Azala / Prestakuntza / Embajadores / 10 consejos sencillos para hablar en público
.

10 consejos sencillos para hablar en público

12 
Abe 
2014  |  

public speaking2eTwinning-en inguruan zabalkunde saio bat ematekoa baldin bazara, edota formazio saio bat ematekoa, eta jende askoren aurrean hitz egin behar baduzu, hona hemen kontuan izateko aholku batzuk.

 

 

 

 

 

 

1.- Mintza zaitez entzuleriari osoari begira. 

Mugi zaitez toki batetik bestera, eta ibil zaitez entzuleen artean ere.

2.- Modula ezazu boza, eta nabarmendu eduki garrantzitsuenak zure azalpenak interesa pitz dezan. 

Egin itzazu ariketak saioari ekin aurretik ahotsa prestatzeko. Erabil itzazu intonazio desberdinak eta saia zaitez ez beti tonu bera erabiltzen. Lagunduko dizu horrek zeure gogoa eta karra erakusten. 

3.- Proba ezazu zeure ponentzia bizpahiru aldiz, aldian-aldian ñabarduraren bat sartuz, hala iritsiko baitzara behin betikora, azalpena egiteko zure erara hobekien egokitzen denera.

4.- Egin ezazu azalpena zeure konfiantzako entzule batzuen aurreran (lankide, lagun, senitarteko).

Errepara iezaiezu haien erreakzioei, eta hartara, hobeki gogoratuko duzu zeure hitzaldiaren edukia. Haiek adieraziko dizkizute hobetu beharreko xehetasun batzuk.

5.- Ahalegindu zaitez zure hitzaldia zenbaki, kopuruen inguruan ez ardazten. 

Sor itzazu istorioak beroriekin, hori geratuko baitzaie gogoan entzutera etorri direnei.

6.- Ez zakizkio lotu estu-estu aurkezpen baten edukiei soilik, ikusten denari soilik.

Utzi aukera zeure hitzaldia aberastuko duten beste ideia batzuk ere ager daitezen. Har ezazu arriskua gai berriak, erosoak ez diren galderak sortzen.

7.- Ez zaitez ari okerrik bat ere egiten ez duenaren itxura egiten.

Okerren bat egiten baldin baduzu, edo zalantzaren bat baldin baduzu, aitor ezazu ezkutatu nahian ibili gabe. Sinesgarriago egiten zaitu horrek.

8.- Ager zaitez naturaltasunez, ohiko egoeretan jokatzen duzun bezalaxe joka ezazu.

Lortu behar duzu azaltzen ari zaren hori bertaratu direnek atseginez entzuten dezaten. Ez ezazu erakuts oso itxura serios, formal, burgoirik, ez eta behar baino konfiantza handiagorik behartu. 

9.- Mintza zaitez presarik gabe. 

Har ezazu hartu beharreko denbora ideia gakoak antolatzeko eta esaldi sinesgarriez azaltzeko; bertaratu direnek erraz bereganatuko dituzten eran eta eragingarri izango zaizkien eran.

10.- Ez ezazu azalpenerako izendatutako denbora baino luzeago hitz egin.
Izendatu dizutena baino denbora luzeagoa hartzen baduzu, zure ondotik etor daitezkeen beste hizlari batzuei ari zara astia kentzen, edota entzuleei atsedenaldia jaten. Ez ezazu erabil minutuko diapositiba bat baino gehiago, eta izan kontuan beti galderak egiteko denbora. Galerarik ez baldin badago, erabil ezazu denbora hori azken laburpena egiteko.  

Har ezazu astia entzutera etorri direnekin elkarreraginean aritzeko.

 

  

Irudien iturria: eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionala. 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar