Azala / Ideiak / IKT tresnak / Realidad aumentada en educación
.

Realidad aumentada en educación

20 
Mai 
2013  |  
 

 

imagen AR eTwinning finaleTwinning 2013 Konferentzian, Lisboan egin den azkenekoan, aukera izan genuen Hendriel Exel irakaslearen Errealitate Handiagotua (AR) ikasgelan lanari eta Errealitate Areagotu horren ikasgelako erabilerari buruzko aurkezpenean egoteko. Hendriel Exel eTwinning-en enbaxadorea da, eta halaber, Almereko (Holanda) Oostvaarders College-n Informazio eta Komunikazio Teknologietan espezializatutako irakaslea da. Erabakia hartu dugu erreferentziatzat enbaxadore horrek ekarritako informazioa hartzeko eta teknologia hori ikasgelan erabiltzeko gure lehen pausoak emateko guretzat baliagarri izan daitezkeen aspektu batzuetan sakontzeko.

Errealitate areagotua definitzeko esan liteke gailu teknologikoen bidez denbora errealean informazio digitala eta informazio fisikoa konbinatzea dela. Hortaz, informazio birtualak ez bezala, Errealitate Areagotuan datu birtualek ez dituzte datu fisikoak ordezten, aitzitik, datu birtualak datu fisikoei gainezartzen zaizkie eta formatu desberdinetan eta informazio-geruza ezberdinetan biltegiratzen dira (ordenagailu bidez sortutako irudiak, bideo-segidak, animazioak, etab.).

Ikus dezagun Konferentzian erakutsi zen bideo animazio adibide bat:

 

Bitarteko horiek oso baliagarriak izan daitezke ikasgelan ikasketan elementu elkarreragileak eta motibatzaileak sartzeko eta, hartara, zenbait arlotako kontzeptu konplexu asko eta asko ikusarazteko, 3D irudien bidez, argazki eta geolokalizazioko tresnen bidez, eszenategi birtualak ikasgelara ekarrita eta bertan erabilita, etab. Azken batean, ikasleari askoz ere ikasketa esanguratsuagoa eta esperientzia errealetik hurbilagokoa eskaintzeko aukera ematen digute.

Lisboako Konferentzian errealitate areagotu mota hauek ikusi ahal izan genituen:

  • Kokagune markatzaileen bidezko errealitate areagotua.
  • Geolokalizazio bidezko errealitate areagotua.
  • QR kodeen bidezko errealitate areagotua.

LEKU-MARKEN BIDEZKO ERREALITATE AREAGOTUA (MARKERS)

Honelako errealitate areagotu bat sortzeko ordegailua, webcama eta software espezializatua behar ditugu. Prozesua da 3D irudi bat, bideo bat edo animazio bat software espezifikoaren bidez inprimatutako markatzaile bati atxikitzea. Markatzailea webcametik pasatzean markatzailean bertan dagoen geruza birtuala aktibatuko da. Markatzailaren ikuspuntua aldatuz gero, objektu birtualak berriro ikuspuntu berrirantz orientatuko dira holograma hirudimentsiodunaren moduan. Errealitate areagotu hau gero eta hedatuago dago bideojokoetako plataforma berrietan erabilitzaileen kontsola eramangarrien bidez jolas esperientzia berriak eskaintzeko.

Objektuak sortzeko 3D modelatze-programa doakoak erabil ditzakegu, esaterako, SketchUP edo Blender, aukera emango baitigute objektu horiek .dae formatu estandarrean gordetzeko.

OpenSourse, ARtoolkit moduko oinarri original batez errealitate areagotuko proiektu bat sortzeak eskatzen du programazioan hein bateko ezagupenak izatea, baina, horien ordez badira hezkuntza komunitatearentzako doako aukerak ere, horrelako proiektuak era erraz eta intuizioz garatzeko balia ditzakegunak.

Espanian hor dugu Aumentaty enpresa. Baliabide honekin prozesua hiru urratsetan egiten da: sortutako fitxategia bere Aumentaty Author tresnaren bidez inportatu (3DMAX, SKETCHUP, ACAD, Maya formatuak onartzen ditu), markatzaile bat hautatu eta inportatu dugun elementua atxiki martzaileari. Azkenik, .atx-era esportatu behar dugu eta Aumentaty Viewer tresnaz baliatuz bistaratu eta konpartitu.

Tresna hori probatu nahi genuen guk, eta artikulu honen buruan ageri den irudia EA (AR) markatzaile bat da benetan, gure eTwinning logoko irudia atxikia duena; erakusten duena dakarkizuegu hona, Aumentaty ikustailearen bidez baino ez baitaiteke bistaratu.

 

 

imagen visor AR eTwinning

Antzeko beste tresna batzuk hauek ditugu: 

Konferentzian honako adibide hauek erakutsi ziren:

Columbiako Unibertsitateak sortutako kode irekiko (Goblin XNA) errealitate areagotukoko markatzaile-sistema. Ahalbidetzen du objektu birtual bat (3D irudia, bideoa) markatzaile horien gainean ezartzea. Gogorarazten dizugu ARtag orrialdea bisitatzeko markatzaile irudien galeriako bere ereduak ikusteko; bertan azaltzen dizute nola kargatu behera aplikazioa eta erakusten dizkizute exenpluak.

LearnAR aplikazioari buruzko bideotutorial bat ere izan zen han. Ikasgela helburu duten hamar programa dira, web kamera baten bidez eduki erreal eta birtualekin esperimentatzeko aukera ematen dutenak. Matematika, zientziak, anatomia, fisika, geometria, gorputz heziketa eta hizkuntzen arloetarako baliabideak biltzen dituzte. Hemen dakarkizuegu bideoa:

 

 

http://www.learnar.org/ (informazio eta tutorialak)

http://www.exelleren.nl/AR/Sponholtzproductionschemie.pdf (inprimatzeko adibideak)

http://www.exelleren.nl/AR/cmarkers.pdf 

REALIDAD AUMENTADA MEDIANTE GEOLOCALIZACIÓN

imagen_movilAplikazio horiek EA (AR) teknologia eta GPS teknologia, bilaketa bisualeko sistema (CVS) eta mapeoa (SLAM) integratzen dituzte. 'hiri adimendunak' (smart cities) deritzen horien hiri-kudeaketako teknologiak izenez ezagutzen dira. Aplikazio horiek erabiltzaileari hiri-sistemarekin elkarreragiteko marko bat eskaintzen diote erabiltzailearen toki jakin bateko kokagunetik abiatuta. Erabiltzaileak, bere gailu mugikorraren kameraren bidez, tokiaren irudi fisikoa eskuratzen du eta informazio geruza birtualak gainezarrita, denbora errealean hurbileko establezimendu, inguruaren historia, gertakizun, eta abarri buruzko hainbat datu erakusten dizkioten geruzak.

 

 

Hona hemen eremu honetan gehien erabiltzen diren aplikazioak:

Layar app

Teknologia mugikorra (Android, IOS) darabilten erabiltzaileentzako doako aplikazioa, GPS bidez gure kokagunea zehatz-zehatz finkatzen duen, eta, gure gailu mugikorraren kamera norantz begira dagoen, halako informazioa gainezartzen duena.

Junaio

Teknologia mugikorra (Android, IOS) darabilten erabiltzaileentzako doako aplikazioa. Ahalbidetzen du hiriko edozein toki topatzea kategoriatan antolaturiko iragazki batzuen bidez. Hobekuntza handia da hori ohiko GPS sistemen aldean, horiek helbururako mugimendua eta hara iristeko behar informazio guztia baino ez baitute eskaintzen.

Wikitude

Teknologia mugikorra (Android, IOS) darabilten erabiltzaileentzako doako aplikazioa. Junaio-ren oso antzeko baliagarritasunak ditu

Metaio

Topatzeko eta kokatzeko aplikazioa, aurrekoen antzekoa baliagarritasunen aldetik, baina nabarmen hobea informazio-geruzen doiketa eta zehaztasunaren aldetik.

Hoppala

Edukia sortzeko plataforma, Layar erako aplikazioetarako errealitate areagotuko geruzak sortzea ahalbidetzen diguna. Zerbitzu hau erabiltzeko augmentation.hoppala.eu helbidean erregistratu behar da; han eskuratuko dugu Layar (API) aplikaziorako beharrezko urla.

REALIDAD AUMENTADA MEDIANTE QR

QR hitzak 'quick response' code (erantzun lasterreko kodea) esan nahi du. Kodea bidimentsioduna da, karratu erakoa, non biltegiratu baitaiteke era bateko eta besteko informazio alfanumerikoa, gero gailu mugikor batean instalatutako QR irakurgailu batean bistaratu daitekeena. 

Hasieran ibilgailugintzaren arloan ordezkoak erregistratzeko eta industrietan inbentarioak administratzeko erabili ziren. QR kodeak irakurtzeko softwarea irudia kapturatzeko telefono eta gailu mugikorretan (eskaner, argazki kamera) aukeran izateak arlo askotara zabaldu du kode horien erabilera, helbideak eta URLak aldizkari eta iragarkietan txertatzeko baliabide moduan, baita kontaktuen datu pertsonalak biltzeko ere, bisita-txartelaren ordezko, mezu ezkutuak bidaltzeko edo programa bat behera kargatzeko.

QR kode bati informazioa atxikitzeko web aplikazio bat behar dugu informazioa sartu eta kodean eraldatzeko aukera emango diguna. Ikus ditzagun adibide batzuk:

QR Stuff

Aukera ematen du hainbat webguneren URLen gainean QR kodeak sortzeko, dela Yutubetik dela Dropbox fitxategietatik nahiz gizarte sareetatik datozen webguneak izan.

QR Hacker

Aurrekoak baino edizio eta pertsonalizazio aukera handiagoak dakartza, eta balia daiteke irudiak txertatzeko, pixelez pixel kolorea aldatzeko, etab.

 

Qurify.es

Diseinu bereziko QR kodeak sortzen ditu. Horrez gain, aukera ematen du kodean 255 karaktereko mezuak txertatzeko ere. Ikus dezagun tresna honen bidez sortutako eredu bat. QRa Youtube-ko gure eTwinning promozioko bideoari lotzen zaio.

qr video eTwinning

Ikusten ahal duzue, QR kodea kode bidimentsiodun zifratua da. QR kode bat irakurri eta interpretatu ahal izateko argazki kamera eta irakurgailu bateragarria dituen gailu bat behar da. Ertzetako hiru karratu handien bidez zuen mugikorreko irakurgailuak kodearen kokagunea igarri ahal izango du. Interneten aurki ditzakezu era bateko eta besteko irakurgailuak kode horiek irakurri eta interpretatzeko balia daitezkeenak. Zure telefono mugikorraren sistema eragilearen baitan dago guztia. Hemen dakarzkizuegu ezagunenetako batzuk sistema eragile batzuetarako eta besteetarako: 

Barcode Scanner Android eta Symbian gailuetarako

I-nigma IOS eta Windows Mobile eta Symbian gailuetarako.

Hemen utzi dizuegu blog baterako lotura: ikasgelan errealitate areagotua baliatzeko era bateko eta besteko adibide batzuk.  Espero dugu eredu horietako batzuk baliagarri izango zaizkizuela etorkizunean zuen eTwinning proeiktuetan.

Irudien jatorria: eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionala

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar