Azala / Ideiak / IKT tresnak / Sor itzazu elkarreragineko jarduerak LIMen bidez.
.

Sor itzazu elkarreragineko jarduerak LIMen bidez.

17 
Urr 
2011  |  

logolim

LIM (Libros Interactivos Multimedia) tresnaren bidez sor daitezke hezkuntza-materialak liburu interaktiboaren formatuan, ingurune erraza erabiliz, eta emaitza interesgarriak lortu. LIM libre erabili eta banatu daiteke -betiere doakotasuna eta autoretza errespetatzen dela- eta bere baitan biltzen ditu jarduera editore bat (Edilim), bistaratzaile bat eta XML formatuko fitxategi bat, non definitzen diren liburuaren ezaugarriak eta osatzen duten orrialdeak.

Behar bezala funtzionatzeko, LIMek flasheko plugina behar du, baina ez dago erabiltzailearen ekipoan softwarerik instalatu beharrik, edukiak bistaratu besterik ez baitu egiten. Sortzen diren LIM liburuak argitara daitezke Interneten web-orri moduan, eta eskura daitezke berehala edozein nabigatzaileren bidez.

LIM ingurunean orrialde guztiek, deskribatzaile zein interaktiboek, antzeko itxura izan ohi dute eta elementu berak erakusten dituzte:

entorno_lim

Tresna honek hezkuntzarako dakartzan abantailen artean, besteak beste, aipa genitzake bere ingurune intuitiboa eta ikasle eta irakasleentzat erraz erabiltzekoa. Era asko eta askotako ariketak sortzea errazten du (testu eta irudiak identifikatu eta sailkatu, hutsuneak bete, aukera anitzeko galderak, letra-salda, eta abar), eta horiei testu, irudi, soinu, bideo, lotura eta animazioak eransteko aukera. Jarduera guztiek dute autoebaluaziorako aukera, eta horrek erraztu egiten du ikasleen aurrerabidearen kontrola eta jarraipena egitea. Gainera, erabil daiteke PDA eta Arbel Digital Interaktiboetan.

actividad_dibujolim

Grover on Tour eTwinning-eko proiektuan dugu LIMen erabileraren adibide bat. Vagalumeko (Pontevedra) Haur Hezkuntzako Ikastetxeko ikasleek gauzatu dute proiektua, beste proiektukide poloniar, turkiar, portuges, errumaniar eta maltatar batzuekin elkarlanean. Proiektuaren oinarria ikastetxe partaide guztien eta  Barrio Sesamoko Coco gizonkiloa ezagunaren arteko posta bidezko harremana da, eta ikasleek jarduerak egiten dituzte ikastetxeetan eta ikastetxeetatik kanpo. Hala, ikasle espainolen maistrak -Mela Rodríguezek- LIM eta LIMek dakartzan baliagarritasun guztiak erabili ditu esperientziaren zati handi bat laburtzeko eta proiektuaren emaitza diren jarduerak konpartitzeko.  Ikasleen gogoa piztu du irudi eta soinuak identifikatzeak, puzzleak osatzeak, hutsuneak betetzeak, eta abar. Ikus dezakezu proiektu honen Liburu Multimedia Interaktiboa hemen:

http://www.chiscos.net/xestor/chs/profemela/groverontour/groverontour.html

Lehen aipatu ditugun LIMen ezaugarri horiek guztiak horrela, uste dugu erraz aplika daitekeela tresna hori hezkuntza kurrikuluko etapa batzuetan eta besteetan multimedia liburuak sortzeko.

LIMen sortzaileak -Fran Macíasek- 12 hizkuntzatara itzuli du ingurune hori, eta bertsioak aplikazioaren orrialde ofizialetik jaits daitezke: http://www.educalim.com/. Kontsultatu ahal izango duzu, gainera, bai jarduerak sortzeko prozesua xeheki bai eskuliburuak eta tutorialak, bai eta biblioteca de libros-en inspirazioa aurkitu ere, LIM baliabide didaktiko gisa erabiltzeko eskaintzen diren adibide ugaritan.  

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar