Eta zergatik ez eskola-truke bat egin?

24 
Ots 
2014  |  
 

 

premios etwinning 2014Saria maila adina : 12 eta 16 urte bitartekoak
Izenburua: ¿Y por qué no un intercambio escolar?
Hezkuntza Etapa: Bigarren Hezkuntza
Ikasgaia: Atzerriko Hizkuntzak
Ikastetxea: La Anunciata-FESD, Tutera (Nafarroa)
Proiektuaren koordinatzailea: María Ángeles Rincón

 

 

 

 

 

Frantsesez eta espainolez sortutako proiektu elebikoa, helburu nagusi bi ikastetxeen arteko harreman sarria antolatzea duena, elkar ezagutaraztea eta, azkenean, bi aste osoko eskola-trukea egitea. Irakasle zein ikasleentzat lan honek irakasteko eta ikasteko era berria ekarri du. IKTen erabilera handiak aukera eman du atzerriko hizkuntza testuinguru errelean eta etengabe praktikatzeko, dokumentuak edozein ordutan ere eskura izatea, elkarren arteko trukea era egituratu eta errazean antolatzea, lankidetzan jardutea, etab. Ekarri du, era berean, irakasleak berak esaten duen berrikuntza bat, izan ere, orain dela urte batzuk cassette zintak erabiltzen zituzten, orain, aldiz, podcastak.

Horrez gain, esan behar da ikasleen sormena sustatzen duela hainbat jardueraren bidez; esate baterako, logoa sortuz, liburu digitalaren bidez, bidaia-liburuaren bidez, musika konposizioen bidez, etab.

Baina utz diezaiegun proiektuko benetako protagonistei, María Ángeles Rincón koordinatzailea ordezkari dutela, proiektua ikastetxearen testuinguruan garatu eta errekonozitzeak zer ekarri dien azal diezaguten. 

Tuterako La Anunciata FESD ikastetxeak eTwinning programan parte hartu du 2012/13 ikasturtean ¿Y por qué no un intercambio escolar? proiektuarekin, Frantses  irakasgaiaren esparruan. Duela urte batzuetatik hona dakargun helburu nagusia DBHko 2. eta 3. mailako gure ikasleen eta ikastetxe frantziar batekoen elkartruke fisikoa da, hots, Saint Georges de Salbris ikastetxeko ikasleekikoa. Proiektuko jarduera ardatza elkartruke birtuala planteatzea izan da, egiazko elkartrukea egin aurretiko pauso eta jarduera motibagarri modura. Lehenagoko beste aldi batzuetan harremanetan jarri izan ditugu bi ikastetxeetako ikasleak gutunen bidez jarduera garatzen hasitako lehen ikasturteetan, posta elektronikoen bidez ere bai azken aldietan. eTwinning aurkitu izanak pentsarazi digu hori izan daitekeela ikastetxeetako ikasleen arteko harremanak sarearen bidez egiteko modu ezin hobea, eta hala, elkartruke fisikoa egin aurretik informazioa eta gutuneria elkarri helarazteko. Ideia horretatik abiatuta sortu zen  gero proiektua. TwinSpace-ko esparru birtuala baliatuko genuela erabaki genuen, IKTek eskaintzen dizkiguten tresnak erabiliz ikasle frantziar eta espainiarren artean loturak egiten hasteko. 

Bi ikastetxeetako irakasle koordinatzaileok helburu nagusi hartu genuen bi ikastetxeen artean harreman aktibo eta etengabea ezartzea, hartara, bi asteko, herrialde banatan, aurrez aurreko elkar ezagutzea egin aurretik ere elkar ezagutuz joateko.

Elkartrukeko beren harremanak ikasleei sortzen zizkien egoera konkretuak eta gertukoak atzerriko hizkuntzaren ikasketan motibatzeko eta eragiteko tresna modura baliatu nahi genituen. Atzerriko kulturari buruzko benetako hausnarketa bat egin nahi izan dugu, gure lankideek eskuratu dizkiguten informazio eta iruzkinak aztertuta. Era berean, gure helburuen artean nabarmendu nahi ditugu, batetik, talde-lana sustatzea, gure mugen barruan nahiz mugez gaindi, bestetik, ikasleek IKTen ezagutza handitzea eta erabilera hobetzea. 

yporquenounintercambioescolar1

2012ko irailean ekin genion proietuari irakasleon arteko lehen kontaktuak eginez, eta 2013ko ekainean amaitu da, bi herrialdeetara bidaiak egindakoan. Jarduera aurrera eraman ahala izan ditugu ikasturtean zehaz zailtasunak eta animo faltak, batik bat, denborarik ezak eraginak. eTwinning laneko tresna modura erabiltzen emateko ordu beteko klasea denbora eskasa gertatzen zen, baina, bestetik, ezin genituen frantseseko asteko hiru klase orduak proiektua garatzen eman. Plastika irakasleen laguntzari esker, teknologia irakasleenari, tutoreei, beren denboraren edo beren ikasleenaren zati bat uzten baitziguten “aparteko” orduetan lan egiteko, izan ere, jardueretako batzuek bai baitzuten  zerikusia irakasgaiko lanarekin berarekin, aurrera egin ahal izan genuen eta proposatutako jardueretan gauzak arinago egin ahal izan genituen. Denbora falta horri beste eragozpena batzuk ere gehitu zitzaizkiion proiektuaren bilakaeran. Esate baterako, ez genuen nahi izan ikasleek, beren adina zela-eta, aplikazio batzuetan eta besteetan erregistratzerik; klasean egin behar izaten genuen lana irakasle batzuen helbide elektronikoak baliatuz, eta horrek moteldu egiten zituen jarduera batzuk. Baina, unerik larrien eta etsigarrienak bi izan ziren, egindako lan handi bat guztiz galdu genuenean. Ikasleren batek, ezustean, hainbeste lan egin ondoren wiki batean gordeta zegoen jarduera bat ezin izan genuen berreskuratu. Beste batean, berriz, nola gertatu oso ongi ez dakigula, Mindomoko eskema bat galdu zen, parte-hartzaileen gusto musikalak islatzen zituen eskema bat. Orduan, besterik gabe, bertan behera uzteko tentazioa izan genuen, galera konponezina baitzirudien, baina guztien lankidetzarekin eta guztiok ahaleginduaren poderioz, lortu genuen berriro egitea.

Mindomo

Irakasleontzat, ez baikara informatikan adituak, poz handia izan zenhain baliagarriak eta ikusgarriak gertatu ziren hainbat aplikazio aurkitu eta, ikasleekin batera, erabiltzen ikastea, hala nola, Sliderocket, Mindomo, Slidely, Issuu etc.  Hasieran funtsezkoa izan zen foro eta chat-a erabiltzea ikasleek beren “kidea” topa zezaten eta era guztietako gorabehera eta aspektuak komenta zitzaten, eta horregatik gertatu zen parte-hartze hura oso bizia eta eragingarria.  Voki-ren bidez “Nor da nor” jokoa norbere buruaren deskribapena egiteko erabiltzea oso gauza dibertigarria izan zen. Eguberrietan egindako opari trukeak eta opariak eskertzeko prestatutako bideoek ere oso une bereziak sortu zituzten. Oso gauza praktikoa eta baliagarria izan zen Wallwisher (Padlet) aplikazioaren erabilera ikastetxeari buruzko informazioa elkarri helarazteko. Logo lehiaketa ere oso entretenigarria izan zen. Era berean, lan horiek Mixbook-en erakusteak eta, ikasle frantsesak Tuteran izan ziren aldian, sari-banaketa egiteak une atsegin eta hunkigarriak biziarazi zizkigun guztioi.

yporquenounintercambioescolar2

Bi ikastetxeetako ikasleen parte-hartzea gorabeheratsua izan da ikasturtean zehar. Hala, ikasle hiztunenek esku-hartze handia eta bizia izan dute foro eta chat-etan, beste ikasle batzuek, aldiz, mugatuagoa. Zer eginkizun ziren eta zer gain ziren  eta egin beharreko lanaren erakarpena bera nola zen, parte-hartzea ere halakoa izaten zen, desberdina. Dena dela, oro har parte-hartzea gogobetetzekoa izan da.

Click to play this Smilebox collage
Create your own collage - Powered by Smilebox

Ikasleentzat TwinSpace erabiltzea sekulako berrikuntza izan da klaseen dinamikan, izan ere, frantsesa etengabe praktikaratzeko eta erabiltzeko ikasi behar izan baitute, eta bertara joan aurretik beren ikaslagunak bene-benetan ezagutzeko. Gehienen iritziz “aurten lasaiago joango gara Frantziara, beren kideei buruzko gauza gehiagoren berri baitzuten, beren familien eta ohituren berri; eta hitz egin ere eginak ziren berekin”. “Askoz ere errazagoa egin zitzaigun gure ikaslagun frantsesekin komunikatzea, egin genituen jardueran ugarirekin gozatu genuen, eta, gainera, adiskideak egin ere bai” diote Aura eta Martak, proiektuan parte hartutako bi ikaslek. Horregatik guztiagatik, uste dugu helburuak ongi beteak ditugula.

Neuri poz handia ematen dit eman diguten sariak. Metodologia hori sartzeak ekarritako lan nekeza eta onuragarriagatik jasotako ordaina da, bai eta lankidetzaren eta berrikuntzaren bidean lanean jarraitzeko bultzada eta animo dosia. Jakina, ikastetxearentzat eta hezkuntza elkartearentzat berri ona izan da. Beste irakasle batzuk ere ari dira eTwinning-ekin interesatzen, batzuek izena emana dute eta luzaro gabe proiektuek ekiteko asmotan dira. Baina, dena dela, onurarik handiena parte-hartzaileak jaso dute, kementsu egin baitugu lan hizkuntza bat ikasten, gure harreman mundua sendotu baitugu, eta, gainera, dibertitu egin baikara.

 

Fuente de las imágenes: TwinSpace del proyecto y fotocomposición del SNA a partir de imágenes libres de elegantthemes.com.

 

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar