Azala / Ideiak / IKT tresnak / Ingenio y talento eTwinning: Sync.in para escritura síncrona colaborativa
.

Ingenio y talento eTwinning: Sync.in para escritura síncrona colaborativa

29 
04 
2013  |  

ideas

'eTwinning buru-argitasuna eta adimena' sail berri hau berdinen arteko elkarreragin eta ikasketa esparrua izateko asmoarekin sortua da; gure 'eTwinnologoen' jarduketa onak nabarmentzeko txokoa, beren eTwinning proiektuak garatzean estrategia, tresna eta proposamen didaktiko berriak esperimentatzeko irrikaz dabiltzan gure 'eTwinnologoenak'. 

 

 

 

 

eTwinning programan eskarmentu handikoa den batekin hasiko gara,  Valentina Cuadrado Marcos irakaslearekin, Alonso de Madrigal BHIkoa (Avila): pausoz pauso kontatzen digu berriki bere Leyends Across Europe bere proiektuan erabili duen lankidetzako idazketarako 2.0 webeko tresna batez burutu duen prozesua. 

etw noticias valentina

Alonso de Madrigal (Avila) BHIn egiten ari garen Leyends Acros Europe Comenius-eTwinning proiektuaren azken fasean, antzerki obra bateko ekitaldi bat idazteko sistema bat behar dugu; eta Sync.in. topatu dugu. 

  Sync.in.

 

 

 

 

Sync.in lankidetza bidezko idazketa sinkronikoko tresna da, alegia, denbora errealean idaztekoa. Nahiz eta ez den irakaskuntzarako diseinatutakoa, oraingoan ere, beste askotan bezala, esate baterako Mixbook tresna bezala, merkatuak oso aukera baliagarria eskaini digu. Mixbook

Orain baino lehenago irakasleon artean Google docs erabiliak ginen, baina, ikasleentzat sistema erakargarriagoa nahi genuen. Sync.in topatu genuenean pentsatu genuen horrek motibatuko zituela. Tresna honek, gainera, aukera eman digu ikasleekin espazioan eta denboran taldeak bereizita lan egiteko. 

Bi aukera eskaintzen ditu: bata doakoa, beti publikoa dena, eta bestea Pro, ordaindu beharrekoa. Beste aukera hau proba modura erabiltzeko 30 egun ere ematen dituzte. Gure taldeak probako bertsioa erabiltzea erabaki zuen, eta helbidea sortu genuen: amadrigal.sync.in. Ez dago erabilgarri jada, probako bertsioa baitzen.

Administratzaile kontu bat sortzeko, posta-helbide bat emanda erregistratu behar da. 

Administratzaileak lankidetzarako gonbita egiten du posta-helbideen bidez. Gonbidatuek mezua jasotzen dutenean eta tresnan sartzen direnean, has daitezke elkarrekin lanean. 

Lankidetza bidezko proiektu bakoitzari NOTE izena ematen zaio. Egon daitezke bat baino gehiago kontu berean, baina, halarik ere, guztiek izango dituzte erabiltzaile berak. Proiektu bakoitzari izenburu desberdina emango zaio, nahiz eta helbidea bera izango den.

 

sync.valentina.1

 

Webgunean tresna-barra horizontala dugu atzealdean honako elementu hauekin: Note List, lanean ari garen proiektu batzuk eta besteak agertuko dira; Security, proiektu bakoitzerako sarrerak izango ditugu aukeran; Note Options, konpartitzeko ditugun aukerak agertuko dira; Export, lana esportatzeko aukera emango digu, prozesuaren edozein unetan dela ere; Saved Revisions, gorde ditugun une guztiak berrikustea erraztuko digu; Time Slider, lankidetza-saio guztiak zein unetan egin diren jakiteko aukera emango du. 

sync.valentina.2

Parte-hartzaile bakoitzak kolore bat hautatzen du, eta kolore horren bidez idatzitakoa nork idatzia den berehala eta argiro jakin dezake. Lankidetza guztiak urdinez pantailaren ezkerraldean ageri den Save Now botoiaren bidez gordetzen dira, eta aski da Saved Revisions botoia sakatzea edizioaren edozein unetan ere haietara itzultzeko. Gorde ditugun ekarpen guztiak jasoko dituen barra bat zabalduko da, eta horietako bakoitzean sartuta egin ahal izango ditugu konprobazioak, zuzenketak edo ebaluazioak. 

Tresnak eskuinean beheko aldean ageri den chat bat dakar. Solasaldiak aldez aurretik hautatutako kolorean bistaratzen dira. Lankidetzari balio erantsia ematen dio horrek.

Egiten diren zuzenketak ere kolorez nabarmenduta agertuko dira. Ezaugarri horrek erraztu egiten dio parte-hartzaile bakoitzari autoebaluazio lana, eta halaber, administratzaileari ere ebaluazio lana. 

Egiten den lan oro berrikus daiteke edozein unetan Saved Revisions-en sartuta.  

sync.valentina.3

Administratzaileak sarbideak zehazten ditu; nahi denean alda daitezke. Horretarako, atzealdeko tresna-barran, Security-n, proiektua Pribatu -eta hala eginez gero, lan-taldeko kideek baino ez dute izango sarbidea-, edo Publiko -sarean gonbidatuak onartuko ditu- egingo duzu. Halakoetan pasahitza ipin daiteke, edo Publiko utzi.

sync.valentina.4

Egiten den lan guztia esporta daiteke HTML o Plain Text eran prozesuak irauten duen denbora guztian. Horretarako Export-en sartu behar da eta nahi den aukera hautatu.

 sync.valentina.5

Eta berrikus daiteke Saved Revisions-en sartuta.

sync.valentina.6

Time Slider denbora-lerro bat da, lankidetza bat zein unetan egin den eta nork egin duen jakiteko aukera ematen duena. Materiala era kronologikoan antolatzen eta proiektuaren garatze orokorraren jarraipena egiten laguntzen du, dela ideien ikuspuntutik dela egileenetik. 

 

sync.valentina.7

Azkenik, Share this Now botoi berdeak leiho bat zabaltzen du konpartitzeko lau aukera dakartzana, gizarte-sareen bidez nahiz postaz bidal daitekeen lotura baten bidez. 

sync.valentina.8

Lanaren ikuspuntutik begiratuta, Sync.in tresna erabilerraza da, lankidetzarako ez ezik eztabaida eta sormenerako aukerak ere eskaintzen dituena. Taldelana errazten du eta partaideak era motibagarrian elkarrenganatzen ditu.

 

Irudien iturria: Goiburuko fokonposizioa eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalarena, eta Sync.in tresnako irudiak Valentina Cuadradok helaraziak.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar