Azala / Ideiak / IKT tresnak / Diseina itzazu zeure liburu digitalak
.

Diseina itzazu zeure liburu digitalak

28 
Ira 
2012  |  
 

 

librodigitalLiburuak hartzen dira ikasleen ikasketarako laguntzako material nagusitzat. Formatu inprimatu tradizionalaren ordez material digitalak ari dira nagusitzen, bai argitaletxeek bai partikularrek diseinatu eta argitaratuak. Biek eratakoek ere aukera pedagogiko handiak eskaintzen dituzte gaur egun, libre eta doan banatzen direnak badira ere aipagarrienak.

 

 

2.0 webak tresna ugari eskaintzen ditu liburu digitalak sortu eta gero sarean argitaratzeko, konpartitu daitezen eta berorien inguruan komunitateak sortzeko. Artikulu honetan tresna horietako batzuei gainbegiratua emango diegu, eta bereziki azpimarratuko Myebook eta eTwinning proiektuetan duen aplikazioa.

Myebook 2.0 webeko argitalpen digitaleko doako tresnarik osatuenetakoa da, aukera ematen baitie erabiltzaileei liburu digitalak sortu, bistaratu eta kudeatzeko eta beren argitalpenen inguruan komunitateak eratu eta administratzeko, kontaktuak eta taldeak antolatu eta lagunei gonbita egiteko. Aski da bere web orrian sartzea eta erregistratzea, erraz asko. Erregistratutakoan erabiltzaileek kudeatu ahal izango dituzte beren kontutik bertatik liburu berrien sorkuntza, beren komunitateen gestioa, beren kontaktuei bidaltzeko mezuak, etab. 

Myebooken bidez, Scribd, Issuu, Flipsnack eta lineako beste tresna batzuen bidez bezala, sor daiteke liburu bat PDF fitxategi batetik abiatuta. Argitalpen-aukerak konfiguratutakoan (izenburua, deskribapena, hizkuntza, kategoria, pribatutasuna, etab.), kargatu PDF fitxategia, eta segundo batzuen buruan hor duzu liburu digital bihurtua. Tresnak dakarren URLa edo HTML kodea web-orri batean txertatzeak ahalbidetuko dizu publikazioa zuk nahi duzunarekin konpartitzea.

pantalla_myebook

Dena dela, tresna honek dakarren berrikuntza benetakoa da liburu digitala hutsetik abiatuta egin ahal izatea, testu, irudi, audio, bideo eta web-loturekin. Horretarako oinarrizko bi elementu ditu tresna honek: editorea eta liburu digitalen ikuskatzailea. Editorea benetan da intuitiboa, berarekin "trasteatzen" aritu ahala ohartuko garenez. Batik bat "arrastatu eta askatuz" funtzionatzen du; alegia, fitxategiak kargatu edo inportatutakoan, hautatu zuk behar duzuna, arrastan eramaten duzu eta editorearen gainean askatu. Gainera, editorearen barruan erabiliko duzun baliabidea edo arloa klikatzen duzunean, edizio-panela aldatu egiten da, baliabide edo arlo horrek eskaintzen dizkizun aukerak azpimarratzen dituela.

Erraza da Myebooken bidez zeure liburu digitala sortzen hastea. Hauta ezazu izenburu bat, zehatz itzazu etiketak eta hauta ezazu bere kategoria tematikoa. Hauta dezakezu, era berean, orrialde kopurua -4tik 32ra bitartean-, eta aurrez diseinatutako gaiak erabili nahiz orri hutsetatik abaitu. Karga itzazu gora irudi  (jpg, jpeg, png, gif, bmp), audioak (mp3, wma, wav, ogg), bideo (avi, mpeg, wmv, mpg, mpe, flv, mov, 3gp) bestelako fitxategiak (doc, pdf, txt, ods, odt, csv, rtf, xls, ppt, pps, dot, docx, dotx, pptx, xlsx, zip y swf). Sar zaitez Facebook, Flickr, 23, Bebo, Fotobucket  eta Picasako zeure kontuetan argazkiak eransteko eta, Youtuben, berriz, bideoak txertatzeko. Editoreak aukera ematen dizu orrialdeak gehi nahiz ezabatzeko, liburu-azalen ordezko egingo duten hasiera-orriak hautatzeko eta baita lau eratako inprimakiak ere. Bere “hotspot” tresnaren bidez txerta dezakezu URL baterako edo email baterako lotura.

pantalla2_myebookLiburua osatutakoan izango duzu ikustailea erabiltzeko unea.  Idatz daitezke bertan liburu digitalari buruzko iruzkinak, pantailaren kapturak egin, harpidetu, etab. Zure liburu digitala konpartitzeko, kopia ezazu ikustaileak zure webguneko HTMLean eskaintzen dizun embed kodea, lot ezazu URLaren bidez edo zabal ezazu zuzenean gizarte-sare ugaritan.

Ugari topatuko eTwinning-en tresna erabilerraz horren erabilpen adibideak. A short Latin Movie proiektuan, Myebook parte-hartzaile guztientzako gida-liburu bat egiteko erabiltzen da, eta sortutako jardueren zabalkunderako bitarteko bezala. Testu eta irudi ezin hobeki maketatutakoen bidez, parte hartzen duten ikastetxeei buruzko informazioa aurkitzen dugu, hiriei, beren historia eta ondareari, tradizio, elkarrizketa, plater tipikoen errezeta, erosteko toki, portaera-arau, jarduera, eta abarri buruzkoa.

libro_digital_latinmovieThe TO BE experience ikasleek Shakespeareren Hamlet obrako poemak idatzi eta pertsonaien erretratuak marraztu dituzte, eta liburu digital batean bildu dituzte Myebookenbidez.Hartara, beren proiektukideekin konpartitu dute mendebaldeko kulturako literatur lanik famatuenetako batez beren arteko bakoitzak egiten duen interpretazioa.

 

Benetako errezata-liburu digital moduan pentsatu eta sortu dute  ikasleek Colours, Sweeteners and Calories in Food Products proiektua. Parte hartu duten ikasle guztien ekarpenaren emaitza da liburua: beren herrialdeetako errezeta tipikoak erakutsi dituzte beren ama-hizkuntzan. Gera bedi europar sukaldaritzaren aberastasunaren erakusgarri!

Myth and math in the city proiektuaren azken produktua Myebooken bidez sortutako   liburu digitala da, proiektukide diren bi ikastetxeetako ikasleek benetako elkarlanean egina: ikasleek Erdi Aroan girotutako istorio bat asmatzen eta idazten dute, eta argazki edota marrazkiak eransten dizkiote. Bikote bakoitzak istorioaren hasiera baino ez du idazten, eta beste ikastetxeko bikoteek jarraitzen dute, eta osagarri magikoa eransten hasierako istorioa mito bihurtzeko.

Mediterranean products proiektuan parte hartzen duten ikasleek harantzago dute, eta audioa txertatu dute sortutako liburu digitalean. Lankidetzan sortutako hiztegi eleanitza da, proiektuko han eta hemengo hizkuntzetan elikagai mediterraniar guztien izena eta ahoskera jasotzen dituena. Gainera, ikasleek beste liburu digital bat sortu dute eta bideoak bildu dituzte bertan ikasleak berak beren proiektuko ikaskideei igarkizunak planteatzen ageri direnak.

 

libro_mediterranean

Internet aurkituko ditugu liburuak sortzeko balia daitezkeen beste tresna batzuk ere, Myebook bezain intuitiboak ez badira ere. Hemen ondoren aipatuko ditugun hauetako batzuk baliteke tankera profesional samarra izatea, baina, edozein moduz ere, erabiltzailearentzako doako bertsioak eskaintzen dituzte.

ZooBurstek berezitasun gisa dakar erabiltzaileek 3D mundu batetik abiatuta liburu digital sortu ahal izatea, ordenagailuko bertako grafikoen bidez edo 10.000 baino gehiago irudiko datu-basea eta doako materialetatik abiatuz. Myebookek bezala, tresna honek aukera ematen du sortutako liburuak gainerako irakurleekin konpartitzeko URL bidez eta HTML kode baten bidez. Erabiltzaileek ere eduki dezakete foro bat liburu bakoitzeko, elkarreraginerako esparru eskaintzen dela hartara. Horrez gain, ordenagailuan kamera instalatua duten erabiltzaileek esperimenta dezakete ZooBurst liburu bat Errealitate Handituan.

SoopBooken bidez argitara daitezke liburu digitalak kapituluz kapitulu eta nahi denarekin konpartitu.  Izan ere, tresna honek asko du lankidetzako izaeratik, aukera ematen baitu idazketa banakako nahiz taldekorako, publiko nahiz pribaturako. Erregistratu orduko –guztiz dohainik– eskura izango duzu idazmahai bat zeure istorioak sortzeko, komunitate bat konpartitzeko, lagun egiteko, etab.

Hurrengo tresna, Vook, zertxobait desberdina da. Tresna horren bidez sor daiteke liburu digital bat hutsetik abiatuta, testu-fitxategiak irudia, audioa eta bideoa erantsita,, eta inportatu daitezke estilo-orriak (CSS); horiek, ordea, epub eta mobi formatuetan kargatu behar dira behera.

Ez dezakegu aipatu gabe utz argazki testuduneko album digitalak sortzeko diren tresnen adibide bat. Bereziki da interesgarria Mixbook, baliagarria argazki, urtekari, postal, egutegi, etab., pertsonalizatzeko. Dakarren irudi-editorea eta liburu digitalak sarean konpartitzeko aukera, biak ere doakoak dira. Horrez gain, lankidetzarako ere bada, erabil baitaiteke proiektu bat bakarka nahiz taldean sortzeko, bere editorerako lineako sarrera eta guzti. Amaitzeko, Bookren bidez sor daitezke Flickreko ez besteko irudiz egindako liburu digitalak, eta gero embed kode batez konpartitu webgune batean txertatzeko.

Honelako tresnek eskaintzen dituzten aukerak –eta berorien bidez sortutako liburu digitalek eskaintzen dituztenak ere bai– eTwinning ekintzak berekin dituen era asko eta askotako lankidetza jarduerei. Beraz, badakizu… anima zaitez eta sartu horrelako tresnak ikasgelan, eta ez ahaztu emaitzak konpartitzea!

Irudiaren iturrria: Goiko ezkerreko irudia - Félix Vallés Calvoren irudi baten gainean egin foto-muntaia, INTEFen Irudi eta Soinu Bankukoa (Creative Commons lizentzia – Aitorpena-EzKomertziala-PartekatuBerdin 13.0 Espainia).

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar