezaten. Ikasleek ikasi egiten dute beste kulturetatik eta, aldi berean, teknologia berriekin eta atzerriko hizkuntzekin zerikusia duten trebetasunak praktikatzen dituzte eta edozein irakasgaitako kurrikulu-edukiak garatzen dituzte.

Irakasleek beste irakasle europar batzuk ezagutzeko aukera dute eta ideiak elkarren artean trukatzeko. Hala, norberaren irakaskuntza-metodoak hobetu ditzake batek bestelako ikuspegi batzuekin alderatuta eta aplikatuta, arlo jakin bateko ezagupenak zabal ditzake edo, besterik gabe, informazioa partekatu.

2010ean 32 ziren parte hartzen zuten herrialdeak; horietatik 5 Europako Batasunetik (EB) kanpokoak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia (EBtik kanpokoa), Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia,  Herbehereak, Mazedoniako Jugoslabiar Errepublika Ohia (EBtik kanpokoa), Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia (EBtik kanpokoa), Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia (EBtik kanpokoa),  Polonia, Portugal, Errumania, Suedia, Turkía (EBtik kanpokoa) y Erresuma Batua.


   

Non aurki ditzaket jada hasitako eTwinning proiektuak?

12
Urt
2010

Bisita ezazu orri europarreko Twinspace; hor topatuko dituzu beren material guztia edo materialaren partea argitaratzen duten proiektu guztiak. Gainera, bisita ditzakezu Moduluak eta Kitak ere; baliagarri izango zaizkizu adibide modura. Azkenik, aktibo dauden proiektu guztiak ikusi nahi izanez gero, erabil dezakezu europar orriko proiektu bilatzailea

proyectosyainiciados

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar