Azala / Ideiak / IKT tresnak / Zeure proiektua erakusteko era errazagorik ez!
.

Zeure proiektua erakusteko era errazagorik ez!

30 
Aza 
2012  |  
 

 

imagen_webeTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalak webguneak erraz sortzea ahalbidetuko dizuten web 2.0 tresna batzuk dakarzkizu.

Asko dira horrelako tresnez baliatzen diren eTwinning proiektuak, jardueren emaitza diren material eta produktuak modu erakargarrian erakutsi eta horien zabalkundea ziurtatzeko plataforma bat izateko asmoz. Horrela, proiektuan eskuhartutako guztiek (ikasle, irakasle, zuzendaritza-taldea, familiak, hezkuntza elkarteaz kanpoko esku-hartzaileak, etab.) egiazta dezakete horien jatorria, garapena eta bilakaera, eta parte har dezakete, gainera, aurrerago ikusiko dugunez, diseinuaren eta hainbeste eta hainbeste esperientzia jasotzen eta gordetzen dituzten edukien edizioan....

Lehenik aipatu nahi dugun tresna Webnode da, eta, bereziki hezkuntzarako duen bertsioa, Webnode EDU. Beste bertsio hau Webnode eTwinning-eko proiektuetan horrenbeste erabili izanaren ondorioa izan zen. Izan ere, Cristóbal Gutiérrez, proiektuaren kudeatzaileak tresnaren web ofizialean dioenez, “ikusi dugu nola eTwinning programan parte hartzen duten eskoletako batzuek  Webnod-ez baliatzen direla beste herri batzuetako eskolekin tresnak eta informazioa konpartitzeko. Horrez gain, tailerrak ere antolatzen dituzte Webnode nola erabili behar den irakasteko. Erreakzio positibo horiek bultzatu gintuzten eskolentzat beren beharrei egokitutako programa bat sortzera”. Eta hala da, Webnode EDU-ren bidez sor ditzakezu dohainik eta erraz erraz webguneak, HTML edo CSS lengoaien ezagupenik ez baita behar erabiltzeko. Gainera, tresna horren bidez sortutako web-orrietan ez duzu batere publizitaterik topatuko. Bere orri ofizialean erregistratzeko prozesua amaitutakoan, zeure weba sortzeko aukera zabala izango duzu. Proiektuak sor ditzakezu mugarik gabe, 1000 MBekoa bakoitza gordetzeko ahalmenarekin. Baina nola aprobetxatu espazio hori guztia? Webnode EDUk hori egiteko behar diren elementuak eskaintzen dizkizu. Lehenik, izena aukeratu behar duzu, weberako slogan bat eta tresnak berak eskaintzen dizkizun txantiloi ugarietako bat, eta alda dezakezu txantiloi horretako zutabe kopurua eta elementuen antolamendua ere. Fitxategi arakatzailearen bidez nabiga ezazu zeure webean erakutsi nahi dituzun fitxategietan eta gestiona itzazu (kopiatu, ezabatu, mugitu edo izena aldatu). Gauza bera gertatzen da Irudi arakatzailearekin, aukera ematen du tamaina aldatzeko, birarazteko eta mozteko. Hartara, sar daitezke testua, irudiak, YouTube, Google Videos eta beste hornitzaile batzuetako bideoak (HTML kodea txertatuta), audioak, Flash fitxategiak, taulak, behera kargatzeko fitxategiak, etab. Eransten ditu inkestak, eztabaida-foroak, Googleko mapak, Live Mapsekoak eta beste batzuetakoak eta baita girotzeko musika ere. Azaldu zeure burua gizarte-sareetan gune horretan jarraitzaileen panela sartuta, Me gusta botoia eta Facebookeko Comentarios aukera, zure tweet berrienak eta Google+1 botoi bat.

Webnode EDUen gauzarik aipagarriena zera da, irakasleak, proiektuaren administratzaile profilarekin, nahi adina ikasle-talde sortu eta administra ditzakeela eta behar adina ikasleri alta eman. Era berean, irakasleak Lankideen Gestioa (Gestión de Colaboradores) tresna baliatuko duela nahi baldin badu, bai ikasleek bai hezkuntza-komunitateko beste kide batzuek weba editatzeko baimena (editatzeko baimena) eta proiektuaren antolamendua aldatzeko (administratzeko baimena) izan dezaten.

webnodeIkus ditzakegu Webnode EDUren erabileraren adibideak eTwinning-en Fr-esp-it nuestro patrimonio proiektuan. Bazuten oso helburu jakin eta zehatz bat, parte hartzen zuten hiru herrien kulturak aurkezteko web-esparru bat sortzea, hori baitzen proiektuaren gai ardatza. Eta erraz iritsi dute helburua eta gehiago ere bai, Webnoden bidez sortutako webak argiro, era ordenatuan eta erraz bistaratzeko moduan erakusten baititu ikasleek proiektu osoak aurrera egin ahala egindako jarduera eta materialak. Emaiozu begiratu bat http://frespit.webnode.it/

 

Emaitzak argitaratu eta zabaltzeko helburu bera dute Getting closer proiektuan sortutako webguneek. Web horietako batek -espainiarrek egindakoak-, ez ditu sortutako materialak jasotzen -proiektuaren TwinSpace-n daude horiek, webguneak berak birbidaltzen du bertara-, aitzitik, gehiago da jarduera, irudi, errekonozimendu, eta abarren deskribapena. Beste weba, ordea, proiektuan parte hartu duten ikastetxe guztiek elkarlanean egindako jarduerak erakusteko plataforma izateko pentsatutako dago.

      A_mapa_getting_closer Getting_Closer_LOGO_final_2

       http://gettingcloser.webnode.es/

http://getting-closer.webnode.cz/

Weebly deskribatuko dugu hurrengo; bereziki irakasleentzako diseinatutako kontu bat eskaintzen du. Bere web editorearen xumetasuna du ezaugarri, hots, menuetatik elementuak hartu eta edizio inguruneraino "arrastan eraman eta bertan uztea" baizik ez baita egin behar. Tresna horren bidez irakasleak sor ditzake baita 40 ikasle kontu ere. Webnode EDU bezala, Weebly erabiltzea intuizioak aginduari jarraitzea da, doan, eta, gainera, sortutako webetan ez dago publizitaterik. 

Orri ofizialean erregistratutakoan eta zeure webguneari izen bat emandakoan, Weeblyk web helbide bat atxikiko dizu Weebly.comeko azpibarruti batekin. Hori duzu zeure webgunean sortzen hasteko garaia, ez, ordea, garbi jakin gabe tresna horren zein hiru aspektu zaizun komenigarri ezagutzea zeure webguneari ahalik eta itxurarik onena emateko:

  • Elementuak, hau da, testu, irudi, bideo, etab., bakoitza funtzio espezifikoetarako barra propioarekin. Hauta itzazu irudiak zeure ordenagailutik, Flickretik (ziurta ezazu Creative Commons lizentzietako baten pean ari zarela!), edo irudi baten URLa sartuta, baldin eta zeu bazara egilea. Hala nahi izanez gero, edita ditzakezu irudiak webgunean erantsi aurretik, banaka nahiz galeria baten edo slideshow baten bidez
  • Zure webguneko orrialdeak eta azpiorrialdeak. Behar adina sor ditzakezu, eta ezkuta ditzakezu, edo zureaz kanpoko beste webgune batzuekin lotu, etab. Baina, webguneak ez baitira orrialdeez soilik elikatzen, Weeblyk aukera ematen dizu nahi adina blog eta foro sortzeko. Foroetarako Weeblyk Tal.ki. foroa eskaintzen dizu, baina erabil dezakezu besteren bat ere, baldin eta webgunean HTML kodearen bidez txerta badaiteke.
  •  Gaiak: Hauta ezazu gai bat tresna honek ugari eskaintzen dizkizun horien artetik, edo batzuk eta besteak aldatuz, begiratu eta erabaki ezazu azkenean zein hartuko duzun, orrialdean erantsi dituzun elementuak tokiz aldatu gabe. Gainera, goiburuko irudia alda dezakezu -hala lehenetsia dutelako berekin dakarten txantiloien goiburukoa- Weeblyk eskaintzen dizun ImagePerfect tresnaren bidez.

Gainera, Weeblyren bidez sar ditzakezu kontaktuko inprimakiak, testu botoiak eta kanpoko URL bat erantsi botoi horiei, orri bat edo fitxategi bat zeure webgunean bertan eta posta elektronikoko helbide bat, lineako inkestak PollDaddyren bidez, eta abar. Eta zure weba gizarte-sareetan txertatzeari dagokionez, berriz, Weeblyk zure webgunearen URLa ematen dizu eta gunea Facebook eta Twitteren konpartitzeko aukera..

Azkenik, kontuan izan behar da, Weeblyko hezkuntza-kontuak biltegitarako tokiaren aldetik mugarik ez badu ere, fitxategi bakoitzak ez dezake 5MBeko tamaina baino handiagorik izan. Webnode EDUren aldean Weeblyk dohainekoan bi webgune sortzeko aukera baino ez dizu ematen 

weebly1

En vivo ikastetxe espainiar baten eta frantses baten arteko lankidetza-proiektua da. Hizkuntza eta kultur truke honen emaitzak Weeblyren bidez sortutako webgune batean jasota geratu dira. Esparru bikainki osatu honek informazioa piloa eta ezin konta ahala material hartzen ditu ikasleen lanaren emaitza. Bermatuta geratu da, hartara, proiektuaren zabalkundea eta proiektuaren eragina hezkuntza-komunitatean, toki-erakundeetan, beste irakasle batzuen artean, etab.! Ikus ezazu zerorrek eta egiaztatu http://etwinningenvivo.weebly.com/ webgunean.

weebly2

EUrope proiektuak musika du parte hartu duten herrien elkartasuneko ardatz, eta  sortu den material ugaria webgune batean ikus daiteke, gutxitan bezala zaindua eta antolatua. Gunean nabigatu ahala jabetuko gara zer prozesu jarraitu duten ikasleek, zer maila iritsi duten helburuen lorpenean, eta, guztien artean onena, jarduera horietan erakutsi eta gauzatu duten sortzeko gaitasuna. Ez utzi gerorako eta sar zaitez lehenbailehen hemen: http://europeonetwinning.weebly.com/index.html

Wix tresna erabili du Pedro Miguel Fernández Morenok -ikastetxeetan eTwinning taldeen koordinatzailea eta Daily News proiektuaren sortzaileetakoa- Lehen Hezkuntzako ingeles maisu eta IKT koordinatzaile den  San Sebastián HLHI ikastetxeko (El Boalo-Madril), El Pitigall@ aldizkari digitala sortzeko. Aldizkari hau 1989an argitaratzen hasi zen edizio inprimatuaren bertsio berria da, eta ikastetxean egiten diren jardueren zabalkunderako tresna moduan ikusten duten. Hezkuntza-komunitateko kide guztiei luzatzen zaie parte hartzeko, eta, edukia aberasteko deia eta gonbita. Lagungarri da horretan Wix moduko tresna hautatu izana: webguneak sortzeko tresna intuitiboa kalitate handiko emaitzak dakartzana.

Aski da dohainik erregistratzea eta webgunea sortzen hastea, hutsetik hasita nahiz lehenetsitako txantiloietatik abiatuta. Gorago deskribatu ditugun tresnekin bezalatsu, Wixen bidez ordezka ditzakezu menuen izenburuak, fondoa hautatu, margoak aldatu, eta, jakina, nahi dituzun elementuak erantsi: testua, irudiak, galeriak, audioa, bideoa, Clip Art-ak, botoiak eta menuak. Konpartitu ezazu zeure edukia gizarte-sareen bidez eta hobetu ezazu ezin konta ahala aplikazioen bidez (kontaktuko inprimakiak, mapak, Flickr galeria, Instagram, etab.) 

BELL Business Economics Language Learning proiektuan, parte hartu duten ikastetxeek Luxemburgeko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Teknologia Zentroak irakasle, ikasle eta herri horretan hezkuntzaren eta prestakuntzarekin zerikusia duten beste gainerako pertsonen esku jartzen duen tresna baliatu dute: mySchool atariko webfolio sortzailea. Dohaineko eduki-gestorea da, lehen aipatu eragileek beren webgune pertsonalak, elkarteenak helburu sortzea duena, lineako ikastaroak, pedagogi koadernoak, etab. Sar zaitezke BELL Business Economics Language Learning proiektuko materialetako batzuk argitaratu eta zabalkundea egiteko sortutako webgunean honako helbide honetatik: htrtp://comeniusbell.mysite.lu/.  

Orain ezagutzen dituzu web 2.0ko tresna batzuk urrats txiki batzuk emanda webguneak sortzeko... Egin ezazu zure eTwinning proiektuaren zabalkundea eta konpartitu ezazu beste irakasle batzuekin!

Irudia: Cloud computingeko irudia, Open Clip Art Library, abiapuntu hartuta egindako fotokonposizioa, Jabari eta erabilera Publikoko lizentziarekin

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar